Kultura Diputatu berriak aurrekoaren ildo berari jarraitzea salatu du Aralarrek

Iñaki Aldekoa Aralarko batzarkideak Malentxo Arruabarrena EAJko Kultura diputatu berria salatu du aurreko diputatuaren ildoari jarraitzen hasi delako Iruña-Veleiako auzian. Hemen lotura eta notizia:

“Iñaki Aldekoak, Aralarren Arabako Batzar Nagusietako bozeramaleak, Foru Aldundiak eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak SIGARQ aplikazio informatikoa finantzatzeko sinatu duten hitzarmena kritikatu du. “Foru Aldundia finantzatzen ari da lan arkeologikorako lanabes bat bere esku geratuko ez dena, izan ere, titulartasuna SZP
enpresaren eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren esku geratuko baita”.
Hori kritikagarria da Aldekoarentzat, “Foru Aldundiaren jokabidea eskuzabala izan daiteke, baina kontuan izan behar da lanabes informatiko horren banaketa librea dela eta dirutza hori horretan inbertitzea, lan arkeologikoetara bideratutako sosak Araban oso urriak direnean”.

Era berean, Aldekoaren aburuz kontuan izan behar da 155.000 euroko inbertsioa gehigozkoa iruditzen zaiola Aralarri, “kontuan izanda SIGARQ aplikazio informatikoaren eguneratze bati buruz ari garela”.

Hitzarmen hori Iruña-Veleiako aztarnategiaren inguruan egin den azken ekimen eztabaidagarria da. “Azken finean hitzarmen hori gauzatzeko erabiltzen den argudio zalantzagarria da aplikazio hori izan balitz ez litzatekeela Iruña-Veleiako aztarnarik
faltsutuko”.

Horrez gain, Aralarren eledunaren ustez, hitzarmen hori sinatzea Nuñez Marcen jaunak, Iruñea-Veleiako plan zuzentzailearen arduradunak, Fresno Bernal jaunaren mesedetan jardutea ekar dezake. Fresno Bernal jauna da SIGARQ aplikazioaren bertsio orijinalaren
egilea eta bere diplomaturako lana egin zuenean Nuñez Marcen izan zuen tutore.

Kultura arlotik Iruña-Veleiari dagokionean aurreko Diputatuaren lana jarraitzeko egitasmoa dagoela salatu du Aldekoak, “zoritxarrez, horrek etorkizunean izan daitezkeen ondorio politikoen ardurak beren gain izatea ekarriko du”.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude