Azaroaren 7an eta 8an egin dira aurtengo azken bisitak, euskeraz lehena eta gazteleraz bigarrena. 60 lagunek hartu dute parte; horietako gehientsuak geratu dira bazkarira eta ondorengo proiekzio-solasaldira. Giro bikainean burutu dira, aurrekoak bezala. Azken bisitan Mapi Alonso eta Roberto Billate estreinatu dira gidari lanean eta primeran bete dute beren eginkizuna.
Aurrerago egingo dugu ekimen honen balantzea eta balorazioa, baina antolatzaileok esan dezakegu poz-pozik gaudela emaitzekin eta bisitari askok ere sentimendu bera adierazi digula.
Udaberran jarraituko dugu bisitekin. Nolanahi ere, lagun-talderen batek (hamabost bat lagun, gutxienez) lehenago nahiko balu, esan eta moldatuko ginateke.
(Egin klik argazkiak ikusteko)
Azaroaren 7ko bisita Arkiz aldetik itzultzen
Azaroaren 7ko bisitariak bazkaltzen
Azaroaren 8ko bisitariak ate nagusitik irteten