ATA jartzen duen inskripzioa, gainean gurutzea duena, agertu da Iruña-Veleiako harresian

Duela gutxi, bistaratuta dagoen I-Vko harresi zatia garbitu dute presiozkoa hondar-txorroa erabiliz, eta ate nagusitik ez oso urrun, ATA idazkia agertu da harlauza batean, gainean gurutze bat duena. Gogoratu dozena bat aldiz agertzen dela ATA grafito eztabaidatuetan, bere esanahia aita delarik ziurrenik, kristauen jainko aita, hain zuzen. Beste froga bat gehiago faltsutzat jotako grafitoen benetakotasunaren alde. Badirudi betidanik egon dela hor, aztarnategia aspalditik ezagutzen dutenek beti hor ikusi dutela diote, baina ez zaiola inportantziarik eman. Egia esan, azken hamabi urtean sarri pasatu gara hormaren aurretik eta ez dugu ikusi, zikinak estalita zegoelako. Iruña-Veleia Martxan-eko kide bat izan zen konturatzen lehena, duela pare bat hilabete.

Hemen klik eginda ikus daiteke talde honek inskripzioaz Independentea.eus-en argitaratu duen artikulua.

Iruña-Veleia

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat ATA jartzen duen inskripzioa, gainean gurutzea duena, agertu da Iruña-Veleiako harresian bidalketan

  1. egilea: Neki

    Jatorria, egia, askapena … Hor gabiltza bilatzaile batzuk, independentea.eus-en eta bestela. Ildo honetan, sekulako jakinduria aurkezten digu Laura Ferrok bideo honetan: https://www.youtube.com/watch?v=bM-fdt69_1E

Utzi erantzuna Neki(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude