“Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan”, euskalduntze berantiarraren teoriari aurre egiten dion liburua argitaratu du Luis Mari Zalduak

Euskaltzaindia 2021-03-04 Euskararen aztarnak Gipuzkoako Antzinaroan Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan ikerlana argitaratu du Euskaltzaindiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.

Gaur egun bizirik dagoen ustekizuna ezbaian jartzeko argudioak mahairatzen ditu liburuak. Ustekizun edo teoria hori aski ezaguna da, eta badio euskara Antzinaroaren amaieran heldu zela Araba, Bizkai eta Gipuzkoara, nondik eta Nafarroatik. Liburu honek bestelakoa dio, toponimian errotutako arrazoiak erakutsiz. 

Luis Mari Zaldua (liburuaren egilea): “Gipuzkoan, gaurko datuen argitan, jatorri indoeuroparreko mintzairen ekarpenak gaineko geruza ematen du, ez azpikoa, hau da, itxura batean, badirudi euskaldunok hemen bizi ginela Antzinaroan eta gure hizkuntza (edo haren sustraia) ez zela hona heldu gure aroaren lehen gizaldietan”. Jarraitzen du.

Antton Erkiziaren sarrera Ama Atan.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

1 Response to “Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan”, euskalduntze berantiarraren teoriari aurre egiten dion liburua argitaratu du Luis Mari Zalduak

Utzi erantzuna nonin(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude