Gaur eguerdian hasi da Gasteizen “Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose grebalariok” taldearen gose-greba

Aiztogile kalean emandako prentsaurreko baten bidez hasi da gose greba. Hona hemen antolatzaileen agiria. Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk (Lurmen) bere desadostasuna agertu zuten prentsa-ohar baten bidez. SOS Iruña-Veleiak eta Martin Ttipiak ere bere jarrera kritikoa azaldu zuten joan den astean.

Notizia hedabide digitaletan: Naiz, Berria, Argia, Alea, Naiz uzt. 22

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Gaur eguerdian hasi da Gasteizen “Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose grebalariok” taldearen gose-greba bidalketan

  1. egilea: Antton Erkizia

    Onintza Enbeitak, gaur, BERRIAN

    Iruña-Veleia
    2020ko uztailak 25

    “Garai zailak dira oraingoak erromantizismorako. Bakoitza geure gotorlekuan bizi gara, eta asko jota, kristorenak esatea da besteengatik egiten dugun bakarra. Ez dago modan kausa orokorren alde ezer galtzea. Nahikoa dauka bakoitzak berearekin: bere osasunarekin, bere hipotekarekin, bere kotxearekin, bere lana mantentzearekin… agian, horregatik egiten zaigu hain arraro lagun talde bat gose greban jarri dela entzutea. Gose greban, zertarako eta gure hizkuntzaren jatorriari buruzko eztabaida bat argitzeko.

    Seguru nago eztabaida luzeetarako gaia izango dela Iruña-Veleiakoa. Aurkitutako idatziak egia diren, ez diren, noizkoak diren, nork izan duen gezurrezko frogak asmatzeko beharra, nori datorkion ondo aurkikuntza hori guztia gezurra izatea. Galdera asko daude airean. Litekeena da herritar xumeontzat baleko erantzunik ez izatea, baina ikertzea, zientziari bidea egiten uztea ez da hainbesterako. Ez dut uste gose greba bateraino heltzeko beharrik dagoenik. Gure administrazioak izan behar luke hori baino sentsibilizazio gehiago halako gaiekin. Iruditu dakiguke arraroa, barregarria, erokeria… baina gure hizkuntzaz ari garela, gauzak ondo egitea ez litzaiguke horrenbeste kosta behar. Gutxienez ahal duguna egin behar genuke.

Utzi erantzuna Antton Erkizia(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude