Hilabetekako artxiboa: ekaina 2018

Zaldieroak (Patxi Huarte) berriro iluminatu gaitu bere argi zerutiarraz

Gauzak ilun dituzuela manifestua sinatu duzuen euskal  eta erdal kulturako izarrok, eta laborategiko frogak nahi dituzuela zalantzak argitzeko? Zaudete lasai, adiskideok, ez dago horren beharrik.  Zaldieroa (Patxi Huarte) komikigilea berriro agertu zaigu gaur Berriako tiran izarrak ere argituko lituzkeen bere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hedabide gehienek ondo jaso dute atzoko prentsaurrekoa

Atzoko teleberrietan ETB1ek eta ETB2k  labur baina txukun eman zuten prentsaurrekoaren berri, irudi ugarirekin. Dozena bat prentsaurreko eman dugu urte hauetan, eta oker ez bagaude, hau da ETBk zerbait ateratzen duen lehen aldia. Itxaropengarria. Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaurko prentsaurrekoan aurkeztutako 140 sinadurak

Ondorengo zerrendan 140 izen agertzen dira,  orain arte manifestua sinatu dutenak, alegia. Hemendik aurrera mundu guztiak sinatu ahal izango du bere atxikimendua http://iruñaveleia.eu/manifiesto gunera sartuz. Kalera ere irtengo gara jendeari berri ematera eta sinadurak biltzera. IRUÑA-VELEIA ARGITU MANIFESTUA atxikimenduak/adhesiones Benito … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Gaur aurkeztu da izen handiko 140 pertsonak sinatu duten Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua

Gaur eguerdian aurkeztu da Gasteizen Iruña-Veleia Argitu ekimenaren manifestua. Lehenik bideo labur bat erakutsi da Benito Lertxundi, Eduard Harris eta Garbiñe Biurruni egindako elkarrizketekin. Gero, sinatzaile multzo bat oholtzan zelarik, Gontzal Mendibilek eta Nekane Juradok manifestua irakurri dute. Hedabide asko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Iruña-Veleia: zalantzak argitu guran” Gontzal Mendibilen gogoetak Berrian

Gontzal Mendibilek Iruña-Veleia: zalantzak argitu guran izeneko artikulua argitaratu du Berrian. Cisne blanco, cisne negro, gauza bera gazteleraz, Naizen. Gogoeta sakonak ezarrita dauden teoria eta dogmez eta haiek aldatzeak ekartzen dituzten nekeez, Iruña-Veleiako kasua hizpide hartuta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia Iruña-Veleiaz eta Sardiniaz gaur, ekainak 5, Galdakaon

Hitzaldia: Euskeraren Aztarnak Sardinian? + Zer gertatzen da Iruña-Veleian? Hizlaria: Juan Martin Elexpuru Non eta Noiz: Torrezabal Kuturetxea, Galdakao, 19:00 (Sentitzen dugu, berandu gabiltza iragartzen)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Astearte honetan enkartelada Justizia Jauregiaren aurrean

Beste batzuetan bezala, elkarretaratzea egingo da astearte honetan, ekainak 5, Gasteizko Justizia Jauregiaren aurrean. Ordua: 12:00

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ekainaren 14an egingo da sinadura-bilketaren aurkezpena Gasteizen

Iruña-Veleia Argitu ekimenaren manifestua eta harekin bat egiten duten “famatuak” prentsaurrekoan agertuko dira ekainaren 14an, Gasteizen. Dagoeneko kultura munduko berrogei bat lagun entzutetsuk sinatu dute agiria eta zerrenda asko luzatzea espero da gelditzen diren egunetan. Egun horretatik aurrera, mundu guztiari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina