Lehenago ere banaka batzuk eginak genituen kultura taldeekin, baina larunbat honetakoa zen gure lehen deialdi irekia. Hamar egun besterik ez ditugu izan zabaltzeko. Hedabide gehienek ez dute honen berri eman nahi izan, nahiz eta guk guztietara bidali iragarkia. Hala ere 30 lagunetik gora hartu zuten parte larunbateko bisita gidatuan. Arrakasta itzela.
Lehendabizi harresien kanpoaldea bisitatu genuen; Arkizeko tontorreraino joan ginen geldialdiak eginez, parajeaz gozatuz eta azalpenak emanez. Gero barrura sartu eta gauza bera egin genuen. Ondoren bazkaria Langraitzen. Arratsaldean proiekzioa eta solasaldia. Dena euskaraz egin zen. Egun bikaina.
Harresien kanpoaldean, Trespuentes aldera
Pompeia Valentinaren etxearen aurrean
Ate nagusitik irteten
Oharra: hurrengo bisita gidatua irailaren 5ean izango da (gazteleraz). Izena emateko: webmaster.sosveleia@gmail.com
Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Bisita gidatuen arrakasta eta Nuñezen taldea aurten Iruña-Veleiatik kanpo