Atzoko prentsaurrekoaren bideoa; Ana Iriarte EHUko irakaslea publikoan

Prentsaurrekobideoa

Hona hemen atzoko prentsaurrekoaren bideoa.

Kazetari eta argazkilari ugari aretoan. Eta denon harridurarako, kazetaria ez zen bat ere bai, Ana Iriarte EHUko irakaslea (Joseba Lakarra katedratikoaren emaztea). Agerraldia amaitzear zegoela bere jakinduriarekin ilustratu gintuen. Bere hitzak 50:25tik aurrera entzun daitezke.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

4 erantzun Atzoko prentsaurrekoaren bideoa; Ana Iriarte EHUko irakaslea publikoan-ri

  1. egilea: Ximon

    Juan Martin:
    Nik ez daukat ideia handirik kontu honetaz. Baina epigrafistak, historialariak, hizkuntzalariak, eta orain teknikariak, hau da, gaiaz dakitenak, argi eta garbi ari dira esaten eta esaten ostraka horiek Judas baino faltsuagoak direla. Gaiaz ezer gutxi jakinik, lepoa egingo nuke ostraka batean agertzen den Porky´s txerritxoa XX. mendekoa dela, edo XXI. mende hasierakoa. Hau da, benetakoa, bai, baina gure garaikidea.
    Noiz ausartuko zara gezurra elikatzeari utzi eta hori aitortzen, eta behingoz adar-jotze honi amaiera ematen? Edo horren itsu-mutu-gorra zara? Adar-jotzearekin jarraitu behar duzu oraindik? Auzo lotsa, besterik ezin dut sentitu zu eta zure modukoenganako.

  2. egilea: Leire Saitua Iribar

    Ximon, ze Ximon zara? Ximon Pedro?
    Oilarrak kukurruku egin aurretik Jesus hiru aldiz ukatu zuena?

  3. egilea: Ximon

    Bai, Leire, horixe bera. Urte berri on.

  4. elexpuru egilea: Juan Martin Elexpuru

    “Ximon”: mozorroa kentzen duzunean berba egingo dugu, gura baduzu. Kafe bat hartzera gonbidatuko zaitut.

Utzi erantzuna Leire Saitua Iribar(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude