Hasier Etxeberria analitiken auziaz galdezka ari da Zuzeun. Sarrerak eztabaida piztu du eta dagoeneko hainbat komentario interesgarri irakur daiteke.
Eskatzea libre da, eta gure blog honen irakurleei eskatuko nieke Zuzeuko eztabaidan parte hartzeko. Hori bai, inondik ahal bada, norberaren izen-abizenez.
Egun on Juan Martin,
Jardun euskara elkartetik idazten dotzut. Barkatu blogeko iruzkin bezela kontaktatzia baina topau doten modu errezena izan da.
Ez dakit jakinan gainian zaren, Jarduni webgune bat zabaldu dotzagu (jardun.org) eta bertan “Kataian” deitxutako proiektu bat sortu dogu. Proiektu honetan Bergararrei euskararen inguruko gogoetak idazteko eskatuko dotzegu baina era berezi baten: beste batek eskatutako galdera baten inguruan idatzi biharko dau.
Hortaz, zutan pentsatu dogu lehenengo idatzirako. Gogoeta labur bat, 150-200 hitz artekua. Ostian, besteren bat lotu biharko ziñuke eta beroni okurritzen jatzun beste galdera bat luzatu.
Zuretzako galdera “Jardun zer?” izango litzake. Gaixa libre hartu: historiara jo edo etorkizuneko erronkei begira jarri, zure esku! Animatzen?
Erantzun mesedez jarritako helbidera.
Eskerrik asko,
Barkatu atzerapenagatik, baina ointxe arte ez naiz konturatu. Gauza bat, urrin be ez gara bizi eta, zergatik ez dostazue telefonoz deitzen, edo emailez idazten? Uste dot Jardunen badauzkela.
Nahi dozuen arte.
JM
Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Iruña-Veleiari buruzko eztabaida bizia Zuzeun