Hector Iglesias eta Luis Silgoren hitzaldia ostegunean Gasteizen

Datorren ostegunean, martxoak 25, 19:30, Gasteizko Goiuri-Villasuso jauregiko aretoan hitzaldia emango dute Hector Iglesiasek eta Luis Silgok Iruña-Veleiako grafitoen alderdi linguistikoei buruz. Hemen ikus dezakezu iragartzen duen kartela.
Luis Silgo Gauche valentziarra, Arkeologian doktorea, epigrafia iberikoan eta euskara-ibero harremanean aditua da. “Informe sobre los grafitos en paleoeuskera de Iruña-Veleia” izenburuko txostena idatzi du.
Hector Iglesias baionarra doktorea da Filologian eta “Les inscriptions de Veleia-Iruña” txosten luze eta zehatza idatzi du frantsesez. Lan hau oso komentatua izan da azken hilabeteetan, agerian jartzen dituelako Batzordeko filologoen argudioetan aurkitzen diren hainbat akats eta hutsalkeria.
Aukera aparta dugu, beraz, bi ikertzaile hauen iritziak aurrez aurre entzuteko. Gonbidatuta gaude. Ahalegindu gure inguruan interesatuta leudekenei honen berri ematen.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 erantzun Hector Iglesias eta Luis Silgoren hitzaldia ostegunean Gasteizen-ri

  1. egilea: Juanjo

    Silgoren idatziaren esteka ez dabil. Beste inondik lor liteke?

Utzi erantzuna Maju(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude