“Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak” Durangon salgai

Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak liburua Durangoko Azokan aurkituko duzue salgai. Iruña-Veleiaren historia eta istorioak, euskal ostraka guztien argazkiak, testuak, Lakarra eta Gorrochateguiren txostenen komentarioak, kritikak, eta askoz gehiago aurkituko duzue bertan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun “Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak” Durangon salgai-ri

  1. arantzabal egilea: Iban Arantzabal

    Prezioa, nonbaiten erosi daitekeen azokatik kanpora, ia aurkezpenik egin behar duzun, zer berri datorren liburuan… Akaso beste mezu bat egiteko asmoa duzu. Zain.

  2. egilea: Juan Martin Elexpuru

    Prezioa, oraindik zehaztu gabe. Azokaz gain, liburudenda denetan egongo da. Azoka garaian aretotik kanpo ere bai ziur asko, sos-veleia plataformak ipiniko duen txiringitoan. Azoka pasatu eta gero egingo da aurkezpena, Gasteizen; eguna oraindik izendatu gabe dago.
    -100 bat argazki koloretan
    -168 orrialde
    Jorratzen diren gaiak:

    • Lekuaren historia
    • Aztarnategiaren historia
    • Istiluaren historia
    • “Beranduko baskonizazioa”
    • Ostraka euskaldunen argazkiak, trasnkrizioa, agertutako lekuak eta hiztegia
    • Aitagurearen oihartzunak
    • Gorrochateguiren eta Lakarraren txostenei egindako komentarioak eta kritikak
    • Eta askoz gehiago

Utzi erantzuna Juan Martin Elexpuru(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude