Kartxotenekoborda

Izen bitxia, ez? Bai, hori da Amaia Altube lagunak jarrio dion izena bere blogari: http://kartxotenekoborde.blogspot.com

Nire klasekidea da karreran, biak ez gara oso iaioak informatika kontutan, baina ikasten joango gara! Bertsolaria dugu Amaia eta baita ere irakaslea, nire moduan. Agian horregatik eramango gara ondo, nork jakin.

Ez galdu pista bitakori honi. Testu ederrak aurkituko dituzue, bitxikeriak eta ziur nago askotan bertsoak ere argitaratuko dituela.

Ongi etorri euskal blogosferara bertsolari!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Berriro berdin

Aspaldi zen ondo aurkitzen nintzela fisiko: ez esginzerik, ez rotura fibrilarik, … Ederto, medikuarenetik pasa gabe ia bi urte.

Birritan nago ezkerreko hankatik operatuta. Futbolean eta bizikletan nenbilen. Horren erruz bulto bat atera zitzaidan orkatilaren goikaldean, kanika bat balitz bezala. Min handia ematen zuen. Hainbat froga egin eta gero medikuak esan zidan ernia muskular bat neukala, muskulua hautsita, alegia. Konpontzeko era bakarra ebakuntza egitea zela, baina lasai egoteko oso erreza zela eta ongi aterako zela.

Bi operazio eta biak txarto, artista bat tipoa! Lehenengoan ernia ez zuen konpondu eta orkatilera doan tendoia moztu zidan. Bigarrenean ez dakit zer egin zuen gemeloa ere izorratu zidala. Orain zer? Orkatilean ez daukat sentsibilitaterik, gemeloan muskulu supernumerario bat daukat (muskulu bat gehiago) eta rotura de fibras ugari. Hainbat espezialistarengana joan naiz eta esan didate ez dagoela zer eginik.

Ebakuntza horiekin asko sufritu dut, oso txarto pasatu nuen. Kirola utzi beharra, rehabilitazio ugari (emaitzak lortu gabe), … Denbora asko kostatu zitzaidan onartzea ez zela berdina izango eta ohitu beharko nintzela bizitza lasaiago bat egiten. Kasu hauetan buruak agintzen du, eta eskerrak onartu nuen bizitza aldatu beharko nuela. Muletekin ia hiru urte egon nintzen.

Asteazkenean nabaritu nuen hanka ez neukala ondo, mina neukala. Pentsatu nuen eguraldi aldaketa izango zela eta ez nion garrantziarik eman. Baina okertuta nengoen, rotura de fibras bat daukat berriro. Azkenaldian mendira joan naiz, umeekin egon naizenean futbolera jolastu, pasio ugari eman ditut (batzuk erdi korrika), … Hau da: hanka forzatu dut gehiegi eta orain ordaina etorri da.

Aste batzuk lasai egon beharko naiz, ez dakit nola lortuko dudan, baina beno. Bi aste barru medikuarengana joango naiz. Ez dit soluziorik emango, baina amari sartu zaio buruan eta ia nork kentzen dion.

Istorio honekin 16 urte nituela hasi nintzen eta gaur egun 23 ditut. Gero esaten dute medikuetan sinistu behar dela. Nik konfiantza galduta daukat eurengan. Bizitza aldatu behar izan nuen beraien erruz. Rehabilitazio gorrotagarriak pairatu ditut, ez dakit zenbat froga… Esperantza galduta daukat, pentsatu nahi dudana da ez dela okertuko.

Nire begietatik…

Goitik behera egon naiz irakurtzen orain arte idatzi ditudanak hemen (ondorio garbi bat atera dut: errepasatu behar dut idazten dudana, batzuetan akatsak daudelako, aupa ni!). Artikulu batzuk onak dira, gustora geratzekoak; beste batzuk penagarriak, balekoak direnak…

Erabaki nuenean, nik ere blog edo bitakora bat eduki behar nuela, asmoa zen egunero idaztea zeozer. Karreran tamalez ez da askorik idazten, pena bat. UK aldizkarian jada ez dut idazten, eta beno, zerbait egin beharra zegoen. Alferra naiz gauza batzuetarako, oso alferra papera eta boligrafoa hartzeko egunero.

Uste dut, nire uste apalean, helburua lortu dudala. Behintzat, badakit nahiz eta egunero ez izan, zerbait idatzi behar dudala eta buruari eragiten diot. Nire ikasleekin gertatzen zaizkidanak kontatu dizkizuet, nire buruhausteak, liburu bat edo besteren iruzkina, bertsolaritzako kontuak, …

Ez nekin asko iraungo nuen blog honekin, ez nekien ohituko nintzen hemen idazten. Baina bai, iraun eta ohitu naiz. Esperientzia oso positiboa da. Politena, norbaitek irakurtzen duela, komentarioren bat edo beste uzten dutela eta gogoak ematen ditu aurrera jarraitzeko. Eskerrik asko guztiei.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 3 iruzkin

Bakartasunaz bi hitz

Bakartasunaz bi hitz. Hau da Filipe Bidart-en (IK-ko preso politikoa) lehen liburua. Gogorra, baina era berean samurra, goxotasunez betea.

Txalapartako bazkidea naiz eta atzo heldu zitzaidan etxera. Autobusean hasi nintzen irakurtzen lanerako bidean, baina itxi nuen. Liburu hau lasai irakurtzekoa da, etxeko besaulkian edota ohean mesanotxeko argia lagunduta. Askoz gehiago gozatzen da horrela eta halaxe egin nuen atzo gauean.

Bere alabak eskatu zizkion bi hitz idazteko, ikastolan azaltzeko zer den bakartua egotea. Azkenean, bi hitz horiek liburu bilakatu dira. Ez da oso mardula, ehun orri pasatxo ditu. Ehun horri horietan ikasten duzu zer den bakartua egotea Frantziako kartzela bateko ziega batean, eta are txarrago: mitard batean (Frantziako kartzeletako zigor ziega).

Asko hitz egiten zuen bere buruarekin, abestu euskara ez ahazteko, pasio amaigabeak ziega barruan… Bitxikeria asko kontatzen ditu. Badago bat niri irribarre bat sortu zidana. Beti galdetzen omen zioten ia patiora irten nahi al zuen. Berak nahiz eta euria egin baiezkoa ematen zien funtzionarioei. Presoak baietz esaten badu, funtzionarioak izorratu behar dira eta kanpoan egon presoarekin. Horrelako garaipen txikiekin esaten digu Filipek aguantatu zituela hainbat eta hainbat hilabete bakartuta. Bazkaria ere ekartzen ziotenean, ahal zuen denbora guztia galtzen zuen funtzionarioak haserrerazteko. Hainbat istorio, gatibu egon den oro bizi izan dituena.

Tamalez, beste liburu bat espetxe politikari buruz. Hori bai, ederra eta hunkigarria. Desiatzen nago Filipen hurrengo liburua askatasunaz mintzatzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Arangoiti Ikastola

Atzo inauguratu zuten Arangoiti Ikastola. Ziuraski guztiok ezagutuko duzue, agian, Euskal Herriko ikastolarik ezagunena egin zen orain bi urte. 2003ko Nafarroa Oinez antolatzeko ardura izan zuten.

Hondamendia izan zen egun hura. Uste dut guztiok egin genuela negar. Izugarrizko euri jasa eta agur egun horretarako prestatuta zegoen guztia. Umeak negarrez, antolatzaileak ere, … Nik ere. Telebista ikusi eta ezin izan nien malkoei eutsi.

Horrelako jai bat antolatzea oso gogorra da. Urte bat ematen duzu egun bateko jaia antolatzen. Bi Ibilalditako antolakuntzan ibili naiz, 1997koa eta 2004koa. Ordu piloa sartu behar dira, baina ikastola barru-barruan badaramazu gustora egiten da. Gurasoak ikusi ditut ikastolaren alde lan egiten. Publifikazio garaian lan asko egin zuten ikastola pribatu geratzeko, baita lortu ere. Ikastola, ikastola da (zeinen azkarra naizen).

Ume hauek ikastola nahi zuten, ikastola duina. Euskal Herriko jendearen ekarpenei esker ikastola eraiki dute. Bai, euskaldunak burugogorrak gara eta denaren gainetik solidarioak. Jaia ez zen ospatu, baina hurrengo goizean guztiok joan ginen bankuetara gure diru apurra sartzera. Arangoiti Ikastola denona da, denok jarri dugu apurtxu bat ikastola eraikitzeko.

Orain ikasleek ikastola duin bat edukiko dute: gela egokiak, kalefakzioa, … Badakizue: Ezina, ekinaren eginez egina!

ZORIONAK ARANGOITI!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Bai, batzutan buruari buelta gehiegi ematen dizkiot, nahi baino gehiago. Zerbaitetarako balio duen? Ez daukat oso argi, baino %90 batean ziur nago ez duela balio. Baina nik tinko jarraitzen dut!

Atzo hasi nintzen pentsatzen ia zer egingo dudan etorkizun hurbil batean. Planak egiten nabil nahi baino lehenago, baina zeozer pentsatu beharko da bide bat jarraitzeko. Gauza asko ez ditut argi, ez dakit zer gertatuko den.

Lehentasun guztia karrerak dauka. Baina arazoa da noiz bukatuko dudan… Nahi baino gehiago luzatu da eta ondo joanez gero datorren urtean lizentziatu beharko nintzateke. Baina hitz handia da lizentziatura. Abiadura apurtxu bat sartzen badiot nire buruari, agian lortu dezaket.

Lana ere hor dago. Ikasten nagoen bitartean lan ona da. Soldata ona daukat, bertsolaritza irakasten dut (gustatzen zaidana), umeak gustora daude, umeak gogoko ditut… Baina bizitza guztian bertsolaritzako irakasle moduan… Ez dut nire burua hortan ikusten 40 urterekin. Bertsolaritza irakasteko gaztea izan behar zara, umeak motibatu jokuekin edo dena delakoekin. Batzuen ustez oker egongo naiz, baina nik horrela ikusten dut.

Beste alde batetik skouta dago. Bai, egun hauetan asko idatzi dut hango gorabeherei buruz. Asko estimatzen dut toki hori eta bere jendea. Asmoa da karrera bukatu arte hor egotea, baina uste dut nire egonaldia gehiago luzatuko dela. Zergatik? Ez daude begiralerik, eta ahal dudan bitartean gustora egongo naiz han laguntzen.

Gero ere bertso-eskola hor dago. Nahiz eta ez dudan kantuan jarraitzen, antolakuntzan eta gai-jartzaile lanak egiten ditut. Denbora kentzen du, nahi baino gehiago. Bertso-eskolak pozak ematen ditu, baina disgusto asko ere. Asko eman dit bertso-eskolak eta nola edo hala eman didan hori bueltatu behar diot.

Buelta asko lepo gainean daukan meloiari, baina bakoitza den modukoa da, ez? Urte batzuk barru, jarraitzen badut blog honekin, ikusiko da zer gertatu den.

Portzierto, begirale nahi izanez gero badakizue!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Bat gutxiago! Zorionak ANDONI!

Gaur berri pozgarri bat hartu dut. Gara ireki eta Euskal Herriko orrialdeei begirada bat ematen ari nintzelarik, irakurri dut nola preso batzuei ongi etorria egingo zitzaien. Hara non, ikusi dudan Galdakaon ongi etorria egingo zitzaiola Andoni Beroizeri. Ez nuen sinisten! Ia bi urte elkarri bidaltzen dizkiogula gutunak. Ez nekien irtengo zenik kalera, baina poztu naiz. Noizbaten egunkaria irakurtzeak poztasunak ematen ditu.

Orain dela bi urte berak igorritako gutun bat irakurri nuen Gara n eta asko hunkitu ninduen. Erabaki nuen idatzi behar niola eta halaxe egin nuen. Apurka-apurka adiskidetasun bat sortu da. Gauza askori buruz hitz egin dugu gutun horietan, baita ere bertsoak trukatu. Orain aukera izango dut berarekin hitz egiteko. Libre, aske, inolako lotura barik! Bihotz-bihotzetik ZORIONAK ANDONI!

Bat gutxiago, baina asko geratzen dira gatibu barroteen artean.
Euskal Presoak Euskal Herrira!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ilegalizazio gehiagorik ez!

Atzo berandurarte geratu nintzen irratia entzuten, jakiteko zein izango zen Auzitegi Gorenaren erabakia. Denok genekien zein izango zen, baina euskaldunok amets egitea gogoko dugu, beraz, esperantza ñimiño bat geneukan. Azkenean esperantza hori zapuztu zen, Auzitegi Gorenak Aukera Guztiak plataforma ilegalizatu zuen.

Alderdi bateko militantea naiz (ezagutzen nautenek badakite zein den). Batzuen iritziz nire alderdiak ondo jokatzen du eta besteen iritziz txarto, denetarik. Baina nik gauza bat argi daukat: bidezkoa da ideiak guztiak hautesontzietan egotea. Bidezkoa ez, BEHARREZKOA da. Hau al da XXI.mendeko demokrazia? Alderdiak, elkarteak, egunkariak, … ilegalizatu dituzte. Zein izango da hurrengoa? Bide honetatik nora helduko gara?

Galdera ugari eta erantzun gutxi. Horrelakoxea da Euskal Herria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Blogak & Birrak Elgetan

Apirilaren 17an Euskal Blogarien lehenengo topaketa Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian http://www.espaloia.com

Hemen aukera izango dute euskal blogariek beraien lana erakusgai edukitzeko. Edonor bertaratu daiteke hara nahiz eta blogaria ez izan. Aukera dago portatila eramateko edota katxarroa (ordenagailu handia).

Ni ezin izango naiz joan, ez daukat nola joan eta tamalez astelehenean fitxatu beharra dago beharrean. Zer egingo diogu.

Beraz, badakizue, Elgetara hurbildu eta gozatu euskal blogosferaz!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 5 iruzkin