Arangoiti Ikastola

Atzo inauguratu zuten Arangoiti Ikastola. Ziuraski guztiok ezagutuko duzue, agian, Euskal Herriko ikastolarik ezagunena egin zen orain bi urte. 2003ko Nafarroa Oinez antolatzeko ardura izan zuten.

Hondamendia izan zen egun hura. Uste dut guztiok egin genuela negar. Izugarrizko euri jasa eta agur egun horretarako prestatuta zegoen guztia. Umeak negarrez, antolatzaileak ere, … Nik ere. Telebista ikusi eta ezin izan nien malkoei eutsi.

Horrelako jai bat antolatzea oso gogorra da. Urte bat ematen duzu egun bateko jaia antolatzen. Bi Ibilalditako antolakuntzan ibili naiz, 1997koa eta 2004koa. Ordu piloa sartu behar dira, baina ikastola barru-barruan badaramazu gustora egiten da. Gurasoak ikusi ditut ikastolaren alde lan egiten. Publifikazio garaian lan asko egin zuten ikastola pribatu geratzeko, baita lortu ere. Ikastola, ikastola da (zeinen azkarra naizen).

Ume hauek ikastola nahi zuten, ikastola duina. Euskal Herriko jendearen ekarpenei esker ikastola eraiki dute. Bai, euskaldunak burugogorrak gara eta denaren gainetik solidarioak. Jaia ez zen ospatu, baina hurrengo goizean guztiok joan ginen bankuetara gure diru apurra sartzera. Arangoiti Ikastola denona da, denok jarri dugu apurtxu bat ikastola eraikitzeko.

Orain ikasleek ikastola duin bat edukiko dute: gela egokiak, kalefakzioa, … Badakizue: Ezina, ekinaren eginez egina!

ZORIONAK ARANGOITI!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude