Bai, batzutan buruari buelta gehiegi ematen dizkiot, nahi baino gehiago. Zerbaitetarako balio duen? Ez daukat oso argi, baino %90 batean ziur nago ez duela balio. Baina nik tinko jarraitzen dut!

Atzo hasi nintzen pentsatzen ia zer egingo dudan etorkizun hurbil batean. Planak egiten nabil nahi baino lehenago, baina zeozer pentsatu beharko da bide bat jarraitzeko. Gauza asko ez ditut argi, ez dakit zer gertatuko den.

Lehentasun guztia karrerak dauka. Baina arazoa da noiz bukatuko dudan… Nahi baino gehiago luzatu da eta ondo joanez gero datorren urtean lizentziatu beharko nintzateke. Baina hitz handia da lizentziatura. Abiadura apurtxu bat sartzen badiot nire buruari, agian lortu dezaket.

Lana ere hor dago. Ikasten nagoen bitartean lan ona da. Soldata ona daukat, bertsolaritza irakasten dut (gustatzen zaidana), umeak gustora daude, umeak gogoko ditut… Baina bizitza guztian bertsolaritzako irakasle moduan… Ez dut nire burua hortan ikusten 40 urterekin. Bertsolaritza irakasteko gaztea izan behar zara, umeak motibatu jokuekin edo dena delakoekin. Batzuen ustez oker egongo naiz, baina nik horrela ikusten dut.

Beste alde batetik skouta dago. Bai, egun hauetan asko idatzi dut hango gorabeherei buruz. Asko estimatzen dut toki hori eta bere jendea. Asmoa da karrera bukatu arte hor egotea, baina uste dut nire egonaldia gehiago luzatuko dela. Zergatik? Ez daude begiralerik, eta ahal dudan bitartean gustora egongo naiz han laguntzen.

Gero ere bertso-eskola hor dago. Nahiz eta ez dudan kantuan jarraitzen, antolakuntzan eta gai-jartzaile lanak egiten ditut. Denbora kentzen du, nahi baino gehiago. Bertso-eskolak pozak ematen ditu, baina disgusto asko ere. Asko eman dit bertso-eskolak eta nola edo hala eman didan hori bueltatu behar diot.

Buelta asko lepo gainean daukan meloiari, baina bakoitza den modukoa da, ez? Urte batzuk barru, jarraitzen badut blog honekin, ikusiko da zer gertatu den.

Portzierto, begirale nahi izanez gero badakizue!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun -ri

  1. egilea: Katixa Agirre

    Aupa Nahikari! >Aski ongi ulertzen dut adierazi nahi duzuna. Nik orain dela pare bat urte karrera bukatu nuenetik buruhauste berdintsuekin ibili naiz. Nik uste inportanteena probatzea dela, aukera guztietara irekita egon, eta azkenean, egun batean, zure bidea ikusiko duzu argi eta garbi, errebelazio baten moduan. Beno, hori da nik pentsatu nahi dudana behintzat.
    Aurrera, neska, beti aurrera!

  2. egilea: Nahikari

    Iepa Katixa! >
    Jada 23 urte eta karrera bukatu gabe… Saltsa denetan ezin da egon eta ordaina hortxe dago. Beno, bi urte barru espero dut lizentziatuta egotea. >
    Aukera guztietara irekita nago, ez dakit zer falta zainda egiteko! Denborak jarriko gaitu merezi dugun tokian. >
    Milesker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude