Bat gutxiago! Zorionak ANDONI!

Gaur berri pozgarri bat hartu dut. Gara ireki eta Euskal Herriko orrialdeei begirada bat ematen ari nintzelarik, irakurri dut nola preso batzuei ongi etorria egingo zitzaien. Hara non, ikusi dudan Galdakaon ongi etorria egingo zitzaiola Andoni Beroizeri. Ez nuen sinisten! Ia bi urte elkarri bidaltzen dizkiogula gutunak. Ez nekien irtengo zenik kalera, baina poztu naiz. Noizbaten egunkaria irakurtzeak poztasunak ematen ditu.

Orain dela bi urte berak igorritako gutun bat irakurri nuen Gara n eta asko hunkitu ninduen. Erabaki nuen idatzi behar niola eta halaxe egin nuen. Apurka-apurka adiskidetasun bat sortu da. Gauza askori buruz hitz egin dugu gutun horietan, baita ere bertsoak trukatu. Orain aukera izango dut berarekin hitz egiteko. Libre, aske, inolako lotura barik! Bihotz-bihotzetik ZORIONAK ANDONI!

Bat gutxiago, baina asko geratzen dira gatibu barroteen artean.
Euskal Presoak Euskal Herrira!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude