Nire begietatik…

Goitik behera egon naiz irakurtzen orain arte idatzi ditudanak hemen (ondorio garbi bat atera dut: errepasatu behar dut idazten dudana, batzuetan akatsak daudelako, aupa ni!). Artikulu batzuk onak dira, gustora geratzekoak; beste batzuk penagarriak, balekoak direnak…

Erabaki nuenean, nik ere blog edo bitakora bat eduki behar nuela, asmoa zen egunero idaztea zeozer. Karreran tamalez ez da askorik idazten, pena bat. UK aldizkarian jada ez dut idazten, eta beno, zerbait egin beharra zegoen. Alferra naiz gauza batzuetarako, oso alferra papera eta boligrafoa hartzeko egunero.

Uste dut, nire uste apalean, helburua lortu dudala. Behintzat, badakit nahiz eta egunero ez izan, zerbait idatzi behar dudala eta buruari eragiten diot. Nire ikasleekin gertatzen zaizkidanak kontatu dizkizuet, nire buruhausteak, liburu bat edo besteren iruzkina, bertsolaritzako kontuak, …

Ez nekin asko iraungo nuen blog honekin, ez nekien ohituko nintzen hemen idazten. Baina bai, iraun eta ohitu naiz. Esperientzia oso positiboa da. Politena, norbaitek irakurtzen duela, komentarioren bat edo beste uzten dutela eta gogoak ematen ditu aurrera jarraitzeko. Eskerrik asko guztiei.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Nire begietatik…-ri

  1. egilea: Julen

    Ba gustora jasoten badozuz irakurleen mezuak, jakizu geuk be gustora leiduten doguzala zuk idatzitakoak. >
    Benetan, aire freskoa da. Segidu holan, ederto zabilz eta!

  2. egilea: Nahikari

    Iepa Julen! >
    Milesker danagatik! Ia Elgetan elkar ikusten dogun.

  3. egilea: Janire Rodriguez

    Zorixonak zeure blogagaitzik nik be gustora leiduten dotez zeure artikuluek da trankil akats ortografikoengaitzik, normala da holakorik ukitea, danok dekoguz holakoak. Mosu bet.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude