Alpha Blondy ikusten milaka lagun, eta 5 euro balitz sarrera?

Barikuan Aretxabaletako Arkupen egon nintzen lehenengo, benetako inaugurazioan (kultura etxearen webgunerik ez dut topatu). 5 euroren truk oso emanaldi txukuna ikusi nuen: Gu ta gutarrak. Aste guztian egon nintzen pentsatzen Jon Sarasua izango zela gutar gonbidatua eta banuen gogoa ia zer egingo zuen ikusteko… Baina sorpresa! arratsaldean jakin nuen Ines Osinaga egongo zela, Gose taldeko arrasatearra. Ba bueno, ez zen gonbidatu txarra… Hau dena ikusi aurretik, baina ikusi ostean…: Flipatuta geratu nintzen. Ines Osinagak a cappella egin zuen lehenengo taularatzean. Kanta hori bakarrik egingo balu ere mereziko luke Aretxabaletara joan izanak: ederra. Baina ez zen hor geratu, Enamorado de la muerte-ren bertsioa egin zuen gero. Eta koplatan ere jardun zuen hirugarrenez atera zenean. Bueno, bueno, bueno, kriston gonbidatua! Gutarrak, berriz, ondo. Onenean utzi behar dute.

Aretxabaletatik Bergarara, Mundumirara. Bergarako plaza lepo beteta. “democratura” (demokrazia eta diktadura) berbaren sortzailea udaletxe aurrean Alpha Blondy bandidoa. Milaka lagun. Reggaezale asko, baina baita musikazale ere ez diren beste hainbeste.
AlphaBlondy

Gogoeta bi:

  • Garestia da, oso garestia plazan horrelako talde bat jartzea. Ez kobratzen dutenagatik, sortzen duen ohituragatik baino. Jendea ohitu egiten dugu espektakuluak doan ikustera eta gero… eta gero salda bero! Igarriko dute Bergaran aretoren bat dutenean.
  • Jaietako kontzertua(k) aukeratu: egunero-egunero egoten diren kontzertu ez masiboak (onak diren edo ez esaten hasi barik) edo talde potenteago bat edo bi soinu eta argi onenekin plazan? horra zalantza. Non eragin herritarren diruarekin?

Nire aukera herri diruak direnean: Ordaindutako kalitatea, denon eskura.

Komunikazioan sakondu beharko lukete kooperatibetan ere

Otaegi, Aldekoa eta Dacosta prentsaurrekoan: ondo ei doa MCC zena eta orain Mondragon Taldea deitzera ohituko garena. Ampo kooperatibaz ere diplomatiko: “Barne araudiari jarraituta utzi du taldea Ampok…”. Jon Agirreren esanak irakurri ditugu Gara-n: “MCCrekin elkarlanean talkak sortzen dira, arrazoi nagusia antolaketa eredua da, beste leku batean lau katuren artean erabakiak hartu beharrean guk 50 lagunen artean hartzen ditugu…”.

Ez dugu ulertzen. Kaleko esamesak zein bazkideenak askotarikoak dira: egiak eta ez hain egiak. Prentsa aurrera atera diren zuzendarien esanetatik ateratzen den ondorioa da beste zerbait ere badagoela, kontatzerik gura ez dutena. Gehiago dela esaten ez dena esaten dena baino. Uste dut kale egiten dutela komunikatzerakoan. Klaro, beraien webguneetara alperrik joango zara.

Elkarrizketa sakonak ematea eskatzen diet Jose Mari Aldekoa eta Jon Agirreri, esaterako. Nirekin ez dute zorrik, zelan ez, baina komenigarria norbaitendako bada bi taldeendako izango da agiri eta prentsaurrekoak utzi eta komunikatzea. Ez dakit komeni den komunikatzeko aukerak baliatzea eta hori beraiek neurtzekoa da eta errespetagarria ezer esan gura ez izatea ere. Hori bai, ezin dena da azaleko adierazpenak egiten jardun eta jendeak gaizki pentsatzea saihestea. Jendeak berba egingo du daukan informazioaren arabera eta gutxi bada dagoena horrekin eraikiko du bere iritzia.

Nik penaz hartu dut Ampok Mondragon taldea utzi izana

Eta ez penaz bakarrik. Informazioaren faltan lehenengo burura etorri zaidana makina bat laguni entzun diot: “makal zeudenean arrimura egon eta gainditu ostean ateratzen dira taldetik?” Baina bai, iritzi sinpleegia izan daiteke.. 
MondragonTaldea
Formazioa falta zaigu 50 urte dituen euskal esperientzia kooperatiboa askoz gehiago dela konturatzeko. Memoria historiko ahula dugu. Mondragon taldea egun ezagutzen dugun letxe ez da urte batean, hirutan edo zazpitan egiten, 50 behar izan dira. Nik neuk ere errazago egiten dut, sarri,  Mondragon esperientziaren balioa goraipatzera baino kritikara, baina izan duen eragina eta izango duena lartxotan ahazten zait.

Nago, bizkortxo hartutako erabakia izan dela Amporena eta baita Irizarrena ere, baina egia handia da denok dugula eskubidea hobetzat ikusten dugun  bidea probatzeko. Goierri aldean ez dago zertan Arrasate aldean baino txarrago egin. Kale egin edo ez gerora ikusiko da.

Taldetik ateratzea, dena den, izan dadila gaurko ekonomia globalizatuan gizartea eraldetzeko moduetan sinistuta emandako pausoa, izate instrumentalari bizi-zentzua gailentzeko ahalegina…Ekar dezala kooperatiba izaten jarraitzeak baloreen gailentzea. Ampok, Irizarrek zein Mondragon Taldeko enpresek eraberritu beharko dute  estadio globalizaturako proposamenak egiten, ze hasierako karga ideologiko-utopikoa apaldua dago gaur egun, irauli eta gaurkotu beharrean.

Gaztanbera egiten ikasi dut

Orain pare bat hilabete probatu nuen herriko elkarte batean. Demasa! eta ez zirudien zaila egiteko… lagunei egingo  nuela esan eta animatu naiz.
Lanik handiena ardi esnea topatzea izan da. Elgetan hiru-lau lekutara jo dut, baserritarrengana, baina ardi batzuk antzututa, besteren batean nik nahi beste ez zuten… Neu ibili naiz  berandu. Eroskira joan naiz gero, baina astean bi bider bakarrik izaten omen dute ardi-esnea eta astelehenetan ez. Goienan geundela komentatu dut ardi-esne bila nenbilela eta bingo! Eulalirengana eraman naute, Zubillagatik metro batzuetara dagoen baserrira. Ardiak jaisten harrapatu dugu 70 urteko Eulali, andra guapa askoa. 3 litro esne 4,60 euro ordaindu eta baserritik atera gara gazta eder askoa janda eta baxoerdi ardo edanda. Merkea eta ona. Baina harira, gaztanbera…

Sukaldean.com blogean errezeta dagoen ikustera joan naiz, baina ez dagoela-eta hasi naiz idazten mezu hau. Ez ez, ez dut errezetaleku bihurtuko bloga, baina postre erreza eta efektiboa proba egitea gura baduzue.

Zer erabili dudan dozena bat lagunendako egiteko

  • Hiru litro esne
  • Sei gorringo
  • gatz piska-piska bat
  • azukrea 15 koilarakada
  • Karamelo likidoa.
  • Legarra

Zelan egin

Gaztanbera Esnea egosi koilaratxo erdi gatz botata. Egosten diharduanean bota 15 koilarakada azukre. Egosi. Hozten laga. Epela dagoenean sei gorringo bota eta ondo nahastu. Prest eduki ontzitxoak karameloa ondo zabalduta dutela ontzi guztian zehar. Ontziak bete esnearekin eta legarra gehitu (kutxarilatxo erdi). Buelta bat eman legarra zabaltzeko eta listo, laga gatzagiari bere lana egiten. Asentatuta dagoenean hozkailura.  Bihar  probatuko dugu ia zelakoa dagoen. Mezu hau irakurri badu kuadrilakoren batek badaki zer dagoen postrerako.

Eskerrik asko Eli Arantzabali gure etxeraino etorri eta pazientzia osoz erakusten jardutearren. Sobran geratutako sei zuringoekin bizkotxo bat ere egin dugu, baina hau beste egun baterako. Ederra usaina dagoena hau idazten dudan bitartean, uuuummmm.

Oh.: Gaztanbera esaten zaio gatzatu edo mamiari ere makina bat lekutan, baina Elik esan didanez Nafarroa aldean ikasi zuen hau egiten eta Gaztanbera deitzen ei zioten.

Zeiñek ordaintzen dau hau?

Intxortako atia pinttau zebela etara neban aurreko mezu baten. Ez dot gustoko  graftitigintza modu hau. Estilo kontu bat be izango da, seguruen.

Gaur eguardixan ikusi dittut lagun bi pintorien lana kendu guran. Telefonua etara, erretratu hau egin eta berbetan be egon naiz langilliekin. Egun pare bateko lana euko debela, ezin dabela esan zenbat kostauko dan baina makinarixa haundixa ekarri bihar izan dabela, presiñuan diharduela haria botatzen, gero likido bat gaiñetik…
IntxortakoAteaGarbitzen
Eta zeiñek ordainduko dau hau lanau? ba ez daukat garbi, baiña enterauko naiz.

Zuen herrixetan holakuak gertatzen diranian nundik ordaintzen da? zein zakutik?  herrittarron dirutik ordaintzen da?

Bartzelonan danetik dago

Bartzelonan danetik dago bai, danetik. Zelan ez da ba egongo? Montjuic-etik begiratu eta: zelako zemento pillua! eta barruan txindurrixak hona eta hara. Kultura mobimentu haundixa ei dago, eta bai, egongo da. Eta kultura mobimentua moduan anti-kulturia be asko. Rastro baten zer ez dozu ikusi saltzen eta zentro komertzialak paisajiaren parte dira. Jende ona asko eta asko txarra be bai (geure mutur aurrian harrapau dotse karteria bati), edifizio polittak eta oso zatarrak, aberats asko eta pobre gehixago…

Klaro, danetik dago. Ez da horrenbeste hiri kulturala dala, danetarako hirixa dala baiño. Gaztezuloko gida hau dihardugu erabiltzen. Ia zubixak zer emoten daben.

Notizia txarra jarraitzen

Ordenagailua ekarri dot Bartzelonara eta gaurko notizietan jarraitzen dabe Ino Galparsoro aittatzen eta edozer esaten. Interneteko gaztelerazko notizietan billaketa bat egin dot eta demasa da gero pertsoniaren gaiñian esan leikezen astokerixa multzua. Voluntad rebelde ei dauka Inok eta hori holan, ba barrura. Ez dago entenditzerik eta holan, holan ez goiaz iñora.

Eta oin atentauak han eta hemen. Berriro be betiko antzera…

GPSrik bai? eta euskeraz egitten dau zuriak?

Astian Bartzelonan egon gara nahiz eta Bartzelona ikusi dogunik ezin esan. Bulegoren bat, hotela, telebista bi… ikasi dot oinguan be, ze telebistagintzan merkatu oso bat dago Kataluñan. Bai erakunde, herri, elkarte… danak dare sinistuta zelako garrantzitsua dan hedabidegintza hizkuntziarendako.
Egun biko juan-etorrixa izan da autuan eta gidari ona izan dogu: Tomtom. Hizkuntza asko dakixen GPSia da TomTom. Listua da oso, eta humanuon kontrara, konfundidu ezkero badaki belarrixak bajatu eta bidia berriz markatzen; radarren parian bizkortxo bazoiaz txillixuak etaratzen dittu; infomaziño asko emoten dau: zenbat kilometro, zenbateko abiaduran zoiazen, kalien izenak, herrixak… Edarra katxarrua!

GPS euskalduna

Gure GPSiak ez zekixen euskeraz… Baiña egin dau euskaltegiko ikastarua TomTom-ek: GPSrako ahotsak grabatzen egon gara Iturri, Narbaiza, Amatiño eta laurok, lau blogari. GPSian nere ahotsa astuna izango da seguruen… Beste hiru ahots euskaldun be badaukazuz aukeran, hala eta be: ehun metro aurrera, hurrengo biribilgunian ezkerretara, segi zuzen-zuzen, eutsi ezkerrari (bai, laurok sartu giñuan hau aginduau zein eutsi eskumari), hartu ferryxa…

Oh.: Teleatlas dauken GPSietan, Arrasate-Gasteiz autobidia egindda agertzen da. Humanuon moduan egin dau kale erakundiei kasu egittiarren. Bertsiño barrixan autobiderik ez, ondio ze konturatu dira erakundiei kasu egin bihar jakuela baiña ez beti 🙂

GPSAhotsGrabaketa1 Argazkixa Narbaizaren Flickr-etik hartu dot. Hor garenak: Ezkerretara Amatiño eta Leire; Eskumatara Iturri eta bixok.

A! zeuk be euskeratu zeinke zure tom-toma,

eibar.org-ko portadan txukun-txukun jarri dabe zelan egin eta baitta materixala be.

Sarrera salmenta: Anthony Blake, 800 ; ‘Gainsbourg gainbegiratuz’, 0

Nik bestela gurako baneu be, Blake ikusteko bi emanaldi egin bihar izan giñuzen eta Gainsbourg-en omenez eginddako emanaldixa ikusteko ez da aurre-salmentan sarrerarik saldu. Zergaittik?

  • Gaisnbourgen emanaldixa euskeraz dalako?
  • Gainsbourg-ena musikia dalako?
  • Gainsbourg ez da iñor gaurko jentiandako?
  • Zuzeneko musikia gainbehera dagolako?
  • Euskal kantautoriak ez diralako erakargarri?
  • Musikarixak ez dabe maillia emoten?
  • Aurreko astia hobia zan oingua baiño?
  • Hillabete hasieran hobeto amaieran baiño?
  • Magia ikusten magiazaliak moduan musikazaliak ez diralako egoten kontzertuetan?
  • Gainsbourg ez dalako HOLAn urtetzen?
  • Familia guztiarendako ez dalako?
  • Aurrez ez da saltzen kontzertuetako sarrerarik?
  • Guriak baiño glamour gehixago dauka kanpokuak?

Ze publizidadia igual egin dogu eta esango neuke hobeto egindda egon dala Gainsbourg-ena, mimo berezixakin. Kartelak herriz herri pegau dittugu, papeleko prentsan ondo, telebistan be ondo, Interneten, irratixetan… Gure webgunian be Gainsbourg-enak euki dau zati haundixagua, ahoz  ahokua be ondo fan da, sarrerak aurrez saltzen jarri dittugu denboraz…

Ez dakit, ez dakit. Zer diñozue? Ez dakigu saltzen? Txarrak gara? Ojo, hau danau idazten dot emanaldixan aurretik, ez dakit zerek urtengo daben gabian.

www.ahotsak.com: kriston proiektua!

Gaur, asko maitte doten proiektu bat aurkeztu da Donostian, Koldo Mitxelenan: Euskal Herriko Ahotsak. Aintzane Agirrebeña eta Asier Sarasuak emon dittue azalpenak eta horren laburpena ekarri dot hona, barrenian dago. Penaz nago Patxi Baztarrikaren esanak hemen ez jasotziakin,  ze oso ondo
egon da: Jantzitta, zehatz eta sinistuta. Ez da aurkezpen guztietan pasatzen dan kontu bat, baiña Baztarrikaren hau bereziki ona pentsau jata. Badihardugu elkariaren prentsa-oharretik etarata:AsierAintzanePatxi

Helburua

Proiektu honen helburu nagusia da, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak katalogatu eta hedatzea; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

Egiten dugun lana:

  • Jende nagusiari elkarrizketa egin bideoz, euskal herri guztietako hizkerak eta ahozko ondarea biltzeko. Gainera, lehendik egindako grabazio zaharrak ere berreskuratzen ditugu.
  • Materiala katalogatu landu eta kodifikatu; datu-basean txertatu.
  • Grabazioak transkribatu eta editatu
  • Informazioa online jarri

2004tik gaurdaino jasotako informazioa

* Herriak: 62
* Hizlariak: 986
* Zintak: 1212
* Pasarteak: 7722
* Transkripzioak: 1572
* Audioak: 1176
* Bideoak: 1021

Webgunea: http://www.ahotsak.com/ Etengabe ari gara materiala biltzen, lantzen eta datu-basea eguneratzen. Helburua da, 2012. urterako euskal herri guztietako lekukotasunak jasotzea eta online jartzea.

Ezaugarriak

    * Euskal Herri osoko datuak biltzen ditu.
    * Publikoa eta doakoa da.
    * Proiektu irekia da, eta interesa duen orok har dezake parte.
    * Hainbat ikerlari eta proiektu biltzen ditu bere baitan.
    * Metodologia sistematikoa eta zehatza jarraitzen da.
    * Informazioa herrika eta gaika antolatuta dago.
    * Era guztietako hartzaileak izan ditzake: ikerlariak, ikasleak,
zaletuak, senideak… filologoak, historialariak, antropologoak…

Proiektuaren eta webgune honen ardura Badihardugu Euskara Elkartearena da. Hala ere, egitasmo honen asmoa da, Euskal Herriko edozein elkartek eta ikerlarik parte hartu ahal izatea Ahotsak.com-en, eta dagoeneko hainbat udal, elkarte eta ikerlarirekin ari gara elkarlanean, denon artean ahalik eta proiektu sendo eta biziena lortu ahal izateko.

Entzulien artian euskaralari fiñak:
BasauriElexpuru

SGAE badakizu zer dan, baina AGEDI-AIE?

SGAE zer dan danok dakigu, ezta? ba ez naiz luzatuko.

Eta AGEDI-AIE? zer demonio da “Organo Conjunto de Recaudación de Artistas y Productores, C.B.? Klaro, webgunia badauka… www.agedi-aie.es. Eta informaziñua be badago. Eta hori ordaintzen dabe zuen tabernari lagunek?

Tabernari lagun bati karta bat heldu jako. Bergaran dago tabernia eta eskatzen dotse ordaintzeko kopuru bat ixa 300 euro ingurukua. Hauxe diñotsa:

Ofreciondo una solución amistosa al asunto planteado, le remitimos la presente otorgando carácter formal a todo su contenido, para comunicarle que actualmente su expediente se hallla en el DEPARTAMENTO DE INVESTEIGACIÓN, en el que se esta realizando un estudio de su situación patrimonial, previo a la interposición de la oportuna reclamación judicial en defensa de los legítimos derechos e intereses de nuestro cliente AGEDI-AIE.

Eta AGEDI-AIE zein dan be ez daki tabernarixak… Jakin jakin dot zer dan, baiña zeiñek ordaintzen dau AGEDI-AIE?

Nik lehenengo aldiz entzun dot. Hau da hau! eta beste batzuk be… porticolegal.com atarixan irakurri dot kejaz beste bat.