Elebitasuna

Burutik kendu ezin dudan arren (pentsa familiak), ahaztu minutu batez ez hanka eta ez bururik ez duen atentatuaren gordintasuna.
Adierazpenak eta adierazpenak entzun ditugu, grabatu, editatu, eman… Dena eta denetarikoa jasotzea izan da gure nahia eta hein batean lortu ere lortu dugu.
Izan da adierazpenak euskaraz ere egin dituenik, eta erdaraz ere egin dituenik, zelan ez. Baita bakarrik erdaraz eta bakarrik euskaraz egin duenik ere. SER katekoa haserretu egin da, bai, euskaraz bakarrik egin dutenean haserretu da bakarrik. Badakizue, elebitasuna.

3 comments on “Elebitasuna

  1. Josu(e)k dio:

    Bai, baina neurri batean normala da, ezta? Euskal kazetaritzatik sekula ez da kritikatu, nik dakidala, prentsaurreko bat euskara hutsez eman izana (aurkakoa, esango nuke). 😉

  2. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:
    • Ser katekoa haserretu zenean euskara hutsezko adierazpenak egin zituzten eta esandako guztia bi hizkuntzatan banatu zen, idatziz.
    • Gu haserretzen ez garen horietan, berriz, erdara hutsean egiten da eta kito. Ausartzen naiz esatera gehienetan ez dagoela kapazitatea duen jenderik hizkuntza bietan jarduteko, ezta ere ohar hori hizkuntza bitan idatzita emateko.

    Elebitasuna, hala ere, kazetariei eskatzen diet nik. Ez dut uste dena bi aldiz egitera behartu behar denik behin eta berriz. Baina gaztelera hutsean eginda denok jasotzen dugun moduan jasoko balute euskara hutsean egiten denean… Orduan bai, orduan aurreratuko genuke zerbait. Kazetari profesionalei bai, kazetari profesionalei eska dakieke bi hizkuntzak ulertu eta notizia egiteko gaitasuna. Edo?

  3. Desplazatua(e)k dio:

    >kazetari profesionalei eska dakieke bi hizkuntzak ulertu eta notizia egiteko gaitasuna. Edo?

    Bai, horixe. Eskatzea libre da. Baina, zoritxarrez ez da errealitatea; egin beharra izaten ditudan prentsa ohar guztiak elebitan egin beharra izaten dut. Inoiz euskara hutsez bidali izan ditut eta orduan konprobatzeko aukera izan dut kazetariek euskara hutsez datozen oharrei ez dietela segundu erdi ere eskaintzen. Irakurtzeko astirik ez dute hartzen, hortaz,  ez dute itzultzeak merezi duen ere jakiten. Inoiz, eta titularrean-edo zerbaitek atentzioa deitu badiete, orduan, deitu egiten dute ia gaztelaniaz bidaltzerik izango nukeen galdezka.
    Gurea, zati baten oraindik, birritan lan egitea izango da: euskarazko oharrak euskaraz lan egiten dutenentzako eta gaztelaniazko oharrak beste guztientzako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude