Euskalgintza vs. herrigintza: herrigintza irabazle

“Bezperaren bezperan”-en irakurtzen nuen atzo: Erakundeen munduan ez ezik, erakundeetatik kanpokoan eta are erakundeen kontrakoan ere, <<euskalgintzak>> eta <<herrigintzak>> elkarrekin talka egiten dutenean, lehenbizikoa ateratzen da galtzaile.

Eta zer pentsatu handia ematen du egiaztapenak… zenbat eta zenbat herrigintzaz berbetan eta gaztelera hutsean… eta errealitatea da bai, baina euskalgintzak galtzaile izan behar ote du beti?

Talde politikoetako liberatuak, sindikatuetakoak, talde ekologistetakoak, gazte eta ez hain gazte iraultzaileak, musika munduko elkarteak, han eta hemengo elkarteetako presidenteak, testu bat euskaraz idazteko kapaz ez dien politikariak… herrigintzaz beti jardun izan dut positiboan, baina ez da ez herrigintza eredurik onena euskara bazter lagatzen duena, redio!

One comment on “Euskalgintza vs. herrigintza: herrigintza irabazle

  1. Nahikari(e)k dio:

    Herri guztietan berdina gertatzen da. Oso euskaldunak gara, baina ez gara kapazak euskarari leku duin bat emateko herrigintzan.

    Zenbat panfleto euskaraz eta txarto idatziak kaletik? Hurrengorako zer egingo dugu: erdara hutsez atera. Eta txarrena da, hori dela ematen dioten konpobidea.

    Batzar batean 5 kide badaude, 4k euskaraz badakite eta batek ez, batzarra erderaz egingo da. Hori bai, guztiok euskaldunak gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude