Egun osoa euskaraz nabigatzen hasi arte

Gaur goizean goizetik nago Donostian. Lehen orduan kafetegi batean euskaraz eskatu eta erantzun dit zerbitzariak, baita hizketaldia egin ere; zazpiko (Batura Movile, Vicontech, Euskaltel, Itelazpi eta Goiena) bilera bat egin dugu proiektu baten gainean euskara hutsean, eta gustoa ematen du; Kursaalean Jaurlaritzak gonbidatutako beste bilera bat arratsaldean eta hau ere, normala den moduan, euskaraz; Gero ziber batera joan naiz kontsulta txiki bat egitera eta euskaraz egin dit portu ondoan dagoen lokutoriokoak. Fenomeno!

Eguneroko bistazoa egitera joan, Sustatun sartu-eta…:

Tu navegador está configurado en español

Configurado en español… Pena izan da. Hurrengoan noanean ordenagailu horixe hartuko dut eta ez du letrero horrek irtengo. Badakizue, ekintxa txiki horietako bat. 🙂

3 comments on “Egun osoa euskaraz nabigatzen hasi arte

  1. Josu(e)k dio:

    Nik aldrebes egiten dut unibertsitetean. Ez naiz ordenagailu berera joaten. Aldatzen saiatzen naiz, piskanaka ordenagailu-gela osoa euskalduntzeko. 🙂

  2. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Eta gero hiru-lau zurito hartu eta giro euskaldunaren bila joan barik aurkitu dugu zerbitzu euskalduna parte zaharrean. Erdigunetik auzora ondoren eta Antiguon ogitarteko bat jan. Zerbitzariak euskara hutsean ekarri dizkigu patata tortilla ogitarteko goxoak. Tabernako horman Laboaren koadroa, Iparragirrerena… eta telebistan Teledonosti. Dena ezin eskatu ba.

    Eta kafea DOKAn.

    Gustatu zait antzokia, giro euskalduna… eta bizia eguazten gaua izateko. Aurrekoan idazten nuen BAI Taberna horietako bat wifi eta guzti. Etxean moduan.

  3. leire(e)k dio:

    Neuk be ekintxa batzuk egitten dittut, ahal danian. Askotan ez da ardurabakokerixia, edo borondate falta. Ixa beti ez jakitzia da informaziño eza. Askok ordenadoria erosi dabe, eta ez dakixie hainbat gauza euskeraz jarri leikezenik. Jakingo bazendue zenbat euskaltegittan aldatu dittuadan konfiguraziñuak! Hori bai, gaztelania beti nagusi. Eitb horrixan adibidez
    Ondo segi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude