Galdutako begiradak. Gaur goiz jaiki naiz prentsa idatzian zeuden albisteak irakurtzeko asmoz. Ez dut egunkari bakarra ez baita objetiboa den egunkaririk existitzen, berririk. Bertsio guztiak izan nahi ditut esku artean polizia izango banintz bezala, geroz eta gehiago hobe.
Han nituen aldizkari guztiak bata bestearen gainean, nire eskueen artean egon nahiko balute bezala. Irakurriak izateko idatzi baitira egunkariak, baliteke oso denbora gutxian, oso azkar eta zenbait akatsekin idatziak izatea baina irakurriak izateko idatzi dira. Beraien egia, beraien ikuspuntua, beraien berria transmititzeko.
Oraindik lehen egunkaria nuen esku artean, nire kolorezko eta zoriontasunezko munduan sartu nintzenean. Posiblea izango litzateke egunkari ezberdinak egotea baina han ez zen berri txarrik egongo, guztiak izango liratekeen onak. Zeren gaur egun bada notizia onak egoteko berri txarrak existitu behar denik pentsatzen duenik ere. Nik ez dut hori uste, nire kolorezko eta zoriontasunezko munduan behintzat; gustatuko litzaidake jende gehiago mundu honetan egotea edo ta bere mundu propioa izatea, baina tamalez jende gutxik inbertitzen du denbora halako tentelkerietan.
Gustokoa dute ondokoa zapaltzea, hoberena izatea, helmugara lehena iristea, nahiz eta horretarako lagunari estropozu egin behar. Horrelakoak garela dirudi. Baina nik harrotasunez esaten dut, nire kolorezko eta zoriontasunezko mundu txikia dudala.
Literaturaren munduan nire borondatzez sartu nintzenean mundu partikular hau loratzen hasi zela uste dut, filosofiarenenan sartzerakoan are gehiago aberastu zen, eta orain mundu honetan ere lasai asko bizi zitekeen jendea ezagutzen dut. Baten batzuk. Baliteke segun eta nola irakurtzen dugun, arrazakeri puntu bat izatea, baina esanahi dudana zera da, edonor egon daitekeela hemen baina bitan pentsatuta, modu positiboan egoteko, mundu honekin gozatzeko, egunkarietan oraindik berri onak ateratzeko.
Begiak itxi. Egunkari guztiak toki berean utzi. Kaleko soinuen sintonian deskantsatzen dut, herri hiri bakoitzak bere soinu pertikularra baitu.