Begiak itxita

img_may_07_2005_34_45

Begiak ireki. Ez duzu ezer ikusten. Begiak ixten dituzu eta guztia ikusteko kapaza sentitzen zara. Berdin zaizu haiek diotena, zuk ikusteko gaitasuna duzu. Lehio irekita dagoela ohartzen zara, soinuak entzuten dituzu, motor soinuak; hala ere guztia beltz ikusten duzu. Oso beltz, urrunean mundu zuria ikusteko esperantzarekin… ilargia. Hura da maite duzun bakarra. Ez duzu gauero ikusten baina gutxi batzuetan ikustearekin aski duzu. Muxu bi. Lehioak itxi, begiak ireki. Ez duzu ezer ikusten, ez duzu ezer sentitzen. Bakardadearen eta isiltasunaren aberastasuna, maite duzulakoan zaude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude