Galdutako minutuak

Ordenagailu aurrean jarri. Argia piztu. Email kontua ikusi, mail interesgarririk ez. Badaezpada irekita utzi mail interesgarriren bat iritsiko balitz.
Bloglines edo ta RSS sindikatzeko orrialde batean sartu, ikusi ea berririk dagoen. Interesgarrienak irakurtzen hasi. MSNerako zerbitzua martxan jarri, nahiz eta jakin Jabber bezalako aukera libreak daudela, hobeagoak gainera, baina lagunak MSNan egoten dira. Martxan jarri.
Bitartean hain interesanteak ez diren RSSak irakurri. MSNko lehiotxoa ireki, solasaldi kaxkarra. Elkarrizketa ez da batere aberatsa izan, oso tristea da MSN bidez hitzegitea ez ditut gogoko horrelako elkarrizketak automata hutsak gara…
Mail berri bat. Irakurri, nahiz eta lista batekoa izan, gauza interesgarriak egoten dira, spama edo ta pozoituriko emilioa ez den bitartean. Berriro ere Firefox, nabigatzailerarekin. Zenbait orrialde del.icio.us/ kontuan jarri, biharko egunean interesgarriak izango direlakoan, jada webgune horretan gaudela besteek jarritakoak ikusi, interesgarriak diren zenbait gauz ikusi, hala ere oso gutxi inglesesa ez dakidanez…
Begiak itxi, ordenagailu aurrean zertan ari naizen galdetu… posta idazten amaitu. Ordenagailua itzali. Udako euria ikusi, eta hala ere, Irunera joan parranda asmoarekin. Gaurkoan bai ederki bustiko gara.

Iruzkin bat “Galdutako minutuak” bidalketan

  1. Leire

    Konektatuta gaudenetik, errutina zerrenda haziz joan da. Beste edozerrekin moduan, neurria hartzea da kontua. Esaterako, badakit blog interesgarri piloa dagoela hor kanpoan/inguruan, baina Interneten eman behar dudan denbora mugatua denez, ba kriba bat egin behar da. Internetek daukana da ematen duela munduko aukera guztiak eskaintzen dizkizula… gauza interesgarriak egiteko, baina baita denbora ederto galtzeko ere.

    Eta egia den beste gauza bat da, zuk MSNaren gainean esandakoaren harira, Interneten gehien erabiltzen diren zerbitzuak ez direla teknikoki onenak. Baina azkenean, beste jende guztiak horiek erabiltzen dituenez, ba…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude