Izenbururik izango balu …

Bilbo, ekainaren 14a
Aupa XYZ!
Zer moduz doa bizitza? Zelan zabiltza atzerrian… han ez duzu ez Euskara praktikatzeko aukera baina ez pentsa hemen ere Bilbon lekuak aurkitu behar dira, ez da Gipuzkoan bezala edonon arazorik gabe hitz egin dezakezula.

Realean berriz laister hasiko dira hauteskundeak, eta ez dakit ez nork irabaziko duen, hala ere badago informazioa atal honi buruz interneten Euskal Blogosferan; Goiena.net komunitatean. Azkenean Osasunak ez zuen erregearen Kopa irabazi, pena izan zen, hala ere Telebista guztietan “Paris 2O12” jartzen zuen pankarta ikusi izan genuen 😀

Ni hemen nabil buru belarri suposatzen dut zu ere horrela ibiliko zarela, hala ere gutxi falta zaigu oporrak izateko. Oporrak esateagatik, zeren ez dakit nik niretzat behintzat zer nolako oporrak izango diren. Badakit irungo jaiak izango ditudala, Bilboko Aste Nagusia galduko dudala, badakizu urte honetan Iggy Pop etorriko da, nahiko kontzertu polita; Donostian aldiz, Fangoria; ez dakit Donostikoetan egongo naizen, baina hala ere, turista asko dabil Donostiko Aste Nagusian eta ez dira ez Bilboko Aste Nagusiak bezalakoak.

Atzo Donostian Haciendako edifizioak su hartu zuen, ez dut oso garbi nola, zergatik eta nork egin zuen, baina pertsona batek behintzat agur esan zion bizitzari, pena da; bizitza horrela galtzea. Suposatzen dut orain aldizkarietan aterako den berria izango dela, hala ere, badakizu zuk gu pixka bat arraroak garela eta zein gauzei ematen diogun inportantzia.

Ikasketak direla eta, ez dut ilargia ikusteko aukerarik izan, nahiz eta berarekin zenbait aldiz amestu. Ziur aste honetan ikusiko dudala, ea beti bezain eder dagoen. Pena da jende gutxik holako gauzei inportantzia ematea. Beno zorok beti pasa izan dugu ongi ez?

Beste bat arte, ondo izan atzerrian eta akordatu postala bidaltzeaz!!!! Gorantziak guztioi.

Iruzkin bat “Izenbururik izango balu …” bidalketan

  1. John Whitechapel

    Aupa figura,

    Tira Iggy-renarekin ados nago, ona benetan. Candy abestia dut gustokoen.

    Baina despistatu gabe, Fangoria ikusteko aukera Azkoitiko plazan hil hontako 25 izango dugu.

    Ale, ondo segi eta pirata zintzoa izan.

    John

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude