Etiketaren artxiboa: literatura

DURANGON EROSITAKOAK

Durangoko Azokan izateko aukera ez dut izan baina familia bertan egon da; urtero bezala enkargua egiteko aukera izan dut. Aurtengoan ez ditut gauza gehiegi erosi baina nik uste erositakoak erosketa onak izan direla. Hona hemen zerrenda:

Habitat erosteko gogoz nebilen, badakit ez dela aurtengo Azokako nobedadea baina gogoz nintzen eta Azokaren aitzakiarekin erosteko kapritxoa hartu dut.

Entzun! ere erosketa ona iruditzen zait, musika gogoko daukat eta 2009aren laburpen ederra egiten du; gainera CDan ezagutzen ez nituen zenbait talde ezagutzeko aukera izan dut.

Kirolagenda, beti beharrezkoa daukat agenda eta familiak hau erosi zuen; akaso 2010. urtean kirol gehiago egingo dudan esperantzarekin; nork daki.

Zuek pasa ahal zarete Azokatik? Zer erosi duzue bertan? Gaur gauean uste dut Berri Txarrak taldearen kontzertua zegoela bertan.

ESTERTORES

Estertores horixe da Unibertsitateko lagun batzuek atera duten azken proiektua. Ez, ez da proiektu informatikoa edo ta teknologia berriekin loturikoa, baizik eta letren munduarekin eta literaturarekin; bai harritzekoa baina zenbait injeniarik ere idaztea eta irakurtzea maite dugu.

Oraingoz  # 1 Resaca izeneko lana bakarrik atera dute, jeisteko moduan dago beraien webgunean .pdf formatuan, pena merezi du irakurtzeak. Dirudienez, paperean ere inprimatu dituzte zenbait ale, horrela Gasteiz eta Bilbo bezelako hirietako leku bitxietan utzi dituztelarik; lasai asko pasatzen den jendeak har eta irakur ditzan; fanzine baten moduan edo.

Gaur egun gaztelaniaz idazten den proiektu irekia da, beraiekin kontatuan jarriz gero parte hartzeko aukera izanez. Benetan aberasgarriak iruditzen zaizkit horrelako proiektu alternatiboak; idazleek kudeatutako proiektua, ilusioz hasitako proiektuak; espero dezagun aurrera jarraitzea.

Posiblea izango litzateke horrelako zerbait euskaraz egitea? Estertoresekin indarrak batu? Euskarazko proiektu berria sortu? Ozen oihu egiten dut euskal blogosferara, erantzunen bat entzuteko esperantzaz.

LIBURUAK URTEBETETZEETAN

Aurtengoan ez nuen oparirik eskatu. Urtebetetzeetan beti eskatzen dugu detailetxoren bat edo… baina aurten ikusita nola dabiltzan gauzak ez nuen gogorik.

Hala ere, zenbait opariren artean liburu bat jaso dut, Atxagaren Zazpi Etxe Frantzian ez dakit zergatik baina opariaren forma ikusi bezain pronto banekien liburu bat izango zela; eta jakinda nondik zetorren argi nuen Atxagaren azken lana izango zela, uste dut etxean Jose Irazuk gaur arte idatziriko liburu guztiak ditugula.

Liburuak irakurri baino lehen hauei buruz zerbait irakurtzea edo ta informatzea gustatzen zait; itxura nahiko ona sumatzen diot Atxagaren Zazpi Etxeei, gustora irakurriko dut Irun – Bilbo egiten duen autobusean. Eta orain ez dakit zergatik, hau hasi eta Katixa Agirreren Habitat liburua lortu nahi dut. Gainera Katixa Agirrek blog bat duela ikusi dut, pozgarria benetan euskal blogosfera nahiz literaturaren artean sortzen ari den normalizazio prozesua.

BATZUEK

Batzuek negar egiten duten  bitartean beste batzuek irriak egiten dituztelako.
Batzuek besta ospatzen duten bitartean beste batzuek fabrikan orduak sartzen dituztelako.
Batzuek hondartzan dauden bitartean beste batzuek aterkia eskuan daramatelako.
Batzuek soilik.
Ziur nago pozik banago norbait haserre egongo dela, ziur nago haserre banago norbait pozik egongo dela.
Norbait hiltzen denean norbait jaiotzen delako, ziur nago.
Batzuek zerbait amaitutzat eman eta batzuek zerbaitetan hasi.
Batzuek soilik?

EL SEÑOR BRECHT, GONÇALO M. TAVARES

El Señor Brecht liburua jaso nuen atzo. Zorionetako opari sorpresa moduan, egia esan behar badut ez nuen ezertxo ere espero zeren argazki kamera aski iruditzen zait. Oraindik ez dut kamerarik baina nahiago dut lasai-lasai ikusi eta aukeratu.

Gonçalo M.Tavaresen liburua opari egoki iruditzen zait, zeren nire izenari erreferentzia egiten dion liburua da, alemaniar idazleari dagokiona, oraingoz nahiko irakurt-erraza iruditzen zait, hala ez ditut bost orri baino gehiago irakurri; atzo bidaiarekin nahiko berandu iritsi bainintzen. Jakin ahal izan dudanez liburu sorta bat prestatzen ari da Tavares, jada beste bi plazaratu egin ditu, eta pare bat oraindik falta dira. Itxura hona dauka, ea “El Barrio de los Artistas” bilduma bukatzen dudan, ideia behintzat nahiko originala iruditzen zait.

FIESTA EN LA HABITACIÓN DE AL LADO

Olentzerok “Mariasun Landa”ren autobiografia ekarri dit; benetakoa gazteleraz idatzita dago baina Olentzerok euskara nahiago izango du, nire ohean euskaraz daukat.
Oraindik ez dut askotxo irakurri baina gogoko daukat irakurri dudana, ziurrenik gaur ere zertxobait irakurriko dut, 2007a pozik amaitzeko asmoarekin.
Ezagutzen duzue aNobii? Nik behintzat bertan jarriko ditut irakurtzen ditudan liburuan eta baita beraiei buruzko iritziak, urte berrion on guztioi eta ea 2008 blogean gehiago eta pulamentuz idazten dudan.

AULKI BAT ELURRETAN

Liburu berri bat daukat eskuartean. Aulki bat elurretan. Durangoko Azokan erosi dudan liburu bakarra.
Hala ere zenbait gauza interesgarri bauzeuden. Mariasun Landaren lehenengo nobela luzea esaterako. Oraingoan helduentzako idatzitakoa. Uste dut Uxue Alberdiren zerbait lehen aldiz Gaztetxulon irakurri nuela, gaur egungo GazteZulon. Aurtengo neguan liburua irakurriko dut. Orain elurra bakarrik falta zaigu, aulkia badaukat eta.

#Kahierra: Galduta

Galduta zabiltza,
interbidea bilatuz
ez dakizu nora joan
nori zuzendu.

Zure bidaia amaitu nahi duzu
baina ezinezkoa zaizu
galduta, galduta
ezerk ez du merezi
guztiaren eta denaren
etsai txikia.

…malkoen lagun irribarrearen bizilagun
Perdu Perdido Galduta
Perdido Galduta Perdu
Galduta Perdu Perdido

Igandeak existituko ez balira

zer izango dira igandeak

zer izango dira igandeak

Nazkagarria da ipuiak idaztea are gehiago hauek idazteko balio ez duzunean; nik orduak eraman ditut ipuin hau idazteko eta berak aldiz nahi izango ez balu bezala idazten ditu bere pasarteak kahier zaharrean. Pentsatu gabe orri zuriaren aurrean jartzen da inolako arazo eta beldurrik gabe eta instant batean jada beteta aurkitzen da, hitz zoragarriak elkar lotzen ditu, zirriborroak egiten ditu eta ni hemen bitartean ordenagailuko teklak sakatuz eta ez dut hitz ederrik lortzen.
Nazkagarriak dira igandeak, buruko mina izanen duzu bai igandero larunbat ostean automatikoki etorriko balitza bezala baina zuk badakizu jendea hor dabilela; ez igandetan jende gutxik lan egiten du apaizak salbu baina nik oraindik buruko mina daukat, igandetan medikuen lan egiten ahal dute? Tak, Tik, Tak erlojuak martxan jarraitzen du eta orain gogoratzen dut duela gutxi geratu nintzela zurekin. Korrika eta presaka prestatzea erabakitzen dut ea horrela ez naizen hain berandu iristen baina ez, nire uste hutsa da korrika eta presaka nabilela zeren kriston buruko mina daukat eta igandetan ez naiz kapaza ezer ganoraz egiteko. Nazkagarria da ezer ganoraz ez egitea.

Han zaude oso aurrean tokirik onena izango balitz bezala baina ez zara konturatzen hemen atzean era gauzak ederki entzuten direla, ederki ikusten direla eta ederki usaindu. Prefiero a masturbarme a ver la televisión ez dakizu zein mundutan zauden begiak itxi dituzu eta arnasa ere justu samar hartzen duzu, lagunek bizirik zaudela diotelako bestela ni ere larrituta egongo nintzateke. Ez dago eguzkirik baina laister iritsiko da berriro ere Igande nazkagarria; bai zuretzat buruko mina izango baituzu baina baita gau osoan zehar lanean behar dugun mediku guztientzat, egia da oraindik ez naizela mediku mediku ez baitaukat kontsulta propioa ezta ez dut kriston dirutza kobratzen hilaren amaieran, baina zu bezalako gazteak laguntzen ditut, beti probak eta gero etxera; hurrengo asteburuarte.

Nazkarriak dira Igandeak beti goiz osoa ohean pasatzen duzuelako ezer gertatuko ez balitz bezala baina ez da normala, nik ere Igande nazkagarrietan ongi pasa nahi dut eguna, are gehiago eguraldi ona egiten badu; zergatik ez naiz mendira joango zenbait kilometro egitera? Zergatik? Igandeak nazkagarriak direlako. Zuek altxatu arte ezin baitut ezer egin ez baitakit zein ordutan heltzen zareten eta horren baitan esnatzen baizarete. Bazkari prestatu ilusio handiz eta zuek ezta konturatu ere, zuentzat janariak nazkagarriak dira niretzat Igandeak bezala.

Azkenean iritsi naiz eta lasai asko solastu dugu gure igandetako CDa entzuten genuen bitartean, bertan Los Suaves, Doctor Deseo, Platero, Anari eta horrelakoak ditugu igandeetan gogokoen daukadana zurekin egotea eta Cda entzutea da, ez dakit baina beste mundu batean egoten gara, lasai lasai irakurritako azken liburuak komentatuz, gure idatziak irakurriz eta Igandetako Cda entzunez, azkenean ez dira hain nazkarriak igandeak.