Etiketaren artxiboa: katixa-agirre

LIBURUAK URTEBETETZEETAN

Aurtengoan ez nuen oparirik eskatu. Urtebetetzeetan beti eskatzen dugu detailetxoren bat edo… baina aurten ikusita nola dabiltzan gauzak ez nuen gogorik.

Hala ere, zenbait opariren artean liburu bat jaso dut, Atxagaren Zazpi Etxe Frantzian ez dakit zergatik baina opariaren forma ikusi bezain pronto banekien liburu bat izango zela; eta jakinda nondik zetorren argi nuen Atxagaren azken lana izango zela, uste dut etxean Jose Irazuk gaur arte idatziriko liburu guztiak ditugula.

Liburuak irakurri baino lehen hauei buruz zerbait irakurtzea edo ta informatzea gustatzen zait; itxura nahiko ona sumatzen diot Atxagaren Zazpi Etxeei, gustora irakurriko dut Irun – Bilbo egiten duen autobusean. Eta orain ez dakit zergatik, hau hasi eta Katixa Agirreren Habitat liburua lortu nahi dut. Gainera Katixa Agirrek blog bat duela ikusi dut, pozgarria benetan euskal blogosfera nahiz literaturaren artean sortzen ari den normalizazio prozesua.