FIESTA EN LA HABITACIÓN DE AL LADO

Olentzerok “Mariasun Landa”ren autobiografia ekarri dit; benetakoa gazteleraz idatzita dago baina Olentzerok euskara nahiago izango du, nire ohean euskaraz daukat.
Oraindik ez dut askotxo irakurri baina gogoko daukat irakurri dudana, ziurrenik gaur ere zertxobait irakurriko dut, 2007a pozik amaitzeko asmoarekin.
Ezagutzen duzue aNobii? Nik behintzat bertan jarriko ditut irakurtzen ditudan liburuan eta baita beraiei buruzko iritziak, urte berrion on guztioi eta ea 2008 blogean gehiago eta pulamentuz idazten dudan.

2 iruzkin “FIESTA EN LA HABITACIÓN DE AL LADO” bidalketan

  1. oier u.

    Ba anobiin kontu bat egin dut azkenean. Nahiko ongi dago inbentoa… Hala ere, euskarazko liburu oso oso gutxi daude, eta oraindik okerragoa dena: euskara ez da existitzen hizkuntzen artean…. E-mail bat bidali diet erregistratu naizen momentuan, kexatzen, eta eskatzen ahalik eta azkarren jarri dezaten aukera hori… Nik fitxa batzuk gehitu ditut, eta Català bezala izan da…. EUSKARAZ oharrarekin… Ah! Euskal liburuen taldera gehitu naiz!

    Erantzun
  2. JokinSu

    Hara, ez nekien Mariasun Landak bere autobiografia idatzi zuenik. Ea aukera dudan irakurtzeko.

    Ikastolan nire irakaslea, Magisteritzan ere…:-)

    Mariasun eta nire heziketa behin baino gehiagotan gurutzatu dira 😉

    Animo blogarekin

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude