Etiketaren artxiboa: durango

DURANGON EROSITAKOAK

Durangoko Azokan izateko aukera ez dut izan baina familia bertan egon da; urtero bezala enkargua egiteko aukera izan dut. Aurtengoan ez ditut gauza gehiegi erosi baina nik uste erositakoak erosketa onak izan direla. Hona hemen zerrenda:

Habitat erosteko gogoz nebilen, badakit ez dela aurtengo Azokako nobedadea baina gogoz nintzen eta Azokaren aitzakiarekin erosteko kapritxoa hartu dut.

Entzun! ere erosketa ona iruditzen zait, musika gogoko daukat eta 2009aren laburpen ederra egiten du; gainera CDan ezagutzen ez nituen zenbait talde ezagutzeko aukera izan dut.

Kirolagenda, beti beharrezkoa daukat agenda eta familiak hau erosi zuen; akaso 2010. urtean kirol gehiago egingo dudan esperantzarekin; nork daki.

Zuek pasa ahal zarete Azokatik? Zer erosi duzue bertan? Gaur gauean uste dut Berri Txarrak taldearen kontzertua zegoela bertan.

AULKI BAT ELURRETAN

Liburu berri bat daukat eskuartean. Aulki bat elurretan. Durangoko Azokan erosi dudan liburu bakarra.
Hala ere zenbait gauza interesgarri bauzeuden. Mariasun Landaren lehenengo nobela luzea esaterako. Oraingoan helduentzako idatzitakoa. Uste dut Uxue Alberdiren zerbait lehen aldiz Gaztetxulon irakurri nuela, gaur egungo GazteZulon. Aurtengo neguan liburua irakurriko dut. Orain elurra bakarrik falta zaigu, aulkia badaukat eta.