Etiketaren artxiboa: bilbo

DIGIPEN INSTITUTE OF TECHNOLOGY EUROPE-BILBAO

Zorionekoak euskaldunak. Badirudi 2010.urtean DigiPen enpresa famatuak Bilbon gune bat irekitzeko prest dagoela.

DigiPen bideojokuen sorkuntzan ezaguna den enpresa Estatu Batuarra dugu, Bilbon irekiko du bere Europako lehen gunea, gaur egun, Seattle, Singapur, Korea edo ta Libanon zenbait gune dituelarik.

Aipatu beharra dago, DigiPen Nintendo bezalako handiekin ibiltzen dela elkarlanean, eta badirudi beraien eskoletan ikasten duen jende askotxok Nintendon lanean amaitzen duela. Badirudi Bilbon 4 urtetako gradu ikasketak egiteko aukera izango dugula eta diotenez bertan bideojokoak egiteko europako pertsonarik prestuenak irtengo direla. Zenbat balioko duen kurtso batek? Horixe galdetzen dio jende askok bere buruari. Zein hizkuntzatan emango dira klaseak? Batzuek inglesez diote, beste batzuk gazteleraz, oraingoz zurrumurruak han-hemenka dabiltza.

Comairrek, DigiPengo zuzendaria, dioenez beraien helburua 8 urte barru DigiPen Institute of Technology Europe-Bilbaok 800-1000 ikasle eta 200 irakasle inguru izatea da.

Badirudi aurtengo udan zenbait kurtso antolatuko dituztela, Wii, DS eta iPhone bezalakoentzat bideojokoak sortzeko asmoarekin.

Argi dago gaur egun krisi garaietan gaudela, baina badirudi DigiPen eta Bilboko Merkataritza Ganberak ez diotela beldurrik.

KASKAGORRI 20. URTEURRENA

Unibertsitatera joaten naizen bitartean Bilboko kaleko paretetan aurki ditzazkedan paperak, albisteak edo ta kontzertuen berriak irakurtzea gogoko daukat. Duela aste batzuk, edo hobe esanda hilabete Athletikekin Balentziara joateko milaka bidaien eskaintzak irakurri nituen, ez dakit ze nongo peñarekin, Abertzale Sur, H.N.T edo beste Athletik zale ezagunekin; baina gaur Kaskagorrik bere 20.urteurrena ospatuko duela irakurri dut, maiatzaren 9an hain zuzen ere.
Bilbora ikastera etorri baino lehenago ez nuen Kaskagorri ezagutzen, are gehiago txiripaz ezagutu nuen, zeren Zorrozaurren zenbait kontzertu antolatu zituzten, bertan, Los Suaves, Doctor Deseo, Koma eta beste hainbat talde egon ziren; gainera gogoratzen dut Asterixen irudia erabili zutela. Gaur kalean erdi lo joaten nintzela, berriro ere Asterixen aurpegia ikusi dut, badirudi formula ondo daokiela Kaskagorrikoei.

Hona hemen esteka : Egitaraua

MAIATZAK 2 OLABEAGAKO GAZTE EGUNA

Zenbaitetan izan naiz Bilboko Olabeagako Gaztetxean, berrian duela gutti okupatu zutena; ez du ez urte bat ere izango. Ni egon nintzen lehen aldian behintzat okupatu berria zirudien, argi gutxi, hotz dexente eta oraindik ia ia apaindu gabea, esan beharra dut negu partean izan zela eta aurtengo negua nahiko hotza izan dugula; baina lasai asko jaso nuen bertakoen berotasuna.

Nahiz eta gaztetxe gaztea izan, argi daukate bertan dauden gazteak gauzak antolatu behar direla, Bilbo edo ta auzoa berpiztu eta horrela maiatzaren 2 rako Olabeagako Gazte Eguna antolatu dute.

Ni ez naiz handik azalduko, maiatzeko zubia atzerrian dudan lagun bati bixita egiteko probestuko baitut, baina hala ere, Bilbo edo inguruetan dabiltzan gazteentzat plan ederra iruditzen zait.

Hona hemen beraien webgunetik hartu dudan egitaraua:

-12:30 harrera+ kale animazioa ( batukada, erraldoiak, etab.)
-13:30 triki poteo auzotik
-14:30 indabada + kantautorea ( tipico pero cierto)
-17:00 ginkana
-19:00 kalejira orkresta nazionalarekin
-20:30 kontzertuak frontoian + ekitaldia ( neguri gorriak, itziarren semeak eta bilbomatiks)
– Gaupasa gaztetxean

NOLA HELDU OLABEAGARA (BILBO)
METRO: San mames geltokia edo Indautxu
TRENA: Renfe, Olabeaga
AUTUBUSA: Moyua-Olabeaga (Bilbobus)

PIXUKIDEAK 2.0, PIXUKIDE BILA 2009/2010

Joan den urtean pixukide bila ibili ginen eta ez zitzaigun asko kostatu pixukide bat lortzea; baina aurten asuntua guztiz ezberdina da. Ikasle pixuan 4 pertsona aurkitzen ginen eta urteak pasa diren moduan jendeak aurrera egin du bere ikasketetan, gauzak horrela hiruetako bat Suezia aldera joango da erasmusean, ikasketak luzatzeko asmoz; gainera titulu bikoitza jasoko du. Beste biak proiektuekin dabiltza jada eta ez dute Bilbon jarraitzeko gogorik, nahiago dute beraien etxe inguruan lan egitea, alegia, Gasteiz eta Donostia inguruetan, jakina baita herri txikietan zail dagoela injenieritza munduan lan egitea.

Horrela 4 ikasleko pixu batean pertsona bakar bat egotearen egoerara iritsi naiz, hurrengo urterako jada badaukat Bilbora iritsi nintzenean ezagutu nuen lagun bat, gaur egun Doktoretza ikasketak egin dabilena, Leioa aldean, ondorioz 2 gela hutsik izango ditugu hurrengo ikasturtean 2009/2010.

Oraindik ez ditugu Unibertsitateak paperez bete, baina joan den urtean sortu genuen email kontuan, pixukideak(arroba)gmail(puntu)com, zenbait  emilio jaso ditugu. Lehenik internet bidez saiatzen ari gara, zenbait lekuetan iragarkiak jarriz, duela urte bat ere lan hau egin genuen eta berriro ere leku horietan zenbait iragarki jarri ditugu. Bestalde euskal webguneetan ere, iragarkilaburrak esaterako iragarkiak jarri ditugu,jende euskalduna aurkituko dugun esperantzaz. Amaitzeko puri purian dagoen Facebook edo ta Tuenti sareetan kontuak sortu ditugu, pixuko zenbait argazki eta informazio ezarriz; behintzat pixu etorri nahi duenak lehen kontaktu bat izan dezan, aipatu beharra dago, honi esker guk ere zertxobait jakingo dugula etorri nahi duten pixukideei buruz.

Besterik gabe, Facebook sarean Piso Autonomia Bilbo ezizena erabiltzen dugu eta Tuentian aldiz, Piso Autonomia beraz badakizue oraintxe bertan 3 bide ezberdin dituzue Pixukideak 2.0n parte hartzeko.

Eta nork esango lieke gure gurasoei pixukideak horrela bilatuko genituela?

7KATU GAZTETXEA ITXI DUTE

Goizeko 10.00 inguru Ertzaintzak Bilboko 7Katu Gaztetxea itxi egin du. Hasiera batean Gaztetxe barruan ez zegoen pertsonarik eta ondorioz era errazean egin dute beraien lana, Gaztetxea ixtearena.

Gutxina-gutxina zenbait gazte agertu dira Alde Zaharrean, badirudi Ertzaintzak identifikatu dituela, esan beharra dago gaur bertan arratsaldeko 19:00 MANIFA prest dagoela Gaztetxearen defentsan. Bilboko Plaza Berritik irtengo da, lehen idatzi bezala, 19:00.

Bilbon nagoenetik zenbait gaztetxetan izateko aukera izan dut, ez dakit zergatik ixten dituzten, ziur nago berriro ere, Bilboko Alde Zaharrean gaztetxe bat azalduko dela, 7Katu behin baino gehiagotan itxi dute, baina jaio ere egin da.

KAFE ANTZOKIAREN IREKIERA

Azkenean ireki berri izan dute berriro ere Bilboko Kafe Antzokia. Alde batetik pozten naiz berriro ere ireki dutelako, baina ezinezkoa izan dute aforo kontua konpontzea. Honen ondorioa, ostiral nahiz asteburuetan bertan sartzeko 5 euru ordaindu behar izatea. Kafe Antzokia gogoko daukat Bilbon dohan sartzeko aukera eskertzen zuen leku bakarrenetarikoa zelako, batez ere ordu jakin batzuetatik aurrera. Egia esan behar badut berdin zait 5 euru ordaintzea zeren ziurrenik beranduago barruan katxarro bat hartuz 5 euru utziko ditut, eta sarreran katxarroa sartzen da; beraz zerbait edango duenarentzat ia ia doahako da sarrera; baina ez dakit ez akaso Kafe Antzokia aldatzen ari da.

Zenbait lagunen artean entzun dut ordaindu behar baldin bada ez direla bertatik pasako, beste leku batzuk aurkituko dituztela, akaso Bilbi edo ta Bilbao La Vieja. Ez dakit momentuko gauza izango den sarrera kobratzearena, krisi garaia edo ta Kafe Antzokiko politika berria baina bertan biltzen ginen lagunak ez baldin bagaude pena merezi du 5 euru ordaintzeak? Espero dut Kafe Antzokia Bilboko beste edozein leku normal batean ez bihurtzea eta bere betiko politika eta xarmarekin jarraitzea.

Internet bidez aurkitu dudan berria:
Polemikak jarraitzen du [EiTB Kultura]

UDALETXEAK KAFE ANTZOKIA ITXI NAHI DU

Ez nuke inoiz pentsatuko M-Clan musika taldearen kontzertu batean jende gehiegi egoteagatik Kafe Antzokia itxiko zutenik. Baliteke Doctor Deseo izango balitz, Kafe Antzokian Doctor Deseoren zenbait kontzertuetan egoteko aukera izan dut eta lepoz jende egon da, baina itxitzeko moduan?.

Horixe da egoera, gaur egun Bilboko Kafe Antzokiak legez sar dezakeen jendetza, 420 bat lagun, oso gutxi dela. Antzokian egon den edozeinek daki jende kopuru horrekin ia ia hutsik dagoela, berez jende gehiago sartzeko aukera izan beharko lukeela, baina badirudi Bilboko Udaletxeak ez duela baimenik eman nahi; behintzat lokalean berrikuntzarik egin gabe.

Horrelakoxeak dira gauzak eta euskal blogosferan puri purian egon beharko lukeen gaia dela deritzot, euskal esparrua baita Bilboko Kafe Antzokia. Behintzat Facebooken kanpainia bat antolatu dute eta Kafe Antzokiko webgunean sinatzeko aukera ere badago; orain guri dagokigu Antzokia bizirik nahi dugula erakustea.

MONOLOGOAK OSTEGUNERO

Atzokoa ez zen betiko ostegun bat izan, oraindik oporretan nabil eta aprobetxatu behar dira lagunek eskeintzen dituzten aukerak. Oso ezberdinak dira kanpoan ikasten duen ikasle batentzat etxean edo ikasle pixuak pasatzen dituen ostegunak. Bilbon hasi dira jada ostegunak, eguenak.Lagun batek deitu zidan eta esan zidan, jada Iturribide lepoz jende zegoela, ikasle berriak nahiz lagun zaharrekin egoteko aukera bikaina.

Nik aldiz herriko lagun baten gomendioari jarraituta, Irungo The Street End tabernara joan nintzen, monologoak 22:00 tan hasten dira, baina berak argi esan zidan; “hobe 21:00 inguru han egotea eta horrela eserlekua lortuko dugu, fijo!” Ez nuen hainbesteko jenderik espero, tabernan ez zen pertsona gehiagorik sartzen, 60 bat lagun egongo ginen.

David Barragan monologista entzuteko aukera izan genuen, niri behintzat benetan ona iruditu zitzaidan; eta orain galdetzen diot nire buruari ea zer den hobeagoa Bilboko Ostegunak edo ta Ostegunetako Monologoak … ez legoke batere gaizki Bilbon ere ongi pasa eta etxera goiz joateko aukera izatea.

ASEGUR@IT III, BILBON SEGURTASUN JARDUNALDIAK

Asegur@IT III. Jardunaldiak Bilbon ospatuko dira, Deustuko Unibertsitatean hain zuzen ere. Irailaren 25ean Segurtasunean esanguratsuak diren zenbait enpresek parte hartuko dute, hala nola, S21sec , Panda Security  eta Informatica64.

Jardunaldi hauek dohakoak dira eta goizeko 9:00 etan hasiko dira, hala ere gomendagarria da apuntatzea, horretarako bi modu daudelarik:

1.- Jardunaldirako antolatutako webgunea erabiliz:

http://msevents.microsoft.com/CUI/EventDetail.aspx?EventID=1032382985&Culture=es-ES

2.- Telefono honetara deituz: 902 197 198

Egitaraua:

09:00 – 09:15 Registro
09:15 – 10:00 Cracking & protección de software
               Ponente: Mikel Gastesi, S21Sec
10:00 – 10:45 Rootkits in Action
               Ponente: Iñaki Etxebarria, Panda Security
 
10:45 – 11:15 Café
  11:15 – 12:00 Tempest, mitos y realidades
               Ponente: Pablo Garaizar
  12:00 – 12:45 Network Access Protecction
               Ponente: Juan Luís Rambla, Informática64.
  12:45 – 13:30 Protección contra Botnets desplegadas por Web
               Ponente: David Carmona, Microsoft
 
13:30 – 14:00 Preguntas a los ponentes