KASKAGORRI 20. URTEURRENA

Unibertsitatera joaten naizen bitartean Bilboko kaleko paretetan aurki ditzazkedan paperak, albisteak edo ta kontzertuen berriak irakurtzea gogoko daukat. Duela aste batzuk, edo hobe esanda hilabete Athletikekin Balentziara joateko milaka bidaien eskaintzak irakurri nituen, ez dakit ze nongo peƱarekin, Abertzale Sur, H.N.T edo beste Athletik zale ezagunekin; baina gaur Kaskagorrik bere 20.urteurrena ospatuko duela irakurri dut, maiatzaren 9an hain zuzen ere.
Bilbora ikastera etorri baino lehenago ez nuen Kaskagorri ezagutzen, are gehiago txiripaz ezagutu nuen, zeren Zorrozaurren zenbait kontzertu antolatu zituzten, bertan, Los Suaves, Doctor Deseo, Koma eta beste hainbat talde egon ziren; gainera gogoratzen dut Asterixen irudia erabili zutela. Gaur kalean erdi lo joaten nintzela, berriro ere Asterixen aurpegia ikusi dut, badirudi formula ondo daokiela Kaskagorrikoei.

Hona hemen esteka : Egitaraua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude