PIXUKIDEAK 2.0, PIXUKIDE BILA 2009/2010

Joan den urtean pixukide bila ibili ginen eta ez zitzaigun asko kostatu pixukide bat lortzea; baina aurten asuntua guztiz ezberdina da. Ikasle pixuan 4 pertsona aurkitzen ginen eta urteak pasa diren moduan jendeak aurrera egin du bere ikasketetan, gauzak horrela hiruetako bat Suezia aldera joango da erasmusean, ikasketak luzatzeko asmoz; gainera titulu bikoitza jasoko du. Beste biak proiektuekin dabiltza jada eta ez dute Bilbon jarraitzeko gogorik, nahiago dute beraien etxe inguruan lan egitea, alegia, Gasteiz eta Donostia inguruetan, jakina baita herri txikietan zail dagoela injenieritza munduan lan egitea.

Horrela 4 ikasleko pixu batean pertsona bakar bat egotearen egoerara iritsi naiz, hurrengo urterako jada badaukat Bilbora iritsi nintzenean ezagutu nuen lagun bat, gaur egun Doktoretza ikasketak egin dabilena, Leioa aldean, ondorioz 2 gela hutsik izango ditugu hurrengo ikasturtean 2009/2010.

Oraindik ez ditugu Unibertsitateak paperez bete, baina joan den urtean sortu genuen email kontuan, pixukideak(arroba)gmail(puntu)com, zenbait  emilio jaso ditugu. Lehenik internet bidez saiatzen ari gara, zenbait lekuetan iragarkiak jarriz, duela urte bat ere lan hau egin genuen eta berriro ere leku horietan zenbait iragarki jarri ditugu. Bestalde euskal webguneetan ere, iragarkilaburrak esaterako iragarkiak jarri ditugu,jende euskalduna aurkituko dugun esperantzaz. Amaitzeko puri purian dagoen Facebook edo ta Tuenti sareetan kontuak sortu ditugu, pixuko zenbait argazki eta informazio ezarriz; behintzat pixu etorri nahi duenak lehen kontaktu bat izan dezan, aipatu beharra dago, honi esker guk ere zertxobait jakingo dugula etorri nahi duten pixukideei buruz.

Besterik gabe, Facebook sarean Piso Autonomia Bilbo ezizena erabiltzen dugu eta Tuentian aldiz, Piso Autonomia beraz badakizue oraintxe bertan 3 bide ezberdin dituzue Pixukideak 2.0n parte hartzeko.

Eta nork esango lieke gure gurasoei pixukideak horrela bilatuko genituela?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude