Etiketaren artxiboa: bilbo

BBK LIVE 2012

Musika betidanik izan dut gogoko, ez dira gutxi zuzeneko kontzertuak edo joandako jaialdiak baina bizitzaren egoerak direla kausa, 2012an izan naiz lehen aldiz Bilboko BBK Live jaialdian.

Ongi antolatutako jaialdia iruditu zait, jende pila batu izan da, The Cure eta Radiohead bezalako taldeak ikusteko; horixe diote datuek behintzat, azken egunean, larunbatean, jende gutxiago egon baitzen; Garbagek izan zuen gaueko-buru izateko aukera.

Zer esango dut nik, itzela izan zela jaialdia, The Curek uste baino okerrago egin zuela, akaso 3 orduak luzeegiak egin zitzaizkidan, nork daki. Radiohead oso ongi, betiko moduan, gainera Karma~Police zuzenean entzuteko aukera izan genuen, beraien kontzertuetan erraza izaten ez den gauza. Bestalde, Garbagek oso ongi egin zituen etxeko lanak, uste baino gazteago azaldu ziren oholtza gainean eta gogoz abestu zituzten beraien abesti berri eta zenbait klasiko.

Bukatu da jaialdia? Ez, orain dator hoberena, beste taldeak ezagutzeko aukera, Belako euskaldunek kriston kontzertua egin zuten lehen egunean, Enter Shikari (ezagutzen ez nituenak) taldekoek gogoz jarri zuten dantzan beraiengana hurbildu zen jendea, dudarik gabe jaialdiko talderik gogorrenetarikoa eta bestetik, Inspector Cluzo, ajeaz ahaztea lortu zuen talde honek, a zer nolako energia duten. Duda gabe hauek izan dira, jaialdiko aurkikuntzak.

Musikaz gain, ohitura dut egunen batean errealeko elastikoa eramateko, zenbait jaialditan arreta biziz ibili izan naiz (ez baitakizu nor aurki dezakezun) baina Bilbon izanda uste nuen ez nuela arazorik izango. Jaialdian zenbilen jendearekin ederki asko ibili ginen brometan, Erreala gora, Erreala behera edo ta Athletik zela; baina beti lagun artean. Lotsagarria iruditu zitzaidan segurtasuneko tipo batek esan ninduenean kamiseta horrekin bertatik alde egiteko, hark zerbait nahi zuen eta denbora kontua izan zen bere lekutik atera eta nere bila etortzeko, bai jipoia emateko asmoz, ez dakit nola, Bilboko lagun batzuen laguntzaz eskapo egitea lortu genuen. Baina ez zitzaidan bidezkoa iruditu tipo horren jokaera, beste batzuekin hitz egin dut honi buruz eta esan ninduten ikusi zutela segurtasuneko tipo bat (seguraski drogak direla eta) beste mutil bati kriston jipoia emanez.

Azkenean musikaz gogoratzen naiz, bertan egindako lagunetaz eta beste mila gauzetaz, baina penagarria iruditzen zait Euskal Herrian horrelako arazoak izatea futbol kamiseta bat dela kausa; eta are larriagoa dena, segurtasuneko tipoekin.

BILBORA ITZULI, 2011/2012RAKO IKASLE PISUA

Bai azkenean 2011/2012ko kurtsorako Bilbora itzuli beharra daukat; oraingoan beste aldean aurkitzen naiz, alegia, ez daukat pisurik ezta bertan ikasten duten ikaslerik ere. Oraingoan ni egon beharko naiz elkarrizketen atzean, ni beste batzuen etxeetan sartu beharko naiz; eta guzti hau uda nahiko berezi bat bizi ostean. Oraingoan kurtsoak irailan hasten dira, eta gradu delakoetan aurkitzen dira ikaslean, beno agian masterrean sartuta dabilen norbait ere egon daiteke. Esandakoa, berriro ere, Bilbora. Norbait pixukide bila edo egongo balitz ederki asko eskertuko nuke.

SUGAAR DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN

Gaur egun oraindik Deustuko Unibertsitateko ikaslea izaten jarraitzen dut, hala ere, 2011/2012 kurtsorako ikastetak amaitzea espero dut.

Gaurkoan Sugaar Euskal Kultur Mintegiari buruz solastu nahi dut, jada zenbait hilabete daramatzate Bilboko Deustuko Unibertsitatean, baina duela gutxi izan nuen beraien berri. Sare sozialetan ere aurki ditzazkegu Sugaarrekoak, bai Facebooken eta baita Tuentin ere.

“Txikitasunaren Handitasuna”
lelopean martxoaren 31n ekitaldia idazakaritza ondoko Paraninfoan 12:15etan egingo dute.

Ez dakit nolako harrera izango duen Sugaar Elkar Kultur Elkarteak baina zoriontzekoa beraiek sortu dutena. Gogoratzen dut bai Unibertsitatean hasi nintzen garaian euskaraz hitz egiteko / ikasteko aukerak; azkenean ikastolan ikasitakoak edo ta herritarrok euskaraz hitz egiten genuen, baina Bilbora iritsi nintzenean guztiz arrotza egin zitzaidan egoera.

Nork daki nolakoa izango den orain datozen herri/ikastoleko ikasleentzat baina nik behintzat aurrera-pausu nabaria ikusten dut. Zorionak!

HARUNTZA BEGIRA

Zenbait aste pasa dira azkenekoz hemen idatzi nuenetik, akaso jada 140 karakterez osaturiko mezuekin aski daukat, auskalo.

Gaur ere gogoratu dut Txampanada, Bilbon gabonetako “oporrak” hasi baino lehenagoko azken ostegunean ospatzen den jaialdia. Baliteke nostalgia izatea, baina argi daukat Bilbo berezia izan dela; aste honetan bertan, Kafe Antzokiak urteak bete ditu; Zorionak!.

Aurtengoan, gabonetan euskaldunok San Mamesen futbol partida jolasteko aukera izango dute; gauza ttikiak dira baina hauxek dira gure egunerokoa handi egiten dutenak

Behintzat aurtengo abenduan Donostiatik pasatzeko aukera izango dut Santo Tomas Egunean; guztiok badakigu bertan Bilbon baino ohitura handiagoa dagoela.

BILBO, IKUSIKO DUGU ELKAR

Ikasketak aurrera doaz, denborak ere aurrera egiten du eta honekin iritsi beharreko momentua heldu da; Bilbo uztekotan nabil.

Bilbora Errealak Txapeldunen Liga jolastu zuen garaian etorri nintzen, gogoratzen dut bai Unibertsitatean kale egindako lehen klaseak Greziara joan izatearen kausa; beranduago 3-0 galdu genuen San Mamesen eta beranduago Bigarren Mailara jeitsi zen Erreala. Orain, Lehen Mailara igotzekotan gaude eta nik Bilbo utziko dut; behintzat behar duen lekuan utziko dut.

Polita izan da Bilbon ikastea, pertsona eta lagun asko ezagutu ditut, baita leku bitxiak ere; Kafe Antzokia ederki asko ere ezagutu dut, haiek garaiak Azkunak itxi nahi izan zuenean, orduan konturatu nintzen zenbat maite nuen Kafe Antzokia. Bilbo asko aldatu da, iritsi nintzenean Tranbia egiten ari ziren, Unibertsitatera behintzat ez zen iristen, gogoratzen ditut Ria 2000 eta bertako lanak. Ez zegoen Zubiarterik, hau egiten ari zirela, zenbait okupa bertara igo ziren protesta moduan.

Olabeagako Gaztetxea itxi eta irekierak, FANT Zine Jaialdiko zenbait edizio, Doctor Deseok zenbait disko atera izan ditu Bilbon egon naizen bitartean, Athleticek ere bere gai on eta txarrak izan ditu, gogoan dut ia ia nola Errege Kopa irabazi zuten; a zer nolako eromena Pozasen; azken urtean Europe Leaguen izandako istiluak. San Mamesen bakarrik bitan izan nahiz, bata Erreala ikusten eta bestea Sevillaren aurka, Ligako partidan lasai, ez nuen Errege Kopako finalerdietara joateko aukerarik izan.

Bilbora iristerakoan ez zegoen Fever edo Santana27rik, baina hala ere ez dut asko maite; nahiago ditut Bilbi edo ta San Frantzisko kaleko tabernak, horixe baita Bilboko gaua. Bai, oraindik ez dut Bilbo utzi baina nolabaiteko nostalgia daukat jada, eramusa bukatzen zaion ikasle atzerritar bati amaitzen zaion moduan.

Hala ere oroitzapen onak gordeko ditut, hiri honetan bizi izan ditudanak liburu bat egiteko modukoak baitira, hala ere ez dut agurrik esan nahi, gero arte; besterik ez. Batzuetan garai batzuk bukatzen dira eta beste garai batzuk iristen dira, oraingoan Bilbori gero arte esango diot, baina seguru elkar ikusiko dugula.

FANT, BILBOKO ZINEMALDI FANTASTIKOA

Badator urtero bezala Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, FANT egia esan behar baldin badut ez nahiz urtero pasa izan, batzuetan ezinezkoa izan dudalako ordutegiak direla eta; baina aurtengoa maiatzaren 3tik maiatzaren 9ra ospatuko dela kontuan izan da; asteburua izango dut planninga antolatzeko.

Webgune ofizialean programa guztia dago, .pdf formatuan, posiblea da, triptikoa – eskuko moduan – jeistea edo ta programa guztia – bertan informazio gehiago dago – jeistea.

Duela urte batzuk pasa izan ginenean filma ingelesez jarri zutela, eskerrak azpitituluak zituela zeren bestela ez nuke askotxo ulertuko; oraingoan behintzat denboraz ikusiko dut zein hizkuntzatan emango dituzten filmak. Badirudi dohako nahiz ordaindu beharreko pelikulak daudela, hala ere, prezioak ez dira oso altuak 5€ inguru – asteburuan kalimotxoren bat gutxiago hartuta, ez duzu arazorik izango –

Orain eguzkia gogor dabilela, Bilbon aldean behintzat 31ºC – 35ºC egin ditu gaur, non hobe zine areto txiki batean film bat ikusten baino? Denbora eta gogoa izanez gero, badakizue, Bilbon Zine Fantastikoa ikusteko aukera dago.

DEUSTUKO JAIAK 2010

Badatoz berriro ere, Deustuko Jaiak 2010. Hona hemen programazio guztia:

MARTXOAK 12 OSTIRALA

17:00etan
ARTISAU PRODUKTUEN AZOKAren irekiera eta inaugurazioa Done Petri/San
Pedro plazan (1. gunean), gaueko 21:00ak arte.

20:00etan
Txupina eta pregoiaren irakurketa Done Petri/San Pedro plazan (1.
gunean). Ondoren, txosna gunera jaitsiera Deustuko gaitari eta ONDALAN
erraldoien konpartsaren animazioarekin.

Hau, Konpartsa eta
koadrilen I. Txapelketaren lehenengo froga izango da. Zatoz zure
koadrilarekin eta parte hartu!!!!! Puntuak koadrila edo konpartsa
animatuenari.

Bukatzean, txosnetan (4.gunean) luntx
herrikoia.

20:0etan kontzertua Gazte Lokalean

22:00etan
Kontzertuak txosna gunean (4. gunean):

Elfo Negro,
Theriftrackers, Mambabeat.

.
MARTXOAK 13 LARUNBATA

11:00etan Diana eta txupina Deustuko
gaitariekin Deustuan zehar.

11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN
AZOKA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 /
17:00-21:00)

12:00etan Deustuko PAELLA TXAPELKETA ospetsua
hasiko da Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)

15:00etan
Paellen aurkezpena, sari banaketa eta herri bazkaria

16:00etan
Bertsolariak: Hamaika bertute

Konpartsa eta koadrilen I.
Txapelketaren 2. froga izango da. Zatoz zure koadrilarekin eta parte
hartu!!!!

17:30etan ANNE MONNA, OSKOLA ETA KARRAMARROI

18:30etan
ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETA Herriko kirolak (1. eta 2. maila) Botika
Zaharreko parkean (2. gunean)

19:30etan SUZKO ZEZENA botika
zaharreko parkean (2. gunean)

20:00etan San Jose eguneko
emakumeen aurreskuaren entsegu orokorra egingo dugu, Done Petri/San
Pedro plazan (1. gunean)

20:00etan kontzertua Gazte
Lokalean

20:30etan Guk geuk dantzatzeko momentua iritsi da
plazan egongo den euskal ERROMERIAN Done Petri/San Pedro plazan (1.
gunean)

22:00etan Maketa lehiaketaren irabazleak eta
ondoren berbena AMAIUR taldearen eskutik txosna gunean (4. gunean)

MARTXOAK
14 IGANDEA

11:00etan Diana eta txupina Deustuko
fanfarrearekin

11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA Done
Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00)

11:30etan
Euskal ezkontza San Pedrorik hasita

12:00etan UDAL
BANDAren kontzertua Done Petri /San Pedro plazan (1. gunean)

12:00etan
UMEENTZAKO TAILER KULTUR ANITZA Botika Zaharreko parkean (2. gunean)
AMARU ELKARTEAREN LAGUNTZAREKIN.

12:30etan UMEENTZAKO III.
ZIBA txapelketa Botika Zaharreko parkean (2. gunean) Deusto Bizirik
elkarteak antolatuta.

12:30etan DANTZA IKUSKIZUNA (Jazz
Funky, Hip-Hop, Danza Oriental, Danza Clásica, Danza Creativa, …)
ARTEBI eskolako ikasleen eskutik Botika Zaharreko parkean (2. gunea)

13:30etan
Tailerren bukaera, eta ZIBA txapelketaren SARI banaketa

17:00etan
Dardo Txapelketa(Niza Tabernan)

17:30etan umeentzako PLAY
BACK txapelketa Botika Zaharreko parkean (2. gunean).

epaimahaiak
irabazleak aukeratzen dituen bitartean…ENSAYO akademiako Danza
Modernoko ikasleek erakustaldia egingo digute.

18:00etan
KANP berbena zoragarria Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean).

MARTXOAK
18 OSTEGUNA

18:30etan Gazte Lokala eta Goikoaldeen arteko
tira-birak herri kirolak praktikatzen gaindituko dituzte.

20:00etan
KOADRILA eta KONPARTSEN arteko txapelketarekin jarraituz, orain dantza
egitea tokatzen zaigu playback txapelketan.

PLAY BACK
txapelketa ospatuko dugu!!!

21:30etan Lehenengo eta behin,
MISTER JAM eskolako ikasleek, ikasitakoa erakutsiko digute. Ondoren eta
00tik aurrera DJ Bull (4.gunean)

MARTXOAK 19 OSTIRALA San
Jose eguna

11:00etan Diana eta txupina Deustuko
gaitariekin.

12:00etan Deustuko udal korporazioa, San
Felitzisimotik, alkatea buru duelarik, Deustuko kaleetan zehar ibiliko
da kalejiran. Deustuarrok gonbidatuta gaude jantzi tipikoa soinean
hartuta bertan parte hartzera

13:00etan Emakumeen
aurreskua. Herriko kaleetatik kalejira amaitu ondoren, Done Petri/San
Pedron (1. gunean), Deustuko andreek antzinako ohiturari eutsiz,
aurreskua eskainiko dute.

Ondoren, indarra berreskuratzeko,
luntx herrikoia.

13:30etan pintxo txapelketa Gazte
egunaren egitarauaren barruan. (1. gunean)

15:00etan
Pintxoen aurkezpena (1. gunean)

16:00etan Ur Guda

16:00etan
Deustuko neskak v Paularrak

17:00etan Derby Peña Deusto v
Peña Atotxa

17:00etan PILOTA TXAPELKETA Iharra frontoian
(1. gunean)

18:00etan … eskutik, ohitura bihurtu den
amateurren arteko PILOTA PARTIDA izango da.

19:00etan
Futbolin txapelketa. ANTOLATZAILEA: KAR KAR

20:00etan
Gurpil poteoa Elektrotunarekin

20:00etan kontzertua Gazte
Lokalean

22:00etan Gaueko kontzertuak: Versen, Sirka,
Zesatek.

MARTXOAK 20 LARUNBATA

Pintxo Eta
koktel txapelketa(2.gunean)

11:00etan Diana eta txupina
Deustuko gaitariekin.

11:00etan Roller Txapelketa

11:00etan
ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
(11:00-14:30 / 17:00-21:00)

11:00etatik aurrera, txapelketa
egun osoan zehar Deusto Bizirik elkarteak antolatua.

11:30etan
Erraldoien bilkurari hasiera emango diogu Deustuko anbulatoriotik
ONDALAN erraldoien konpartsaren eskutik

12:00etan
Umeentzako TAILERRAK eta PUZGARRIA Done Petri/San Pedro plazan (1.
gunean)

12:00etan TOMATE NAGUSIA sukaldaritza lehiaketa
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean). Ez ezazue huts egin!

15:00etan
Tomate txapelketako plater berezi eta originalen aurkezpena, sari
banaketa eta herri bazkaria.

17:30etan Mus Txapelketa (La
Tortillan)

Ondoren…KOADRILA eta KONPARTSEN arteko JOKUAK
txapelketaren barruan Done Petri /San Pedro plazan (1. gunean)

18:00etan
ENSAYO akademiako irakasleekin batera, koadrila eta konpartsen arteko
dantza txapelketa.

18:00etan ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETA
Matrakan (5.eta 6. maila)botika zaharreko parkean (2. gunean)

19:00etan
umeentzako berbena botika zaharreko parkean TXORROMORROren eskutik (2.
gunean)

19:00etan ENSAYO akademiarekin batera, Salsa
erritmoak dantzatzeko ordua heldu zaigu.

20:00etan SUZKO
ZEZENA botika zaharreko parkean (2. gunean)

20:30etan Gazte
Lokalean

22:00etan TXIRRITXORRA txosna gunean (4. gunean)
eta ondoren TXIKIZIO

00:00etan EMAKUMEEK jasaten dituzten
ERASOEN AURKAKO ekimena txosna gunean (4. gunean)

MARTXOAK
21 IGANDEA

11:00etan Diana eta txupina Deustuko
gaitariekin.

11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA Done
Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00)

12:00etan
UMEENTZAKO TAILER KULTUR ANITZA botika zaharreko parkean (2. gunean)
AMARU ELKARTEAREN LAGUNTZAREKIN.

13:00etan Euskal dantzak
Gure Herria dantza taldea Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) .

14:00etan
Bazkaria

Ondoren…KOADRILA eta KONPARTSEN arteko karaoke
txapelketa

18:30etan jaiei amaiera emateko TOMATE ERREKETA
eta PARRILADA Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean).

ORAINGOAN ANDERLECHT

Oraingoan Anderlecht etorriko da Bilbora. Garai bateko UEFA edo gaur egungo Europe League izenez ezaguna den txapelketaren 1/8ko kanporaketa izango da gaur gauean.

Unibertsitatetik iritsi berri naiz eta belgiarrak jada kalean daude, kantuan eta edalontzia gora eta behera; gargardo itzelak edanez. Ez dakit zein hizkuntzatan abesten zuten, baina ez diet tutik ere ulertu, akaso Vlaemsch delakoan ibiliko ziren.

Athleticen zapiak ere milaka taberneta jarri dituzte, baten batzuek kamiseta jantzita daramate, nabari da gaurkoa berezia izango dela. Bilbon futbol partida berezia (kopa edo europear txapelketa) dagoenean kaleek nabari dute.

Zer gertatuko da? Ez dakit, partidua nahiko parekatuta baitago, hala ere guk taberna zuloren batean ikusteko plana egin dugu.

ESKERRAK BILBOKO UDALETXEARI

Bilblogari  lehiaketan parte hartu nuen, ez nuen irabazteko esperantzik eta ez pentsa irabazi nuenik; baina pozik nago zeren badirudi geroz eta euskal blog gehiago daudela euskal blogosferan.

Eskerrak eman behar dizikiot Bilboko Udaletxeari eta batez ere, Euskara Zinegotziari, bidali didan eskutitzagatik. Ilusio handia egin dit eskutitz bat jasotzeak eta barruan 1GBeko pendrivea aurkitzea; lehiaketan parte hartzeagatik eskertzeko modu bikaina. Kasualitatea izango da, baina duela aste batzuk pendrivea galdu nuen, eta oraingoan opari modura beste bat aurkitu dut Bilboko etxeko postontzian. Eskerrik asko.

EL SHOW DEL TXISTU

El Show del Txistu horrelako izenarekin aurkeztu dute Bilboko azken erokeria. Ez nuen inoiz horrelakorik ikusi ezta entzun ere, baina benetan dibertigarri nahiz berritzailea dirudien ekimena dugu; Euskal Herrian behintzat horrelakorik ospatzen den lehenaldia dela uste dut.

Zinemarekin loturiko jaialdia dugu, Bilbon ospatuko da, Bilborock aretoan. Baina zer da? Azkar esandako laburmetraien jaialdi bat dugu, jendeak bere laburmetraiak bidal ditzazke – otsailaren 4a arte, baina informazio gehiagorako hobe webgune ofizialean irakurtzea – eta laburmetrai hauekin jaialdi lehiaketa ospatuko da.

Bai egia, betiko jaialdia dirudi baina ez, berezitasuna honetan datza; bertara hurbilduko den pertsona bakoitzari txistu bat utziko zaio eta laburmetraiak jartzen joango dira, lehen 30 segunduetan isiltasuna gorde beharko du ikusleak – txisturik erabili gabe – baina 31. segundutik aurrera ikusleak txistua ikutzeko eskubidea izango du; aretoko gehiengoak txistua ikutu bezain pronto laburmetraia gelditu eta hurrengoa jarriko dute; txistu zaparrada jaso dutenak kanporatuak izanez. Kanporatuak izan ez diren laburmetraien artean epaileek irabazlea aukeratuko dutelarik.

Argi dago esperientzia polita izan daitekeela, eta lehen esan bezala, guztiz berritzailea. Brasilen jada Show do Gongo izenez ezaguna dugu eta behin baino gehiagotan egin dute, Bilbon otsailaren 5ean, ostirala, gaueko 22:30etatik aurrera antolatuko da. Planik ez baduzu behintzat, plan berezia izan daiteke.