Jada hasi naiz Tavaresen bildumako beste liburu bat irakurtzen, El Señor Valery uste dut guztiak irakurriko ditudala. Errazak dira irakurtzeko, egunean orri gutti batzuk irakurtzeko aukera ematen duelarik. Ongi dago begiak itxi baino lehenago interesgarria den zerbait irakurtzea.
SAGARDOTEGIAN, ITXAS-BURU.
Badakigu sagardotegi garaia amaitzear dagoela, horrexegatik joan den asteburuan azkenekoz Itsas Buru sagardotegian izateko aukera izan genuen.
Oraingoan ez zen azken orduko bajarik izan, eskerrak! uste nuen 2008an ezingo genuela guztiok sagardotegi batean amaitu baina azkenean posible izan zen.
Itsas Buru tren geltokitik Akarregi baino zertxobait urrutiago geratzen da, baina lehenago Hernaniko tabernetatik poteoa egiteko intentzioa baduzu ez da oso urrun gelditzen, 15-20 minutu oinez erritmo lasaian.
tagzaniapaste
Itxas-Buru. Osinaga bailara (Hernani) map
Sagardotegiari dagokionez gustokoago izan dut Itxas-Buru, mahaiak pixu batean daude eta kupelak beste batean, kupel guztiak bata bestearen ondoan; horrela gela berezia izan da nahiko giro polita izanen da kupelen artean, sagardotegiara joaten den beste jendearekin hitz egiteko aukera izanez. Norberak kupela irekitzeko aukera dauka, hala ere nik nahiago dut bertakoek irekitzea zeren bestela bere xarma galtzen du ez? Menuari dagokionez Akarregikoaren antzekoa, nahiz eta Itxas-Buruko txuletak ez nituen Akarregikoak bezain gustoko izan.
Nora joan? Ba nik behintzat errepikatzekotan Itxas Burura joango nintzateke, batez ere bertan izan genuen giroagatik, baina txuleta on bat jan behar baldin badut eta sagardotegira noan jendeak oso gustoko badauka bapo jatea akaso Akarregira joango nintzateke.
Amaitzeko Hernanin egin genuen parranda eta nor eta Mikel Elizegirekin topo egin genuen ordu txikietan, a zer nolako irriak egin genituen berarekin. Bera baita larunbat gaueko protagonista.
OLEARSO FESTIVAL MARTXAN.
Listo badirudi Olearso Festival martxan dagoela, webgunea behintzat online dago eta zerbait online dagoenean bizirik edo martxan dagoela esaten da.
Informazioa nahiko argi agertzen da, sarrerak herriko tabernetan nahiz inguruko herrietan erosteko aukera dago; baita internet bidez. Asko gustatu zait kontzertuetaz aparte hainbat ekintza daudela jakitea, “festival”etan gertatzen den moduan. Hona hemen kontzertuetaz aparte daude ekintzak:
Maiatzaren 2an ostirala:
16:30 Graffiti erakustaldia DJ Zaldixe-n erritmopean.
18:30 Break Dance, Jam Session eta mikrofo askea Samu Break taldearen eskutik.
16:30-19:30 Skate ranparako deialdia bertan ibili nahi duen guztiarentzat.
Maiatzaren 3an larunbata:
17:30 Kontzertua Layo Raser eta Willis Drummond taldeen eskutik.
Skate deialdia.
16:30 Bonberena Txaranga alde zaharretik atera eta portu auzora igarota festibal ingurura iritsiko da.
OLEARSO FESTIBALA
LA COLIFATA, ARGENTINATIK.
Gaixoekin terapia egitea eta irratian hitz egitea, horixe da gutti-gora-behera La Colifata irratian egiten dutena. Argentinako irrati hau duela urte batzuk ezagutu nuen Manu Chaori esker eta baita Che Sudakari esker.
Bere garaian proiektu zoragarria iruditu zitzaidan, baina nuen askotxo entzuten, garai haietan Irola irratia entzuten nuen, bai irrati bidez Bilbon egoten nintzen egunetan eta batzuetan internet bidez etxean aurkitzen nintzenean.
Orain La Colifata telebistan agertu eta anaiak esan komentatu zidan, “ikusi duzu? La Colifata telebistan.” Harrituta geratu nintzen eta berriro ere entzuteari ekin diot. Eskerrak horrelako proiektuak existitzen diren; eguraldi euritsuak eta egun tristeak aurrera ateratzeko balio du behintzat. Antena corta frecuencia larga.
DOCTOR DESEOREN DISKA BERRIA APIRILAREN 2TIK AURRERA
“Sexo, Ternura y Misterio” diskaren azala.
Horixe irakurri dut Doctor Deseoren webgune ofizialean, apirilaren 2tik aurrera eros dezakegula diska berria. Hasiera batean lehenago atera behar zen merkatura baina badirudi Austrian editatu dutela liburuxka eta zentsura dela kausa beranduago irtengo dela; azkenean apirilaren 2an. Hainbesterako izango da? Diska erosi beharko liburuxka ikusteko. Beti bezala erosi egingo dut, Doctor Deseoren musika oso gogoko baitaukat.
AMPARANOIAREN AGURRA
“Como mujer al frente, capitana de este barco, he tenido que
resistir fuertes tormentas, vientos en contra y bajas de mi
tripulación. Pero eso es parte del camino y he tenido más alegrías que
penas, más sonrisas que lágrimas, y esa vocecita que me habla desde muy
adentro me dice que tengo que seguir creciendo y despedir este sueño
para soñar y crear otros.”
Hauek izan dira Amparo Sanchezek esan dituen azken hitzak, horrelaxe esan dio agur 10 urte iraun duen proiektuari, Amparanoia. Duela urte batzuk Bilbon ikus entzuteko aukera izan behar nuen, Amparanoia eta La Kinky Beat baina Madrilen T4ean gertatutako atentatuei esker kontzertua bertan behera gelditu zen; ezin izan nuen Amparo Bilbon ikusi, Kafe Antzokian.
Gogoratzen dut bai aste batzuk beranduago bizkaiko herrixka batean jo zuela, ez dut izena gogoratzen baina garai haietan klasekide nuen Jabik argi esan zidan; “Zuk Amparanoia gogoko zenuen ez? Asteburu honetan herrixka honetan dohan joko du; joango gara?”. Horrela ikusi nuen lehen aldiz zuzenean. Beharbada gutxi ikus entzun genuen, berandu iritsi baiginen baina oroitzapen onak gordetzen ditut.
ARRIKRUTZ, OÑATIKO KOBAK
Aste Santu honetan berriro ere urtero bezala Arantzazura joateko aukera izan dugu, aurten Arrikrutz Oñatiko Kobak ikusteko aukera izan dugu.
Hasiera batean pentsatu genuen lepoz jende egongo zela, baina badirudi eguraldi aldaketak, alegia telebistan aipaturiko eurite nahiz elurteek jendea atzera bota zutela, patxadaz eta lasaitasunez ikusteko aukera izan genuen.
Lehenik eta behin erreserba egitea gomendagarria da, horretarako, 943082000 telefonora deitu behar da, beraien ordutegia 10:00 – 14:00 / 15:00 – 18:00 bitartekoa da, ez zaitez saiatu 9:50etan deitzen zeren 10:00ak baino lehenenago ez duzu lortuko beraiekin hitz egitea. Telefonoan zaudela zenbateko jendea joan behar den galdetuko dizute, zenbateko taldetxoa, ondoren zein hizkuntzatan nahi duzu kobatik ibilbidea egitea, euskaraz nahiz gaztelaniaz; aipatu beharra audioa inglesez, frantsez eta katalanez ere eska daitekeela baina normalean honetarako talde handiak osatu behar dira.
Amaitzeko benetan gomendagarria da egun euritsuetan joatea, koba asko aldatzen baita egun eguzkitsuetan edo ta euritsuetan joanda, bertakoek euritsuetan ikusgarriagoa dela diote, barruan metatzen den ur kopurua handiagoa baita eta egun eguzkitsuetan ikustezinak diren gauzak ikusteko aukera baitago. Sarrerak 8 euru balio ditu helduetzat eta 5 umeetzat, nire ustez pena merezi duen bixita da. Bixitak gutxi gora behera 60 minutuko iraupena dauka.
Informazio gehiago Oinati.org
EL SEÑOR BRECHT, GONÇALO M. TAVARES
El Señor Brecht liburua jaso nuen atzo. Zorionetako opari sorpresa moduan, egia esan behar badut ez nuen ezertxo ere espero zeren argazki kamera aski iruditzen zait. Oraindik ez dut kamerarik baina nahiago dut lasai-lasai ikusi eta aukeratu.
Gonçalo M.Tavaresen liburua opari egoki iruditzen zait, zeren nire izenari erreferentzia egiten dion liburua da, alemaniar idazleari dagokiona, oraingoz nahiko irakurt-erraza iruditzen zait, hala ez ditut bost orri baino gehiago irakurri; atzo bidaiarekin nahiko berandu iritsi bainintzen. Jakin ahal izan dudanez liburu sorta bat prestatzen ari da Tavares, jada beste bi plazaratu egin ditu, eta pare bat oraindik falta dira. Itxura hona dauka, ea “El Barrio de los Artistas” bilduma bukatzen dudan, ideia behintzat nahiko originala iruditzen zait.
RODOLFO CHIKILICUATRE EUROVISIONEN
Horrelakoxea da Espainia, gaur bozkatzeko eguna eta gaur mila lekuetan irakurri izango duzu “Rodolfo Chikilicuatre” Eurovisionera joango dela. Horrelakoxea da gaur egungo Espainia.
60 puntu lortu zituen Chikilicuatrek, bigarrek 48 puntu eta hirugarrenak 42 puntu, argi dago bozkatu zuen jendeak Chikilicuatre zuela gogoko. Ez dut ezer ulertzen.