Etiketaren artxiboa: hernani

SAGARDOTEGIAN, ITXAS-BURU.

Badakigu sagardotegi garaia amaitzear dagoela, horrexegatik joan den asteburuan azkenekoz Itsas Buru sagardotegian izateko aukera izan genuen.
Oraingoan ez zen azken orduko bajarik izan, eskerrak! uste nuen 2008an ezingo genuela guztiok sagardotegi batean amaitu baina azkenean posible izan zen.
Itsas Buru tren geltokitik Akarregi baino zertxobait urrutiago geratzen da, baina lehenago Hernaniko tabernetatik poteoa egiteko intentzioa baduzu ez da oso urrun gelditzen, 15-20 minutu oinez erritmo lasaian.

tagzaniapaste
Itxas-Buru. Osinaga bailara (Hernani) map

Sagardotegiari dagokionez gustokoago izan dut Itxas-Buru, mahaiak pixu batean daude eta kupelak beste batean, kupel guztiak bata bestearen ondoan; horrela gela berezia izan da nahiko giro polita izanen da kupelen artean, sagardotegiara joaten den beste jendearekin hitz egiteko aukera izanez. Norberak kupela irekitzeko aukera dauka, hala ere nik nahiago dut bertakoek irekitzea zeren bestela bere xarma galtzen du ez? Menuari dagokionez Akarregikoaren antzekoa, nahiz eta Itxas-Buruko txuletak ez nituen Akarregikoak bezain gustoko izan.

Nora joan? Ba nik behintzat errepikatzekotan Itxas Burura joango nintzateke, batez ere bertan izan genuen giroagatik, baina txuleta on bat jan behar baldin badut eta sagardotegira noan jendeak oso gustoko badauka bapo jatea akaso Akarregira joango nintzateke.
Amaitzeko Hernanin egin genuen parranda eta nor eta Mikel Elizegirekin topo egin genuen ordu txikietan, a zer nolako irriak egin genituen berarekin. Bera baita larunbat gaueko protagonista.

SAGARDOTEGIAN BERRIRO ERE

    Aurten ere Sagardotegian izateko aukera izan dugu, Akarregi Sagardotegiara joan gara berriro ere; batzuek diotenez ez dirudi benetako sagardotegia bertan eserita jateko aukera baitago, beste batzuek garaje handi bat dirudiela, eta besteak aluminiozko kupelak daudela.


    lagunartean motorrak berotzen.

Gu joan garen guztietan oso ongi pasa dugu sagardotegian, txuletak nahiko onak egoten dira; hala ere beti eskatzen dugu beste razioren bat. Norberak bere haragi edo txuleta eramateko aukera badu, baina aldez aurretik abisatuz gero hobe. Menuari dagokionez sagardotegi guztien antzera, txoixoa, tortila, bakaiaua, txuletak, intxaurrak, gazta nahiz membrilua. Badakit zenbait sagardotegietan ere Tolosako Tejak ematen dituztela; baina Akarregin ez.


Akarregiko kupel ezberdinak.

    Egun paregabea pasa genuen sagardotegian, bertan aurkitutako jendea nahiko jatorra baitzen, baita  sagardo ateratzen zutenek ere. Prezioari dagokionez, 30 euru inguru ordaindu genuen eta hori txuleta gehiago eskatu genituela. Amaitzeko esan beharra trenetik nahiko hurbil aurkitzen dela, eta guretzat behintzat puntu hau nahiko garrantzitsua da, gauetan ez baitugu kotxerik hartzen. Zuek zein sagardotegietan egon zarete 2008an?