Hileko artxiboak: apirila 2009

MAIATZAK 2 OLABEAGAKO GAZTE EGUNA

Zenbaitetan izan naiz Bilboko Olabeagako Gaztetxean, berrian duela gutti okupatu zutena; ez du ez urte bat ere izango. Ni egon nintzen lehen aldian behintzat okupatu berria zirudien, argi gutxi, hotz dexente eta oraindik ia ia apaindu gabea, esan beharra dut negu partean izan zela eta aurtengo negua nahiko hotza izan dugula; baina lasai asko jaso nuen bertakoen berotasuna.

Nahiz eta gaztetxe gaztea izan, argi daukate bertan dauden gazteak gauzak antolatu behar direla, Bilbo edo ta auzoa berpiztu eta horrela maiatzaren 2 rako Olabeagako Gazte Eguna antolatu dute.

Ni ez naiz handik azalduko, maiatzeko zubia atzerrian dudan lagun bati bixita egiteko probestuko baitut, baina hala ere, Bilbo edo inguruetan dabiltzan gazteentzat plan ederra iruditzen zait.

Hona hemen beraien webgunetik hartu dudan egitaraua:

-12:30 harrera+ kale animazioa ( batukada, erraldoiak, etab.)
-13:30 triki poteo auzotik
-14:30 indabada + kantautorea ( tipico pero cierto)
-17:00 ginkana
-19:00 kalejira orkresta nazionalarekin
-20:30 kontzertuak frontoian + ekitaldia ( neguri gorriak, itziarren semeak eta bilbomatiks)
– Gaupasa gaztetxean

NOLA HELDU OLABEAGARA (BILBO)
METRO: San mames geltokia edo Indautxu
TRENA: Renfe, Olabeaga
AUTUBUSA: Moyua-Olabeaga (Bilbobus)

PIXUKIDEAK 2.0, PIXUKIDE BILA 2009/2010

Joan den urtean pixukide bila ibili ginen eta ez zitzaigun asko kostatu pixukide bat lortzea; baina aurten asuntua guztiz ezberdina da. Ikasle pixuan 4 pertsona aurkitzen ginen eta urteak pasa diren moduan jendeak aurrera egin du bere ikasketetan, gauzak horrela hiruetako bat Suezia aldera joango da erasmusean, ikasketak luzatzeko asmoz; gainera titulu bikoitza jasoko du. Beste biak proiektuekin dabiltza jada eta ez dute Bilbon jarraitzeko gogorik, nahiago dute beraien etxe inguruan lan egitea, alegia, Gasteiz eta Donostia inguruetan, jakina baita herri txikietan zail dagoela injenieritza munduan lan egitea.

Horrela 4 ikasleko pixu batean pertsona bakar bat egotearen egoerara iritsi naiz, hurrengo urterako jada badaukat Bilbora iritsi nintzenean ezagutu nuen lagun bat, gaur egun Doktoretza ikasketak egin dabilena, Leioa aldean, ondorioz 2 gela hutsik izango ditugu hurrengo ikasturtean 2009/2010.

Oraindik ez ditugu Unibertsitateak paperez bete, baina joan den urtean sortu genuen email kontuan, pixukideak(arroba)gmail(puntu)com, zenbait  emilio jaso ditugu. Lehenik internet bidez saiatzen ari gara, zenbait lekuetan iragarkiak jarriz, duela urte bat ere lan hau egin genuen eta berriro ere leku horietan zenbait iragarki jarri ditugu. Bestalde euskal webguneetan ere, iragarkilaburrak esaterako iragarkiak jarri ditugu,jende euskalduna aurkituko dugun esperantzaz. Amaitzeko puri purian dagoen Facebook edo ta Tuenti sareetan kontuak sortu ditugu, pixuko zenbait argazki eta informazio ezarriz; behintzat pixu etorri nahi duenak lehen kontaktu bat izan dezan, aipatu beharra dago, honi esker guk ere zertxobait jakingo dugula etorri nahi duten pixukideei buruz.

Besterik gabe, Facebook sarean Piso Autonomia Bilbo ezizena erabiltzen dugu eta Tuentian aldiz, Piso Autonomia beraz badakizue oraintxe bertan 3 bide ezberdin dituzue Pixukideak 2.0n parte hartzeko.

Eta nork esango lieke gure gurasoei pixukideak horrela bilatuko genituela?

ESTERTORES

Estertores horixe da Unibertsitateko lagun batzuek atera duten azken proiektua. Ez, ez da proiektu informatikoa edo ta teknologia berriekin loturikoa, baizik eta letren munduarekin eta literaturarekin; bai harritzekoa baina zenbait injeniarik ere idaztea eta irakurtzea maite dugu.

Oraingoz  # 1 Resaca izeneko lana bakarrik atera dute, jeisteko moduan dago beraien webgunean .pdf formatuan, pena merezi du irakurtzeak. Dirudienez, paperean ere inprimatu dituzte zenbait ale, horrela Gasteiz eta Bilbo bezelako hirietako leku bitxietan utzi dituztelarik; lasai asko pasatzen den jendeak har eta irakur ditzan; fanzine baten moduan edo.

Gaur egun gaztelaniaz idazten den proiektu irekia da, beraiekin kontatuan jarriz gero parte hartzeko aukera izanez. Benetan aberasgarriak iruditzen zaizkit horrelako proiektu alternatiboak; idazleek kudeatutako proiektua, ilusioz hasitako proiektuak; espero dezagun aurrera jarraitzea.

Posiblea izango litzateke horrelako zerbait euskaraz egitea? Estertoresekin indarrak batu? Euskarazko proiektu berria sortu? Ozen oihu egiten dut euskal blogosferara, erantzunen bat entzuteko esperantzaz.

BOLOGNIA DEUSTUKO UNIBERTSITATERA DATOR

Iritsi da. Bolognia. Azken urteetan zenbait froga egin ditugu ESIDEn Bolognako plana dela eta; baina guzti hau irakasle eta ikasleen artean geratzen zen. Oraingoan gogor etorri da Bolognia Deustuko Unibertsitateara. Egutegiak aldatu dituzte, azterketa garaiak aurreratu, nahiz eta ESIDEkoei gauzak asko ez aldatu, aurteko irailean behintzat beti hasten baiditugu azterketa abuztu bukaeran.

Baina 2009- 2010 kurtsoa ezberdina izango da, lehenik egutegiak, lehenago hasiko da kurtsoa eta jada ez dira iraileko azterketa existituko, alegia, bigarren kuatrimestrea amaitu eta egun batzuetara udako azterketak deritzogunak izango ditugu. Horrela beste Europear Unibertsitateekin egutegi bateraketa egin nahi da, alde batetik ongi dagoela iruditzen zait, zeren horrela uda libre izateko aukera izango dugu denak gainditzen ez ditugun ikasleek, baina bestalde, bigarren kuatrimestreko azterketak egin bezain pronto berriro ere azterketak izango ditugu eta akaso denbora ez da nahikoa izango lehen kuatrimestrekoak prestatzeko. Esan beharra dago, Bologniarekin 2009-2010 kurtsorako lehenengo mailan matrikula egiten duten ikasleek jada plan berrian sartu direla, alegia, gradu moduan.