Etiketaren artxiboa: bolognia

BOLOGNIA DEUSTUKO UNIBERTSITATERA DATOR

Iritsi da. Bolognia. Azken urteetan zenbait froga egin ditugu ESIDEn Bolognako plana dela eta; baina guzti hau irakasle eta ikasleen artean geratzen zen. Oraingoan gogor etorri da Bolognia Deustuko Unibertsitateara. Egutegiak aldatu dituzte, azterketa garaiak aurreratu, nahiz eta ESIDEkoei gauzak asko ez aldatu, aurteko irailean behintzat beti hasten baiditugu azterketa abuztu bukaeran.

Baina 2009- 2010 kurtsoa ezberdina izango da, lehenik egutegiak, lehenago hasiko da kurtsoa eta jada ez dira iraileko azterketa existituko, alegia, bigarren kuatrimestrea amaitu eta egun batzuetara udako azterketak deritzogunak izango ditugu. Horrela beste Europear Unibertsitateekin egutegi bateraketa egin nahi da, alde batetik ongi dagoela iruditzen zait, zeren horrela uda libre izateko aukera izango dugu denak gainditzen ez ditugun ikasleek, baina bestalde, bigarren kuatrimestreko azterketak egin bezain pronto berriro ere azterketak izango ditugu eta akaso denbora ez da nahikoa izango lehen kuatrimestrekoak prestatzeko. Esan beharra dago, Bologniarekin 2009-2010 kurtsorako lehenengo mailan matrikula egiten duten ikasleek jada plan berrian sartu direla, alegia, gradu moduan.