Hileko artxiboak: martxoa 2008
LA COLIFATA, ARGENTINATIK.
Gaixoekin terapia egitea eta irratian hitz egitea, horixe da gutti-gora-behera La Colifata irratian egiten dutena. Argentinako irrati hau duela urte batzuk ezagutu nuen Manu Chaori esker eta baita Che Sudakari esker.
Bere garaian proiektu zoragarria iruditu zitzaidan, baina nuen askotxo entzuten, garai haietan Irola irratia entzuten nuen, bai irrati bidez Bilbon egoten nintzen egunetan eta batzuetan internet bidez etxean aurkitzen nintzenean.
Orain La Colifata telebistan agertu eta anaiak esan komentatu zidan, “ikusi duzu? La Colifata telebistan.” Harrituta geratu nintzen eta berriro ere entzuteari ekin diot. Eskerrak horrelako proiektuak existitzen diren; eguraldi euritsuak eta egun tristeak aurrera ateratzeko balio du behintzat. Antena corta frecuencia larga.
DOCTOR DESEOREN DISKA BERRIA APIRILAREN 2TIK AURRERA
“Sexo, Ternura y Misterio” diskaren azala.
Horixe irakurri dut Doctor Deseoren webgune ofizialean, apirilaren 2tik aurrera eros dezakegula diska berria. Hasiera batean lehenago atera behar zen merkatura baina badirudi Austrian editatu dutela liburuxka eta zentsura dela kausa beranduago irtengo dela; azkenean apirilaren 2an. Hainbesterako izango da? Diska erosi beharko liburuxka ikusteko. Beti bezala erosi egingo dut, Doctor Deseoren musika oso gogoko baitaukat.
AMPARANOIAREN AGURRA
“Como mujer al frente, capitana de este barco, he tenido que
resistir fuertes tormentas, vientos en contra y bajas de mi
tripulación. Pero eso es parte del camino y he tenido más alegrías que
penas, más sonrisas que lágrimas, y esa vocecita que me habla desde muy
adentro me dice que tengo que seguir creciendo y despedir este sueño
para soñar y crear otros.”
Hauek izan dira Amparo Sanchezek esan dituen azken hitzak, horrelaxe esan dio agur 10 urte iraun duen proiektuari, Amparanoia. Duela urte batzuk Bilbon ikus entzuteko aukera izan behar nuen, Amparanoia eta La Kinky Beat baina Madrilen T4ean gertatutako atentatuei esker kontzertua bertan behera gelditu zen; ezin izan nuen Amparo Bilbon ikusi, Kafe Antzokian.
Gogoratzen dut bai aste batzuk beranduago bizkaiko herrixka batean jo zuela, ez dut izena gogoratzen baina garai haietan klasekide nuen Jabik argi esan zidan; “Zuk Amparanoia gogoko zenuen ez? Asteburu honetan herrixka honetan dohan joko du; joango gara?”. Horrela ikusi nuen lehen aldiz zuzenean. Beharbada gutxi ikus entzun genuen, berandu iritsi baiginen baina oroitzapen onak gordetzen ditut.
ARRIKRUTZ, OÑATIKO KOBAK
Aste Santu honetan berriro ere urtero bezala Arantzazura joateko aukera izan dugu, aurten Arrikrutz Oñatiko Kobak ikusteko aukera izan dugu.
Hasiera batean pentsatu genuen lepoz jende egongo zela, baina badirudi eguraldi aldaketak, alegia telebistan aipaturiko eurite nahiz elurteek jendea atzera bota zutela, patxadaz eta lasaitasunez ikusteko aukera izan genuen.
Lehenik eta behin erreserba egitea gomendagarria da, horretarako, 943082000 telefonora deitu behar da, beraien ordutegia 10:00 – 14:00 / 15:00 – 18:00 bitartekoa da, ez zaitez saiatu 9:50etan deitzen zeren 10:00ak baino lehenenago ez duzu lortuko beraiekin hitz egitea. Telefonoan zaudela zenbateko jendea joan behar den galdetuko dizute, zenbateko taldetxoa, ondoren zein hizkuntzatan nahi duzu kobatik ibilbidea egitea, euskaraz nahiz gaztelaniaz; aipatu beharra audioa inglesez, frantsez eta katalanez ere eska daitekeela baina normalean honetarako talde handiak osatu behar dira.
Amaitzeko benetan gomendagarria da egun euritsuetan joatea, koba asko aldatzen baita egun eguzkitsuetan edo ta euritsuetan joanda, bertakoek euritsuetan ikusgarriagoa dela diote, barruan metatzen den ur kopurua handiagoa baita eta egun eguzkitsuetan ikustezinak diren gauzak ikusteko aukera baitago. Sarrerak 8 euru balio ditu helduetzat eta 5 umeetzat, nire ustez pena merezi duen bixita da. Bixitak gutxi gora behera 60 minutuko iraupena dauka.
Informazio gehiago Oinati.org
EL SEÑOR BRECHT, GONÇALO M. TAVARES
El Señor Brecht liburua jaso nuen atzo. Zorionetako opari sorpresa moduan, egia esan behar badut ez nuen ezertxo ere espero zeren argazki kamera aski iruditzen zait. Oraindik ez dut kamerarik baina nahiago dut lasai-lasai ikusi eta aukeratu.
Gonçalo M.Tavaresen liburua opari egoki iruditzen zait, zeren nire izenari erreferentzia egiten dion liburua da, alemaniar idazleari dagokiona, oraingoz nahiko irakurt-erraza iruditzen zait, hala ez ditut bost orri baino gehiago irakurri; atzo bidaiarekin nahiko berandu iritsi bainintzen. Jakin ahal izan dudanez liburu sorta bat prestatzen ari da Tavares, jada beste bi plazaratu egin ditu, eta pare bat oraindik falta dira. Itxura hona dauka, ea “El Barrio de los Artistas” bilduma bukatzen dudan, ideia behintzat nahiko originala iruditzen zait.
RODOLFO CHIKILICUATRE EUROVISIONEN
Horrelakoxea da Espainia, gaur bozkatzeko eguna eta gaur mila lekuetan irakurri izango duzu “Rodolfo Chikilicuatre” Eurovisionera joango dela. Horrelakoxea da gaur egungo Espainia.
60 puntu lortu zituen Chikilicuatrek, bigarrek 48 puntu eta hirugarrenak 42 puntu, argi dago bozkatu zuen jendeak Chikilicuatre zuela gogoko. Ez dut ezer ulertzen.
DEUSTUKO JAIAK 2008
Iritsi dira “Deustuko Jaiak 2008” martxoko 7-8-9 eta 14-15-16 nahiz 19.
Aurtengo Jaietako Kartela
Hemen duzue egitaraua:
MARTXOAK 7 OSTIRALA
17:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKAren irekiera eta inaugurazioa
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean), gaueko 21:00ak arte.
20:00etan Txupina eta pregoiaren irakurketa Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean).
Ondoren, txosna gunera jaitsiera Deustuko gaitari eta ONDALAN erraldoien
konpartsaren animazioarekin eta GOLOKA taldearen BERPIZTUAK antzezpenarekin
batera. Txosnetan (4.gunean) luntx herrikoia.
20:30etan CRITIKERS eta 121 KREW taldeen kontzertua Gazte Lokalean.
22:00etan Kontzertua txosna gunean (4. gunean)
MAKETA TXAPELKETAKO irabazlea + EDAN + FEOS PERO MAJOS taldeen eskutik.
MARTXOAK 8 LARUNBATA (emakumearen eguna)
11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin Deustuan zehar.
10:00etatik aurrera, ROLLER TXAPELKETA botika zaharreko skate parkean (4. gunean)
11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00)
12:00etan UMEENTZAKO JOLAS eta TAILER PAREKIDEAK eta puzgarriak
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
12:00etan Deustuko PAELLA TXAPELKETA ospetsua hasiko da
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
12:30etan UMEENTZAKO ZIBA txapelketaren berreskuratzea
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) Deusto Bizirik elkarteak antolatuta.
13:30etan Tailerren bukaera, eta ZIBA txapelketaren SARI banaketa.
15:00etan Paellen aurkezpena, sari banaketa eta herri bazkaria.
Bazkal orduan… emakume eta gizon estereotipoak plazaratuko dira. ADI!!!
Ondoren…KOADRILA eta KONPARTSEN artean emakume eta gizonen
rolekin apurtuko dugu!
17:30etan ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETA Herri kirolak (1.eta 2. maila)
Botika Zaharreko parkean (2. gunean)
18:30etan ENSAYO akademiako irakasleekin batera,
denok dantzatzera Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
18:30etan ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETA Talde jokoak (3. eta 4. maila)
Botika Zaharreko parkean (2. gunean)
19:30etan SUZKO ZEZENA botika zaharreko parkean (2. gunean)
20:30etan Guk geuk dantzatzeko momentua iritzi da plazan egongo den
euskal ERROMERIAN Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
20:30etan ALL NIGHTERS CLUB eta DA ZEIN taldeen kontzertua Gazte Lokalean.
21:00etan KONTZERTUAK Botika Zaharreko parkean (2. gunean)
Deustuko tabernek antolatuta.
23:00etan Berbena txosna gunean LISKER taldearen eskutik (4. gunean)
00:00etan EMAKUMEEK jasaten dituzten ERASOEN AURKAKO ekimena
txosna gunean (4. gunean)
MARTXOAK 9 IGANDEA
11:00etan Diana eta txupina Deustuko fanfarrearekin.
11:00etan ARTISAU PRODUKTUEN AZOKA
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean) (11:00-14:30 / 17:00-21:00)
12:00etan UMEENTZAKO TAILERRAK ETA PUZGARRIAK
Botika Zaharreko parkean (2. gunean)
13:00etan Gure Herria dantza taldeko dantzari txikiek urtean zehar ikasitakoa
erakutsiko digute Botika Zaharreko parkera (2. gunea) hurbiltzen garen guztioi.
17:30etan umeentzako PLAY BACK txapelketa Botika Zaharreko parkean (2. gunean).
Epaimahaiak irabazleak aukeratzen dituen bitartean…ENSAYO akademiako
Danza Modernoko ikasleek erakustaldia egingo digute.
18:00etan KANP berbena zoragarria ORQUESTA GALEA taldearen eskutik
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
MARTXOAK 14 OSTIRALA
16:00etan Blas de Otero eta Bidarte auzo etxeko jubilatuen egoitzetan,
MUS eta BRISKA txapelketa.
19:30etan Kar Karrek antolatutako GAZTE OLINPIADEN finala
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
20:00etan SAN IGNACIO korala, IZAERA eta DEUSTOARRAK koroen
entzun eta disfrutatu ahal izango ditugu San Pedro elizan.
20:00etan antzerkia izango dugu Deustuko kaleetan zehar GOLOKA animazio taldearen
eskutik, oraingoan SORGINAK antzezpena egingo digute.
20:30etan TXARRALDE eta KARTU ROCK taldeen kontzertua Gazte Lokalean.
23:00etan KONTZERTUAK txosna gunean (4.gunean)
KRASIS + HABEAS CORPUS taldeen eskutik.
MARTXOAK 15 LARUNBATA
Egun osoan zehar…pintxo eta koktel txapelketa 2. guneko tabernetan zehar.
11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin.
11:00etatik aurrera, MARGOGINTZA txapelketa egun osoan zehar
Deusto Bizirik elkarteak antolatua.
11:30etan Erraldoien bilkurari hasiera emango diogu Deustuko anbulatoriotik
ONDALAN erraldoien konpartsaren eskutik.
12:00etan Umeentzako TAILERRAK eta PUZGARRIA
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
12:00etan UDAL BANDAren kontzertua Done Petri /San Pedro plazan (1. gunean)
12:00etan TOMATE NAGUSIA sukaldaritza lehiaketa
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean).
Ez ezazue huts egin!
15:00etan Tomate txapelketako plater berezi eta originalen aurkezpena, sari banaketa
eta herri bazkaria. Ondoren…KOADRILA eta KONPARTSEN arteko txapelketa
Done Petri /San Pedro plazan (1. gunean)
17:00etan FUTBITO txapelketako finala Deustuko Ikastolako patioan.
18:00etan ESKOLEN ARTEKO TXAPELKETA Matrakan (5.eta 6. maila)
Botika zaharreko parkean (2. gunean)
18:00etan Gazte Asanblada VS Goiko Alde desafioa
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
18:30etan umeentzako berbena TXIRITXORI taldearen eskutik,
botika zaharreko parkean (2. gunean)
19:30tan MARGOGINTZA txapelketarako mihiseak aurkezteko azken aukera,
ARCE akademian.
20:00etan San Jose eguneko emakumeen aurreskuaren entsegu orokorra egingo dugu,
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
20:30etan KANTU BIRA Bolivar tabernatik hasita.
20:30etan HIP HOP gaua Gazte Lokalean.
21:00etan KONTZERTUAK Botika Zaharreko parkean (2. gunean)
Deustuko tabernek antolatuta.
23:00etan BERBENA txosna gunean (4. gunean) AMAIUR taldearekin.
MARTXOAK 16 IGANDEA
11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin.
12:00etan UMEENTZAKO TAILERRAK ETA PUZGARRIAK
B
otika zaharreko parkean (2. gunean)
12:00etan Euskal dantzak Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean)
MIKELDI eta BIHOTZ ALAI dantza taldeen eskutik.
12:00etan ESTROPADAK errekan Raspas, Algorta, Zierbena, Santurtzi,
Kaiku, Deustu, Arkote, Elantxobe, Urdaibai eta Jarrillera traineren artean.
17:00etan 9-14 urte bitarteko PILOTA TXAPELKETA Iharra frontoian (1. gunean)
18:00etan Bizkaiko pilota federazioaren eskutik, ohitura bihurtu den amateurren arteko
PILOTA PARTIDA izango da.
MARTXOAK 19 ASTEAZKENA
11:00etan Diana eta txupina Deustuko gaitariekin.
12:00etan Deustuko udal korporazioa, San Felitzisimotik, alkatea buru duelarik,
Deustuko kaleetan zehar ibiliko da kalejiran. Deustuarrok gonbidatuta gaude
jantzi tipikoa soinean hartuta bertan parte hartzera.
13:00etan Emakumeen aurreskua. Herriko kaleetatik kalejira amaitu ondoren,
Done Petri/San Pedron (1. gunean), Deustuko andreek antzinako ohiturari eutsiz,
aurreskua eskainiko dute. Ondoren, indarra berreskuratzeko, luntx herrikoia.
18:00etan jaiei amaiera emateko TOMATE ERREKETA eta PARRILADA
Done Petri/San Pedro plazan (1. gunean).
Auzotarrok webgunetik lortutako egitaraua, eskerrak interneten jartzen dutela.
PSILOCYBEKO JAIA HONDARRIBIAN
Hondarribian musika bizirik jarraitzen du eta horren izpide Psilocybe Hondarribiko Musika elkarteak antolaturiko jaialdia. Martxoaren 15ean ospatuko da; Triki-poteoa, Bazkari Herrikoa, Bertsolariak nahiz Kontzertuak.
Hemen duzue kontzertuen zerrenda:
1.- INOIZ EZ
2.-THE FINIKITOS
3.-LUZ DE PUTAS
4.-TITADINE
5.-GUILTY PARROTS
6.-KABUL
7.- EUTSI!
8.-THE GLANDES
9.-PUNKTXETO
10.-DESCEREBRATORS
11.-EYE SU
12.-LINES
13.-BLOOD SEEKERS
14.- VICE PRESIDENTES
Giro itzela egongo da beste urteetan bezalaxe; espero dezagun 2008an eguraldi ederra izatea zeren beste urte batzuetan eguraldiak ez du batere lagundu, badakizu hurrengo larunbatean guztiok Hondarribian, giro polita, musika ederra eta guztia muxu-truk.
SAGARDOTEGIAN BERRIRO ERE
Aurten ere Sagardotegian izateko aukera izan dugu, Akarregi Sagardotegiara joan gara berriro ere; batzuek diotenez ez dirudi benetako sagardotegia bertan eserita jateko aukera baitago, beste batzuek garaje handi bat dirudiela, eta besteak aluminiozko kupelak daudela.
lagunartean motorrak berotzen.
Gu joan garen guztietan oso ongi pasa dugu sagardotegian, txuletak nahiko onak egoten dira; hala ere beti eskatzen dugu beste razioren bat. Norberak bere haragi edo txuleta eramateko aukera badu, baina aldez aurretik abisatuz gero hobe. Menuari dagokionez sagardotegi guztien antzera, txoixoa, tortila, bakaiaua, txuletak, intxaurrak, gazta nahiz membrilua. Badakit zenbait sagardotegietan ere Tolosako Tejak ematen dituztela; baina Akarregin ez.
Akarregiko kupel ezberdinak.
Egun paregabea pasa genuen sagardotegian, bertan aurkitutako jendea nahiko jatorra baitzen, baita sagardo ateratzen zutenek ere. Prezioari dagokionez, 30 euru inguru ordaindu genuen eta hori txuleta gehiago eskatu genituela. Amaitzeko esan beharra trenetik nahiko hurbil aurkitzen dela, eta guretzat behintzat puntu hau nahiko garrantzitsua da, gauetan ez baitugu kotxerik hartzen. Zuek zein sagardotegietan egon zarete 2008an?