Hileko artxiboak: ekaina 2005

Galdutako minutuak

Ordenagailu aurrean jarri. Argia piztu. Email kontua ikusi, mail interesgarririk ez. Badaezpada irekita utzi mail interesgarriren bat iritsiko balitz.
Bloglines edo ta RSS sindikatzeko orrialde batean sartu, ikusi ea berririk dagoen. Interesgarrienak irakurtzen hasi. MSNerako zerbitzua martxan jarri, nahiz eta jakin Jabber bezalako aukera libreak daudela, hobeagoak gainera, baina lagunak MSNan egoten dira. Martxan jarri.
Bitartean hain interesanteak ez diren RSSak irakurri. MSNko lehiotxoa ireki, solasaldi kaxkarra. Elkarrizketa ez da batere aberatsa izan, oso tristea da MSN bidez hitzegitea ez ditut gogoko horrelako elkarrizketak automata hutsak gara…
Mail berri bat. Irakurri, nahiz eta lista batekoa izan, gauza interesgarriak egoten dira, spama edo ta pozoituriko emilioa ez den bitartean. Berriro ere Firefox, nabigatzailerarekin. Zenbait orrialde del.icio.us/ kontuan jarri, biharko egunean interesgarriak izango direlakoan, jada webgune horretan gaudela besteek jarritakoak ikusi, interesgarriak diren zenbait gauz ikusi, hala ere oso gutxi inglesesa ez dakidanez…
Begiak itxi, ordenagailu aurrean zertan ari naizen galdetu… posta idazten amaitu. Ordenagailua itzali. Udako euria ikusi, eta hala ere, Irunera joan parranda asmoarekin. Gaurkoan bai ederki bustiko gara.

Jai giroa Bidasoa aldean

Jada Irungo jaiak hastear daude. Gaur gauean garai batean lepoz jende egoten zen Moskun edo ta Urdanibia Plazan Gatibu taldeak joko du. Ez da miresten dudan musika taldea, baina bai gogoko dudana. Ez dut azken diskoko abesti gehiegirik entzun baten bat entzun baldin badut irratian jarri dutelako izango da, ez baitut eskuartean izan azken diska. Ziur beste diskuetako abesti famatuak joko dituztela. Oraindik Unibertsitate ikasle guztiek ez dituzte azterketak bukatu baina baten batzuek bai, eta han egongo gara, hala ere pena da guztiak han ez egotea. Itzelak izaten baitira azterketak amaitu bezain pronto egiten ditugun jaiak.

Larunbatean, hilaren 25ean Sagardo Eguna ospatuko da Hondarribian, planik ez baduzue plan itzela izan litekee arratsalde partean Hondarribiara hurbiltzea, sagardoa dastatzea eta gauean Irundik bueltatxo bat ematea, han jai giroan ibiliko baitira, bestealde ACDC gaua izango da Urdanibia Plazan Bond Scott Band eta bertako beste musika talde baten eskutik!!! Sagardoa nahiz rock and rolla Bidasoa aldean larunbat hontan.

P2P Sareetatik Musika edo Filmeak soilik

Ordenagailuan ez dabil internet. Ez dakit zergatik Panda Antivirusa jarri eta arazoak. Orain ez dabil. Eskerrak Ubuntu CD livearekin interneten ibil naiteken. Routerreko konfigurazioa hartzen du eta intenet badabil behintzat. Orain Panda Antivirusa kendu nahi dut baina ezin dut, banekien ba nik horrelako gauzak ez direla ez P2P sareetatik jeitsi behar, pasada bat ematea eta kentzea besterik ez zen izan behar… baina Zas!

Izenbururik izango balu …

Bilbo, ekainaren 14a
Aupa XYZ!
Zer moduz doa bizitza? Zelan zabiltza atzerrian… han ez duzu ez Euskara praktikatzeko aukera baina ez pentsa hemen ere Bilbon lekuak aurkitu behar dira, ez da Gipuzkoan bezala edonon arazorik gabe hitz egin dezakezula.

Realean berriz laister hasiko dira hauteskundeak, eta ez dakit ez nork irabaziko duen, hala ere badago informazioa atal honi buruz interneten Euskal Blogosferan; Goiena.net komunitatean. Azkenean Osasunak ez zuen erregearen Kopa irabazi, pena izan zen, hala ere Telebista guztietan “Paris 2O12” jartzen zuen pankarta ikusi izan genuen 😀

Ni hemen nabil buru belarri suposatzen dut zu ere horrela ibiliko zarela, hala ere gutxi falta zaigu oporrak izateko. Oporrak esateagatik, zeren ez dakit nik niretzat behintzat zer nolako oporrak izango diren. Badakit irungo jaiak izango ditudala, Bilboko Aste Nagusia galduko dudala, badakizu urte honetan Iggy Pop etorriko da, nahiko kontzertu polita; Donostian aldiz, Fangoria; ez dakit Donostikoetan egongo naizen, baina hala ere, turista asko dabil Donostiko Aste Nagusian eta ez dira ez Bilboko Aste Nagusiak bezalakoak.

Atzo Donostian Haciendako edifizioak su hartu zuen, ez dut oso garbi nola, zergatik eta nork egin zuen, baina pertsona batek behintzat agur esan zion bizitzari, pena da; bizitza horrela galtzea. Suposatzen dut orain aldizkarietan aterako den berria izango dela, hala ere, badakizu zuk gu pixka bat arraroak garela eta zein gauzei ematen diogun inportantzia.

Ikasketak direla eta, ez dut ilargia ikusteko aukerarik izan, nahiz eta berarekin zenbait aldiz amestu. Ziur aste honetan ikusiko dudala, ea beti bezain eder dagoen. Pena da jende gutxik holako gauzei inportantzia ematea. Beno zorok beti pasa izan dugu ongi ez?

Beste bat arte, ondo izan atzerrian eta akordatu postala bidaltzeaz!!!! Gorantziak guztioi.

Uda iritsi ote da?

img_jun_13_2005_18_32

Badirudi Uda iritsi dela. Hondartzara joaten da jendea, batzuek azterketak amaitu dituzte, beste batzuek duela dexente amaitu zuten ikastola, langileek Hondartzara joateko aukera dute asteburuetan, beste batzuek ondo herriak bisitatzen dituzte, mendira joan, lagunekin egon.
Unibertsitatean dabilen jende asko aldiz, ikasten jarraituko dugu. Guretzat oraindik ez da Uda iritsi. Guretzat oraindik ez, baina iritsiko da bai.

Programa interesgarriak

img_jun_12_2005_20_21

Gaurkoan zenbait programa berezi ezagutu ditut. Bata argazkiak antolatuta izateko, Picasa gaur egun googleren den programa; oso ongi dago eta asko gustatu zait, horrexegatik biziki gomendatzen dut. Hala ere, esan beharra dago beldun pixkat nuela lehenagotik ezagutzen bainuen Codigo Escriton irakurri nuen artikulu bati esker; azkenean martxan jarri dut eta ez dit arazorik eman. Googleren produktuetan beti izan dut konfidantza.
Bestetik, Ad-Aware SE Personal jarri dut ordenagailuan nahiko makal baitzebilen azken aldian. Zerbait izango balu bezala, baten batzuek bazeuden eta guztiak izan dira kanporatuak 🙂NOD32 sartu dut ere, azkenaldian oso ongi dabilen antibirusa baita. Zuk ere hartu ahal dituzu segurtasun neurriak ordenagailuan?

Zorianak Tanius 😉

FF edo ta 0F0F

Begiak ireki ditut. Lasaitasunean arnas har dezaket, baita berba egin, pentsatu, musika entzun eta amestu; lasaitasunean. Begiak ireki ditut. Mendiak eta itsasoak ikusten ditut, helburuz eta amets gozoekin margoturikoak. FF diote batzuk beste batzuk 0F0F esango dute, eta beste batzuek aldiz zenbaki nahiz letren nahasketa hutsa dela. Batzuek zentzua aurkitzen diote, beste batzuek bigarren zentzu bat eta beste batzuek aldiz teltelkeriak dira pentsatuko dute, baina guztiek pentsatuko dute zerbait.
Askatasunean dabilen bit galduaren antzera nabilela dakit, baina helburu bat daukat. Xede argia, zuzena eta azken honetan ez naiz erratuko naiz eta azkenekoa izan. Deskantsu eran hartuko dut gaurkoa, eta oinez jarraituko dut, lotsarik gabe borrokan.
Mezu honek ez du zergatik zentzurik izan behar, lasai egon zaitez irakurle, FF edo 0F0F izan baidaiteke. Garrantzitsuena pentsatzea data.