Hileko artxiboak: ekaina 2005

Zer da zentsura? ( I )

Atzo hitz egin genuen. Nik esan beharrekoak esan nituen. Eta zuk? Esan zenituen guztiak edo entzunez eta elkarrizketa jarraituz egon zinen? Ez dakit. Argi geratu zen “zentsura”ri buruz dugun kontzeptua ez dela berdina, nik “zentsura” esaten nuenean, zuk halako zerbait esaten zenuen:
– No se trata de filtrar las pelis que se van a ver, vamos visionar peliculas formativas, peliculas que aporten algo
Filtratze hitza ez nago ziur esan zenuen, baina bakarrik “peliculas de formación” nik horri badakizu nola deitzen diodan. Hitzen aberastasunean gabiltza eta bakoitzak nahi dituenak erabil ditzala.
Luzea izan zen elkarrizketa, baina ez horregatik aspergarria. Azterketa ez da oso gaizki joan.
Gaur 14:00 hartuko dut autobusa, etxera joango naiz; bazen garaia denbora dexente eramaten nuen nire logela zapaldu gabe, herrian egon gabe, lagunak ikusi gabe, … gabe.

Egunkariak eta mundu partikularrak

Galdutako begiradak. Gaur goiz jaiki naiz prentsa idatzian zeuden albisteak irakurtzeko asmoz. Ez dut egunkari bakarra ez baita objetiboa den egunkaririk existitzen, berririk. Bertsio guztiak izan nahi ditut esku artean polizia izango banintz bezala, geroz eta gehiago hobe.

Han nituen aldizkari guztiak bata bestearen gainean, nire eskueen artean egon nahiko balute bezala. Irakurriak izateko idatzi baitira egunkariak, baliteke oso denbora gutxian, oso azkar eta zenbait akatsekin idatziak izatea baina irakurriak izateko idatzi dira. Beraien egia, beraien ikuspuntua, beraien berria transmititzeko.

Oraindik lehen egunkaria nuen esku artean, nire kolorezko eta zoriontasunezko munduan sartu nintzenean. Posiblea izango litzateke egunkari ezberdinak egotea baina han ez zen berri txarrik egongo, guztiak izango liratekeen onak. Zeren gaur egun bada notizia onak egoteko berri txarrak existitu behar denik pentsatzen duenik ere. Nik ez dut hori uste, nire kolorezko eta zoriontasunezko munduan behintzat; gustatuko litzaidake jende gehiago mundu honetan egotea edo ta bere mundu propioa izatea, baina tamalez jende gutxik inbertitzen du denbora halako tentelkerietan.

Gustokoa dute ondokoa zapaltzea, hoberena izatea, helmugara lehena iristea, nahiz eta horretarako lagunari estropozu egin behar. Horrelakoak garela dirudi. Baina nik harrotasunez esaten dut, nire kolorezko eta zoriontasunezko mundu txikia dudala.

Literaturaren munduan nire borondatzez sartu nintzenean mundu partikular hau loratzen hasi zela uste dut, filosofiarenenan sartzerakoan are gehiago aberastu zen, eta orain mundu honetan ere lasai asko bizi zitekeen jendea ezagutzen dut. Baten batzuk. Baliteke segun eta nola irakurtzen dugun, arrazakeri puntu bat izatea, baina esanahi dudana zera da, edonor egon daitekeela hemen baina bitan pentsatuta, modu positiboan egoteko, mundu honekin gozatzeko, egunkarietan oraindik berri onak ateratzeko.

Begiak itxi. Egunkari guztiak toki berean utzi. Kaleko soinuen sintonian deskantsatzen dut, herri hiri bakoitzak bere soinu pertikularra baitu.

BARAKAROCK!

Bilboko kaleetako horma bati esker izan dut “BarakaRock”en berri. Barakaldon egingo del Musika Festibala dugu, hain zuzen ere hilaren 18an larunbata. Nork amaitzen ditu azterketak 17an? 😉
BarakaRocken talde ezberdinak aurkituko ditugu, hala nola,
Reincidentes,Parabellum,MaCarraDa,Hamlet,Txapel, Segismundo Toxicomano etab. Guzti hau aurrezaurretik 20 eururen truke, edota han erosita 25 euru.
Informazio gehiagorako barakarock.biz

Isiltasunean bakarhizketan nabil

Jada nahiko denbora daramagu hemen sartuta. Ikastetxe Nagusi honetan, eta ez dakit azterketak edo ikastetxe nagusi bera izango den baina tentsioak nabari dira. Badakit blog hau ikastetxe nagusian gaudenetatik inork ez duela ezagutzen, behintzat lasai idatziko dut badakit eta inorrek ez duela leituko. Jada tentsio asko dago, jendea nahiko triste eta haserre ikusten dut, bapatean denek egiten dute salto, olioaren antzera. Lehen behintzat gure artean solasaldiak eta bestelakoak izaten genituen, baina orain? Izaten ditugu baten batzuk, baina ez dakit desberdinak dira. Ederra izango litzateke konfidantzazko arima aurkitzea, baina ez, hobe da hemen barruan konfidantzazko arimarik ez aurkitzea edozein momentuan dena esan dezake eta. Ez dut konfidantzarik aurkitzen hemen barruan. Guzti hau idazteak sosegua eta lasaitasuna ematen dit, nahiz eta jakin irakurleak internetetik soilik ezagutzen nautela, edo baten batzuek akaso pertsonalki baina gutxiengo batek. Lasaitasuna, sosegua? Guzti hau ez da irakurrita izateko idatzi, lasaitzeko soilik. Baina irakurri nahi duenak irakur dezala. Azkenean ekainean sartu gara, ikasleentzat garai ilunak datotzela esaten ohi dute. Horrela izango da ba, baina okerragoak dira niretzat abuztu amaiera edota iraila. Urte honetan ere, ilunak izango dira hilabete horiek. Beno orain ekainean gaude, eta gogor, etorri beharrekoak etorriko dira, etorri behar baldin badute.
Ekainean sartuta Flickr|comen argazkiak igotzeko aukera izan dut, tasa toperaino nuen eta, hemen dituzue BloodSeekersen Kontzertuan ateratako batzuk, ez dira asko bateria nahiko makal baitzegoen jada eguin horretan baina ideia bat egiteko balio du behintzat. Zuek ere baduzue zuen Flickr kontua? Nola ez ba, guztiak Geek hutsak gara eta ;P

Kontzertu Bakartiak

img_jun_04_2005_46_21

Argiak itzaltzen ditut. Iluntasuna soilik daukat gelan, Display txiki batean argia soilik ikus dezaket, zenbakiak mugitzen dira, frekuentzia jakin batean. Berriro ere hasten dira zenbakiak ziklo berdina eginez, oraingoan pixkat lehenago amaitu dira.
Musikaz gozatzen dut. Kontzertu txikia antolatu dut nire gela txikian, kontzertu txikia? Nik bakarrik nago baina oso ongi pasatzen ari naiz, izerditan blai. Ez da berdina areto bateko kontzertua eta gelakoa. Zuzeneko musikariak falta dira. Jendea falta da. Kea falta da. Botilak, botila txikiak 33 Cl.koak edo; berdeak marroiak.
“La Broma de SSatán” eta “Paralisis Permanente”ren kontzertuan egon nintzen. Bakarrik. “Kuraia”koek ere abestiren bat jo zuten. Polita izan zen. Beti izango dut irtenbideren bat.

Denbora amaitzear…

Denbora justua daukat post hau idazteko. Orain TECOko azterketa egin behar dut. Ikasi dut baina badakit ez dudala gaindituko. Ez nahi nuen guztia ikusi. Gauza garrantzitsuak utzi ditut lantzeke. Zergatik joan? Azterketa ikusteko, agian zortea izan dezaket. Ikastetxe Nagusi honetatik pixkat ateratzeko eta Bilboko kaleetan ibiltzeko. Oinez joaten naiz Deustuko Unibertsitatera, lasai. Zuek ikasteko leku aproposa dela diozue, baina azterketa garaian lagunak hurrengo urtean hemen egongo ez direla esatea aproposena al da? Uste al duzu jendea horrela kaleratzea bidezkoa dela? Nik ez! Oraindik ez dugu ulertzen zergatik kaleratuak izan diren. Bai, zuek ikasten jarraitzeko esango duzue, baina ez da erraza buruan hainbeste gauza dituzunean. Guztia ezabatu nahiko nukee eta kolore ezberdinetako txoriak buruan izan.

BERRITUA: Azterketa erraza izan da, ongi ikasiz gero irakasgai
konplexu hau kentzeko aukera bikaina. Errepikatzaileen gelan ikasle dexente aurkitzen ginen. Azkenean 6 puntu egin ditut, 4 puntu egin gabe utzi ditut. Ez dut uste 5/6 aterako dudanik baina esperantza ez da galdu behar.
Arratsaldean, Frontenisean jolasteko aukera izan dut, behar nuen kirola egitea.

Gaizki jokaturiko azken karta? ( I )

Nahiz eta arraroa iruditu Bilboko Ikastetxe Nagusi berezi batean aurkitzen naiz. Unibertsitateko ikasketak hasi nituenetik daramat hemen barruan, kurtso hau amaitzean 2. urtea egingo dut.
Berezia dela diot zeren hemen barruan dagoena beste mundu bat da. Zergatik diot beste mundu bat dela? Zeren gauza desberdinak daude beste Ikastetxe Nagusiekin konparatuz gero, esate baterako, telebista giltzaturik dago, alegia telebista nahi ikusi gero giltzak eskatu behar dira, eta orduan zer ikusi nahi duzun galdetuko dizute, horren arabera ikusteko aukera izango duzu, baina beraiek izango dira zuregatik aukeratuko dutenak. Egun batean, Los Serrano ikusi nahi genuela esan genuen eta ez genuen giltzik lortu, Vaya Semanitarekin aldiz bai, ziurrenik ez zuten oso argi jakingo zer zen programa hori. Kirolak aldiz, beti ikusten ditugu, Futbola, Champions, UEFA, F1, Tenisa
Zine areto berezi bat daukagu, bertan pelikulak ikusteko aukerarekin; oso ongi dago aretoa baina berriro ere ezin ditugu edozein fim ikusi, esaterako Film X ikusten ez uztea ba bueno, baina zentsura ez da hor amaitzen askoz zabalagoa da. Nik zinema nahiko gustoko dut, eta horrela Zine Zikloak proposatu ditut baina bat baino gehiago bertan behera gelditu da, hala nola, Memento edo La Naranja Mecanica biziki gomendatzen ditudan 2 film. Aurrera atera ahal izan ditudan beste batzuk aldiz, Tim Burton Cine Cicle eta TheCube, HyperCube, CubeZero Cicle.
Ez dut idazten jarraituko asko nazkatzen banaiz, baina benetan lagunak nituen bi kide kanporatu dituzte, alegia hurrengo urtean ez dutela hemen jarraituko. Zergatik? Bota dituztelako. Zergatik? Ez diete zentzuzko arrazoirik eman. Beti berdin. Besteren bat idatziko dut, hemen barruan asko baitago kontatzeko.