Urteko garairik onena

Oraintxe hasten da niretzako urteko garairik onena. Udaberriarekin ere asko gozatu dut, baina orain bizkortzen zait bihotza. San Juan bezpera, sua, gaurik motzena… magikoak dira niretzako. Aitita bizi zenean sua egiten genuen baserrian eta gau zoragarria izaten zen. Hura hil zenean kaleko San Juan sua ezagutu nuen; ez zuen baserrikoarekin antz handirik, baina magikoa izaten jarraitzen zuen. Aspaldian ez naiz egon lehen bezala suari begira, baina badut gogoa. Ea aurten egiten dudan!

Urteko garairik onena dela esan dut hau, baina ez San Juan jaiengatik bakarrik. Hor daude San Pedroak, nire auzoko jaiak, San Ferminak, nire urtebetetzea, Antzuolako jaiak, eguzkia, gaueko terrazako tertuliak, opor usaina… denak zerrendatzearekin bakarrik bihotza saltoka hasten zait. Hauxe da nire hilabetea, Cancer guztiona, eta disfrutatu egin behar! (ez beste guztiak baino gutxiago, baina bai modu berezian).

Nire inguruan ibiliko zaretenok, kontuz! Horrenbesteko adrenalinarekin inaguantable xamar ere egon naiteke-eta!

2 iruzkin “Urteko garairik onena” bidalketan

  1. Eneida

    Uxo! Euforika ikusten zaitxut! Pozten naiz! Disfrutau ba “zure hilebetia” eta batez be zapatu gaba… aber ze sorpresa jasotzen dozun!!
    Muxu bat.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude