Julio Nuñez aspaldi kendu omen zuten Iruña-Veleiako zuzendaritzatik… eta gaur arte inork ez du horren berri izan

Iturri onetik jakin dugunez, Julio Nuñez ez da Iruña-Veleiako zuzendaria aspalditxotik. Aurtengo udaberrian Euskal Herriko Unibertsitateak expedientea ireki omen zion eta irakaskuntzatik kendu. Arrazoia, diotenez, klaseak ematera ez zelako behar bezala joaten. Garai hartan kendu omen zuten aztarnategiko zuzendaritzatik.

Honetaz ez du unibertsitateak eta Arabako Foru Aldundiak inolako informaziorik eman. Solas informal bati esker izan dugu aspaldi susmatzen genuenaren baieztapena. Ezin dugu esan harrituta gaudenik, Aldundiak eta Unibertsitateak hasieratik izan duten jokaera lotsagarriaren azken aurreko atala besterik ez baita.

Azkena, oraingoz, Qark enpresari egin zaion adjudikazioa da. Aurreko sarreran dago informazioa. Lehengo galderei beste hainbat gehi dakizkieke: 1) Nor da indusketa hauen zuzendaria? 2) Enpresaren Facebook-en indusketaren hainbat argazki atera dituzte. Ez al dira konturatzen hor lanean ari direnak, ikasleak gehienak itxura batera, landa minatu baten gainean dabiltzala? 3) Iter 34 galtzada famatua induskatzen ari omen dira. Argazkiei begiratuta, non ikusten dute galtzada hori?

Informazio gehiago Ama Atan.

13873100_272817993089936_1440352627047401541_n

Qark-en Facebook-etik jasoa; abuztuaren 1ean ateratako argazkia

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude