Gaiari buruzko informazioa eta eztabaida ama ata blogean
Gaia jarraitu duenak badu honen berri. Gutariko inork ezin izan ditu piezak fisikoki ikusi azken bost urtean, ezta Eliseo Gilek edo Idoia Filloyk ere. Eta epe honetako argazkirik ere ez. Hori bai, badakigu “beste aldeko” askoren eskuetatik pasatu direla, grafologoak eta abar. Nahi izan duten guztiak, azken batean, euren esku egon baitira.
Baina badakigu batzuk behintzat garbitu egin zituztela, eta zehatz gainera, 2006ko argazkiak eta 2008koak alderatuta. Gorrochateguiren txostenean agertzen diren bi, esaterako. Orain galdera nagusia hau da: Madrilera eraman dituzten pieza GUZTIAK aurrez garbituta ote daude?
Pingback: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Ostraka garbituak laborategira? JM Elexpuru