Hilabetekako artxiboa: azaroa 2010

“Evaluación de la comparecencia en el Parlamento Vasco: un razonamiento circular”

Lorena Lz de Lacalle Diputatuaren agerraldiaren lehen balorazioa egin du Plataformak. Merezi du irakurtzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Koldo Urrutiaren artikulu interesgarria analitikei buruz DNA egunkarian

Koldo Urrutiak bi zatitan oso artikulu interesgarria argitaratu du Diario de Noticias de Alava egunkarian. “Iruña-Veleia y la medicina del siglo XIX” du titulua eta analitiken gaia jorratzen du oso modu didaktikoan. Hemen eta hemen irakur daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Laborategi espezializatuek oso erraz erabaki dezakete I-Vko auzia

Sos Iruña-Veleia arkeologian espezializatutako Europako  hiru laborategirekin harremanetan jarri zen aspalditxo ea grafitoak datatu zitezkeen jakiteko, baietz erantzun zuten denek, eta horietako batek, prestigio handiena duenak (ez dut izena esango diskrezioagatik) erantzun zuen prest zegoela analisiak egiteko. Argazkiak eta bestelako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Sos Iruña-Veleiaren eta Lorena Lz de Lacalleren agerraldiak Legebiltzarrean

Gaur Sos Iruña-Veleiako bi kidek, Koenraad van den Driessche eta biok, hitz egin dugu Gasteizko Legebiltzarreko Euskara eta Kultura Batzordearen aurrean. Hemen ikus dezakezue Koenen presentazioa, eta hemen, berriz, nirea euskaraz eta erdaraz.Gure agerraldia bukatu denean Lorena Lz de Lacalle … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Plataformak Gasteizko Legebiltzarrean hitz egingo du azaroaren 16an

Datorren asteartean, azaroak 16, Koenraad van den Driessche eta biok hitz egingo dugu Legebiltzarreko Euskara eta Kultura Batzordearen aurrean. Auziaren  historia, une honetako egoera, Nuñezen indusketek eragindako kalteak, epaileak analitikak egin daitezen emandako agindua eta abar azalduko diegu parlamentariei. Gure … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldi-aretoa bete egin zen Arrasaten

100 bat lagun izan ziren atzo Arrasaten Koen van den Driessche eta biok eman genuen hitzaldian. Jendeak asko eskertu zuen emandako informazioa eta auzia argitzeko egiten ari garen ahalegina.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia Hernanin hilaren 7an, igandez

Datorren igande eguerdian, Orhipean izeneko euskal azokaren barruan, hitzaldia emango dut Hernanin. Hemen azokaren nondik norakoak.Hitzaldia: “Iruña Veleia, gezurra ala egia”Hizlaria: Juan Martin ElexpuruEguna eta ordua: azaroak 7, 12:00Lekua: Hernaniko Tilosetako karpa

Kategoriak Sailkatugabeak | 5 iruzkin