Zelanda berrixa

Aupa, gaztiak!


Otsaila partian, Zelanda Berrira indako 3 astetako biajian fotografixak dauketzue hemen. Mendixan gora eta bera. Paraje ederrak eta eguraldixa be lagun. 4, 3 eta 2 egunetako 3 trekking in ostian, eguneko beste zenbait mendi irteera ein, kayak apur bat eta bukatzeko bertako zerbezerixa popular batian zerbeza batzuk edaten bukatu!


Plan edarra!


Ondo segi!


Ima

Nanajing

Kaixo denoi:

 

Zer moduz zabiltzate? Nik dagoeneko 5 aste egin ditut Nanajing-en. Aurreko domekan Ming Dinastiako jauregi bat ikusten ibili ginen. Bestela ez degu gauza larregi egiten, egunero lan eta lan, astean egunen bat libratzen degu, normalean Domeka, eta zerbait ikusteko erabiltzen degu, oraingoz libre hartzen ditugun egunak eguraldi ez txarra edukitzen gabiltza.

 

Aurreko astean pare bat egunetan elurra ere egin zigun. Domeka honetan Txinan urte berri batetan sartu gara, Tigrearen urte, guk hori ospatzeko lanera joan ginen domekan, lasai, zapatua jai hartu genuen (ez bait ziguten lanera etortzen utzi…). Zorionak Koto eta Jessikari, gure jubilazioa ordaintzeko beste langile bat ekarri baitute mundura.

 

Ondo ibili

ENEKO

Nanjing

Kaixo denoi:

 

Batzuk jakingo dezuten moduan, Txina aldetik nabil berriro, oraingo honetan Nanjing izeneko hiri batetara etorri naiz, Shangai-tik 300 bat kilometrora dago. Nere asteko bizitza nahiko monotonoa da, goizean jaiki gozaldu eta 8etarako lanera, eta gero atsaldean 7etan hoteleruntz.

 

Gauetan inguruan dagoen jatetxe bakarrera joaten gara jatera, naiz eta hotel ederra izan, nahiko galduta dago eraikintze dabiltzan urbanizazion berrien artean, eta oraindik ez dauka bizirik.

Astelehenetik sapatura lana egiten dugu, eta igandea gauzak ikusteko erabiltzen degu, bidaia honetan lankide batekin etorri naiz.

Hemen jartzen dizkizuet argazki batzuk.

 

Ondo segi eta aprobetxau txikiteok, ez dakizue noiz amaituko diren eta…

ENEKO