Hileko artxiboak: uztaila 2007

Oporretan nora?

Udako oporrak gertu daz eta honekin batera, martxan daz era guztietako planak koadrilan!

Zer esanik ez dau, Eneko eta bixok, oporretatik bueltan, zeuen abenturen berri izan nahi dogula eh!!!

Eneko, Mon eta hirurok ekarriko dotzuegu bai Suitzatik, abentura mordo bat. Ailegauko ote gare 25 urte dituen Eneko-ren R11-az Suitzara?. Koadrilan jendia nahiko eszeptikua da baina nire ustez eruan eta ekarri be sekula baino hobeto ekarriko dozku. Kontauko dotzuegu.

Besteik ez. Ondo ondo ibili eta zaindu!

Iazko Kroaziako abenturen zenbait argazki hemen.

Vertice de Anayet

Astebukaera honetan Erras, Mon, Eneko eta laurok Jacan egon gare. Astebukaera batek askorako ez dau emuten, baina ahal izan doun einean, aprobetxau dou.

Zapatuan Canal Roya-tik Ibones de Anayet-era igo eta hemendik Vertice de Anayet-era joan ginen. Ibilbide politxa eta samurra benetan. Erras-ek aldiz Anayet-erako bidia hartu zauen.

Bero eta ondorixoz egarri apur bat pasau gauen baina osteko zerbezekin, hau berehala ahaztu gauen!

Hemen ibilbide honetako argazkixak.

Hiru erregeen mahaia / Arlas

Ezkontzako “exceso” danen ostian, astebukaeran, Pirineotan egon gare koadrilako baten batzuk. Izabako kanpinean campamento base egin, eta zapatuan Hiru erregeen mahaia eta domekan Arlas mendietan izan ginen.

Zapatu atsaldian, Izabatik bueltatxo bat be emun gauen, eta bueltan Errastik sekulako afaixa gertau zozkun. Eperrak saltsan, eta edateko Marques de Riscal! Ederrak eperrak Erras!

Hemen daukazue alde batetik, Hiru Erregeen mahaiko eta bestetik, Arlas mendiko argazkiak!

Astebukaera honetan Izabara!

Ikusgai dozuen argazkixak lau bat urte izango ditxu. Petretxema eta Hiru Erregeen mahaian izan ginen, Martx, Koto, Alkor, Peri eta bostok.

Astebukaera honetan, Petretxema oinguan ez, baina Hiru Erregeen mahaira eta Lakartxela mendietara igoteko asmua daukou.

Bertara goiazenok, Alkor, Peri, Mon, Eneko, Erras, Iñi eta zazpirok, seguru nau fenomeno pasaukoula!

Abentura honetako argazkixak datorren astian!