Wuxi

Kaixo denoi:

Batzuk jakingo dezuten moduan, dagoeneko egin ditut 4 aste Wuxi-n
(Txinan) eta datorren astea nire azken astea izango da hemen, ostiral
eguardian heltzen naiz Arrasatera, prest egon poteorako, goguakin noa
eta, naiz eta 4 aste honaik garagardoa (edo beste alkoholdun edaririk)
probatu gabe nabil eta igual ronda bat in eta lurretik ibiliko naiz…

Hemen ez dot gauza asko ikusteko aukera eta gogo handirik eduki,
horrenbestez hemen jartzen dizkizuet 4 argazki, 2 hirian buelta bat emun nuen egunekoak eta beste bi lantegian jaten, egia esan oso ona
egoten da.

Odo segi eta datorren ostiralerarte.
ENEKO

Cordoba

Kaixo denoi:

Batzuk jakingo dezuten moduan, orain Txinan nago, baina aurreko
astean Linaresen ibili nintzen lanean eta domekan Cordoba bizitatzen
aritu ginen. Alde zaharra nahiko ondo dau, naiz eta Granada (zapatuan
bertan egon ginen) gehiago gustatu.

Orain Wuxi izeneko
hiri batean nau. Lekuak ez dauka pinta txarra nahiz eta bertan momentuz
astebete baino gutxiago egon. Momentuz lan eta lan nabil eta nahiko
bero eta humedade egiten dau.

Ea datorren astean bertako argazkirik
daukadan blogean jartzeko, momentuz Cordoban egon nintzenekoak jarri
dizkizuet. Espero dot Suson despedidan ondo ibiliko zinatela, eta ondo
pasatu bere ezkontzan, ni hemen lanean ibiliko naiz.

ENEKO

Chan Chun azken egunak

Kaixo denoi:

Zer moduz? Dagoeneko amaitu ditut nire lanak Txinan (momentuz
behintzat). Bihar etxera itzuliko naiz, eta osteguneko pintxo-poteorako
hor egongo naiz!!! Astebukaera oso ondo joan da, Beijing-era itzuli
nintzen, bertan lankide batzuk baitzeuden, eta larunbatean erosketa
batzuk eta gero, ondo afaldu eta juergan irten ginen, Aurreko batean
tabernaz betetako kale majo bat aurkitu genuen eta bertara joan ginen,
goizeko 4etan itxi ziguten tabernak eta hotelera itzuli ginen domekan
turismo egiteko intentzioarekin. Domekan Olinpiadetako estadiora joan
ginen, bertan barrura sartu eta ikusgarria da, benetan merezi zuen 5€
ordaintzeak.

Beno ondo segi eta osteguneko pintxo poteorarte
ENEKO

Chanchun

Kaixo denoi,

Zer moduz? Dagoeneko igaro da aste bat Arrasate atzean utzi nuela,
momentuz dena nahiko ondo doa, lanean ez dou arazo handiegirik aurkitu,
hori betik da seinale ona.

Bestalde, hemen daukadan lagunekin harremanetan jarri eta
ostegunean buffet batetara afaltzera joan ginen, 4 eurogatik nahi dozun
dena jan eta edan… eskerrak ez garela askotan joango.

Zapatuan Maiatzak lehena izan zenez, lantegia itxita egon zen, eta
lagunarekin eguardiko 2tan elkartu, erosketak egin eta bere etxera
joan ginen afaltzera, bere mutila ere han zegoen, eta berak afaria
gertatzen zuen bitartean gu Xbox era jolasten ibili ginen, afal ostean
pelikula bat eta etxera. Domekan berriz lanera joan naiz

Argazki
batzuk jarri dizkizuet.

Ondo segi
ENEKO