Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Termitak be Bilbon

Bilbokomanifa

Oin dala hilabete Termitak Bilbora juen gitzen Euskal Preso politikoen
etxeratzia eskatzera. Jende mordo bat juntau gitzen bertan, Arrasatetik
6 autobus urten omen zien eta Termitok ez ginen atzien gelditu. Kotxez,
umiekin, kuadrillakuekin, familixiaz edo beste lagun batzukin baina 20
bat termita juntau ginen.
Bilbok gainezka in zauen. Metrua eta dana kolapsauta gelditu zan.
Aurten Presuak Etxera!!!

Kutxipanda saltsan

Gaur (uztailaren 10a) Untzillako sozidadien egon gare bazkaltzen. Aurreko egunetan beste
plan bat geuken baina eguraldi kaxkarra in dauenez Untzillan bokatu dou.
Bokata goxo batzuk hartu ditxugu Xara melan ta bakoitzak etxetik
piketako ekarritako zerbait gehixaukin kriston bazkarixa in dou. Gure
Anetxon urtebetetzia gertu daula ta bizkotxo mundial bat prestatu duzku
Ane berak. 
Oinguen ume ta guzti juen gare eta oso oso formal ibili
diela esan bida!!!Oso gustora egon gare ta argazki mordo 1  atara
ditxugu, hemen ofiziala.

Kutxipandasaltsan

Sorgiñak Bañareseko kanpiñien

Aurtengo aste santuetako oporretan Sorginok Elenan kanpiñera juen ginen
Bañareser
a. Bidien pikoletuek geratu gintuzten eta Aitziberren kotxia
goitik behera miatu ostien eta gazteleraz hitz egiteko eskatu ondoren
heldu giñen E.H emuten dauen kanpiñera.
Elena, Amaiur, Aintzira eta Anamarik kriston bazkarixa gertatu zuzkuen
eta ondo bazkaldu ostien Baileis botillia zabaldu gauen ezpanak apurtxo
bat bustitzeko.

Oso ondo ibili ginen ta barre galantak bota genitxuen. Berriz
errepikatzeko moduko eguna izen zan gainera eguraldixak asko lagundu
zuzkun.

Illunkeran Mondraura bueltau ginen.

Santamas Krosa

Aurten be ohitxuriai jarraitxuaz, koadrilako batzuk Santamas Krosian parte hartu eta ostian bazkari mundiala in gauen Leintze soziedadian. Fenomeno pasau gauen. Hurrengo urtian gehixau eta hobeto! Hemen dozue argazki pare bat eta bideo batzuk:








Mendata2011

Aurreko baten Mendatan egon ginen termita batzuk. Honezkero jakingozue Balerdik txiringitua zabaldu dauela Mendatan ( Gernika inguruen dau). Oso leku polita da eta oso ondo jan gauen. Bertara juetia ez da oso erraza eta gpsrik onena Galdosek dauko bere buruen, oseake Galdosi galdetu.



Bazkal ostien Bilbora juen ginen Euskal Preso Politikoen etxeratzian aldeko manifara. Oso ondo egon zan, esaten dauienez 65.000 pertsona inguru bildu ginen bertan. Manifia pasada bat izen zan, indar erakustaldi itzela izen zan: horrenbeste jende, horrenbeste kolore, horrenbeste abesti,lema, txilixu… giro oso politxa egon zan, merezi izen zauen!!! Manifan ez gauen argazkirik atara.