Hileko artxiboak: ekaina 2007

Barajuengo igoera

Zapatuen in gauen, Tropelako Giroko porria aitzaki moduen hartuta, Barajuengo igoeria. Iaz Udalako igoeria in gauen eta aurten Aramaixo aldera fan gare.

Orokorrian ondo pasau gauen. Igoeria benetan interesgarrixa egon zan, eta iaz ez bezala, aurten Iñi izan da garailia!

Bazkaixa be fenomeno. Chapeau sukaldarientzat! Oilaskua ederra!

Bueno, hemen dauketzue alde batetik, zapatuko argazki batzuk eta nobedade moduen be, Albistur-i esker beste bideo honeik be.

Bideo 1
Bideo 2
Bideo 3
Bideo 4
Bideo 5
Bideo 6
Bideo 7
Bideo 8

Agur!

Frantziako Tour-a

Frantziako Tour-a badator!

Tropela.net webgunian badau ya txirrindulari taldia itxeko aukeria! Oin arte in dauenak badaki zein dan funtzionamendua. Kasualidadez, koadrilako besten bat porria itxera animetan bada, ba galdetu daixela.

Girua, oin dala ez asko bukatu da eta ondion Tour-eko porria nola planteauko dogun zehazteke daukou, baina hauxe aurreratxuau esangou, ok?

Txirrindulari taldia itxerako orduan izan kontuan, bertan agertzen dien txirrindulari askok ez dauiela Tour-ian parte hartuko.

Taldia in baino lehenau, begiratu cyclingstartlist izeneko webgune honetan. Bertan, Tour-ian parte hartuko dauien txirrindularien lista probisionala azaltzen da.

Beti bezala, todociclismo edo esciclismo webguneek eman al dotzue pista bat edo beste.

Ah, ekipua itxeko plazua uztailaren 7an, 12:00etan amaitzen da.

Besteik barik, animau eta ein zure taldia!

Japoniako abenturak




Aupa
gaztiak (Txorimanolek esaten dauen bezela)!

Bueno,
hasteko zorionak emun bitziet Eneko ta Imanolei. Benetan be ideia oso ona izen
da kuadrilako bloga itxia. Lan apur bat emungotzue, baina jakin daizue fruituak
txarrak ez diela. Bape txarrak. Hori bai, apur bat pikauta nau alkortai
kriston jarraipena itxen dotzezuelako ta niri zero!

Bo,
al grano. Oin hilabete Tokiora fan nintzen kontzertu batzuk emutera, sin
mas. Ta hemen daukotzue han ataratako argazkixak. Ni enaz agerketan askotan, ze
etxat kamara txupetia gustetan (hori jakingozue honezkero!). Geixen bat bertako
jentia agerketan da: friki, monje, pitiki, ume ta bestelako batzuk.

Ta
Athletikekuak ikusi eurie ez bezela, niri ez duztela etsaixen kamisetak
urtikariaik emuten. Aupa erreala!!!! 

Bo
besarkada bat danoi. Hurrengo argazkixak Zelanda Berritxik.

TXARTO
EZ!!!

Albis

Giroko porran Peri irabazle!

Italiako Giroa domeka honetan amaitu da. Eta bertan Danilo de Luca nagusitu bada ere, gure Tropelako porra partikularrian, Peri izan da garailia.

Giroko porrak (bakoitzak 10 euro jartzeko pendiente dituela kontutan hartu gabe…) honako diru emaitzak izan ditu beraz:

20 euro: Peri (Eta bazkaria doan), Albes eta Egidazu.
10 euro: Ima, Poto, Mon eta Albis.
5 euro: Arku, Perea, Aitzi, Iñi, Loiti, Axpe, Montxi eta Barrutia.
Sari gabe: Galdos, Eneko eta Erras.

Ekainaren 16an izango dugun Barajuengo igoeraren egitaraua honakua:

09:45ean: Munar-en emango zaio Barajuengo igoerari hasiera.
11:00etan: Barajuen-engo soziedadian harrarretakua eta sari banaketa.
13:00etan: Poteo hasiera.
14:30ean: BAZKARIA Leintze elkartean. Sukaldari lanetan, porran azken hiru postuetan geratu diren Aitzi, Montxi eta Galdos ibiliko dira. Hirukote, ideiak hemendik hartu ditzakezue.

Besteik barik, fan entrenatzen, Barajuengo igoeria, ez da makala izango ta.