Hileko artxiboak: iraila 2007

Edinburgh

Atsaldeon Edinburgotik! Zelan? Bertako bi argazki bidaltzen dotzuet, bata, aurreko batian, euskaldunok, eskoziarren aurka jokatutako futbol partiduarena, eta bestia, gaueko argazki bat… Ondo segi!




See you soon!


ARKU ETXERA!


Ima 

Chang Chun II


 

Kaixo denoi:

Dagoeneko egin ditut 3 aste Chang Chun-en, aurreko astebukaeran Puyi izeneko emperadorean jauregian egon ginen, izatez hau Bertolucciren “El Ultimo Emperador” da. Berau Beijing en jaio zen, baina komunismoarengandik ihesi iparrera etorri zen eta 18 urtetan bertan egon zen, Japoniarren babespean Enperadore moduan, naiz eta ez zeukan inungo botere realik, Japoniarrak agintzen zuten.

Ez da beste munduko gauza jauregia, orain dela 100 urteko gauzak bait dira, gure amonen baserrietan zeuden trasto zahar mordo bat besterik ez.

Bertan Japoniarrek eginiko inbasioari buruzko museo bat ere badau, bertan Japoniarrak eginiko sarraskiak ikusi eta Txinatar erresistentzia goraipatzen da, garaileak idazten du betik historia…

Ondo ibili

ENEKO

Chang Chun

Kaixo:

Batzuk jakingo dezuten moduan, aurreko astetik Txina aldetik nabil, baina
lanian, ez beste batzuk moduan, oporretan etortzen direla… Momentuz iparrean
nabil, Chang Chun izeneko hiri batetan, 2.300.000 biztanle ditu, ez dau gaizki,
ia Euskal Herri osoa hiri batetan. Hemen momentuz eguraldia oso ona da, 15-20ºC
bitartean eta eguzkia.

Naiz eta lanera etorri astebukaeretan gauzak ikusten saiatzen gera, naiz eta
aurreko astebukaera, klabuakin pasatu genuen eta oraingoa ere martxa berdinean
doa, dena den ez dau gauza askorik ikusteko, Jauregi bat eta ezer gutxi
gehiago.

Dena den momentuz egin ditudan argazki pare bat jarriko dizkizuet, eta dudan
daudenentzat, BAI argazkikoa txakurra da
, aurrekoan txakurra jaten den jatetxe
batetan egon ginen… Oso biguna da, baina ez dauko gustu larregi, oso haragi suabia. Horra noanerako txakurra ez, baina inurri batzuk eramango ditut,
rebueltuan jateko onak direla esan didate!!!

Laster arte.

Maritxu Kajoi 2007

Aurten be Maritxu Kajoi egunien bazkaixa einbikou ta
hasi zaitxiez apuntetan. Horretarako Herrartei edo neuri abixau,
printzipioz 25 bat lagunendako tokixa hartukou, ta tokixa eztou pentsau
oindikan, bañe hartutakuen abixaukou. 20€-ko fiantza bat jartia pentsau
dou ta betiko moruen Salan dendatik pasau hori fiantzioi entregetako (irailaren 17tik aurrera).