Hileko artxiboak: abuztua 2008

Ezcaray


Kaixo denoi:

 

Zer moduz joan dira oporrak? Termita batzuk bizikleta gaineko oporrak egin genituen. Lehenengo 3 egunak Ezcaray-ra joan ginen, eta bertan 2 bizikleta buelta eman genituen, lehena Vuelta al valle de Oja ( http://es.geocities.com/breslau61/id30.htm ) bertan 85km ko buelta eman genuen, bigarren egunean padelean jolastu eta deskantzau in gauen, eta hirugarrenean Cruz de la Demanda izeneko portua igo genuen, hau dena karreteraz, eta 72km izan ziren.

 

Gero Valdeavellano de Tera izeneko herri txiki batera joan ginen Sorian. Bertan lehenengo egunean Laguna de la Cebollera eta gero beste putzu batera joan ginen. Hurrengo egunean Vinuesara kotxean joan, eta gero Laguna Negra-ra igo ginen. Azken egunean Almarza izeneko herri batetara joan ginen mendiko GR bide bat jarraituz. Guztira ia 300 km egin ditugu, eta 5 pintxazo egon dira.

 

Argazkixak hemen.

 

Laster arte

ENEKO